2009/12/09

Guardia zibilek kolpatu eta mehatxatu dituztela salatu dute Bilboko gazte bik


Amnistiaren aldeko mugimenduak jakitera eman duenez, asteburua pasatzeko asmoz Asturiasera zihoazen bi gazte arratsaldeko 19.30ak inguruan Guardia Zibilen kontrol batetan gelditu zituzten herrialde horretan.

Drogen bilaketarako omen zen kontrola eta "hasieran dena normal joan zen". Gauzak okertu egin ziren gazteen nortasun agiriak ikusterakoan. "Ordurante han egon ez zen guardia zibil bat etorri eta kotxera sartzera behartu zituzten, Galderak egiten hasi zitzaizkien, baita kolpeak ematen ere", azaldu du amnistiaren aldeko mugimenduak.

Zehaztu duenez, belarrondoko batzuk jaso zituen gidariak eta pistola ateratzeko keinuak egin zizkien. "‘Hartu pistola eta hil nazazu, putasemea, potrorik baduruz’, ‘orain ikusiko duzu zer den torturatzaile bat’, ‘goazen kuartelera eta ikusiko duzu’", eta antzeko mehatxuak jaso zituzten gazteek.

Adierazi duenez, kolpeak etengabe jasan zituzten, ˝belarrondokoak, muturrekoak eta ostikoak".

Kontrolan bi patrol eta bi auto zeuden eta "eraso honetan bi guardia zibilek hartu zuten parte, besteak isilik mantendu zirelarik".

(GARAtik ataratako albistea)

No hay comentarios:

Publicar un comentario