2009/12/01

Euskararen ordenantzak eskatuko dituzte abenduaren 3an, Euskararen egunean


Abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Edukirik gabeko harrera instituzionalez gain, Euskararen aldeko eragileek hainbat ekimen antolatu dute herritarrak kalera atera hizkuntzaren eguna behar bezala aldarrikatu eta gozatzera. Euskal Herrian Euskaraz-ek, berriz, Euskararen ordenantzak exijituko ditu udaletxearen aurrean 12etan egingo den kontzentrazio baten bidez.

"Bilbo euskalduna eraiki. Euskararen ordenantzak orain" lelopean mobilizazioa egingo du EHEk ostegunean, Euskararen Nazioarteko egunean, udaletxearen aurrean. Eguerdiko 12etan hasiko den kontzentrazio honen bidez udal gobernuak euskararekiko duen begirune eza salatuko du Euskararen aldeko taldeak.

Bilbon euskaraz bizi

Bestalde, Euskalgintzako eta kultulgintzako eragile ezberdinek deituta abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna ospatuko dute arratsaldean.

Eragileek azpimarratu dute badela garaia egun hau berreskuratu eta, harrera instituzionaletan geratu barik, "bilbotarrok kalera irten gaitezan gure hizkuntzaren eguna behar bezala aldarrikatu eta gozatzera"

Egun horretarako ekimen ezberdinak prestatu dituzte

  • 18:00 Plaza Berria. Umeentzako jolasak. Puzgarriak.
  • 19.00 7Kaleetan: fanfarriak, trikitilariak, albokariak...
  • 20:00 Plaza Berrian:Gaztedi dantza taldea, EUSKARAREN PREGOIA Euskaltzaindiatik, bertsolariak, abesbatza...

Eta ondoren Alde zaharretik kantari, euskal giroa...

Antolatzaileak: AEK, Altxaporrue, EHE, Zenbat Gara, Abante, Santutxuko Euskararen Astea, Hau Pittu Hau, Algara, Bilbo Hiria Irratia, Lizardi MT, Berbaizu.

(Brankatik ataratako albistea)

No hay comentarios:

Publicar un comentario