2009/12/01

EMAKUME ABERTZALE ETA FEMINISTEN IV. TOPAKETAK



Bilgune Feministak deiturik EMAKUME ABERTZALEON IV. TOPAKETA FEMINISTAK ospatuko dira:
BILUZTUZ JANTZI
"IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU"
TOLOSAN, 2009ko Abenduaren 12an

Gure helburu nagusia jendartearen eraldaketa izanik, sistema
patriarkalaren gaineko azterketa gaurkotu eta eragile feminista gisa
ditugun erronkak identifikatu behar ditugu.

Sortu gineneko konpromezuari eutsiz borroka feminista eraginkor bat garatu
nahi dugu. Horretarako, egun mugimendu feministan orokortua den eztabaida bati heldu nahi diogu; identitateak.

Euskal Herriko eraldaketa gauzatzeko zein praktika feminista behar dugu?
Praktika hori aurrera eramateko, zein subjektu feminista behar ditugu?
Subjektu horiek, zein identitate hautsi eta sortu behar dituzte?

Honetaz gain, mugimendu feministarentzako erronka inportantea denari ere heldu nahi diogu:
Instituzioek bideratzen duten politika eta planek ez digutela balio esan dugu askotan.

Baina nola definituko genituzke plan, lege eta politika horiek benetan emakumeon egoera iraul dezaten?
Zein analisietatik abiatu behar dugu, zein parte hartze eredu bultzatu behar dugu?
Gai hauen guztien inguruan eztabaidatu, formatu eta erabakiak hartu nahi ditugu.
Emakume anitzentzako topaketak izatea nahi dugu, ahalik eta ekarpen gehien jaso eta topaketak ahalik eta aberatsen garatu daitezen.

Beraz, EMAKUME!! Zatoz datorren abenduaren 12an gurekin batera hausnartzera!

IZENA EMATEKO:
www.bilgunetopaketak.mundua.com
PREZIOA: 15 € / Langabetuak: 8 €
BIZKAITIK BUSEAN JOATEKO: bustopaketak@gmail.com
Egitaraua
9:00etan Izen-ematea.
9:45-11:30 Mahai-inguru nagusia: “Nortasun feminista. Zer da eta nola sortzen da identitate feminista?
11:30-12:00 Atsedenaldia
12:00-14:00 Hiru mahai-inguru.
• Euskal Herriko mugimendu feministak. Identitatea landu duten diskurtso eta
praktikak.
• Identitate feministarik gabe ba al dago Euskal Herria aldatzerik?
• Sexu identitateak. Eztabaida berriak.
14:00-16:00 Bazkaria
16:00-16:30 Idei nagusien esposaketa
16:30-18:30 Mahai inguru nagusia: Genero-politikak vs. analisi feministak: Euskal Herriko emakumeen egoerari begiratzeko bi modu
18:30- Amaiera ekitaldia
BILGUNE FEMINISTA

No hay comentarios:

Publicar un comentario