2010/04/18

Bota hordagoa kapitalari!


Maiatzak 1. dela eta, LABek MUS TXAPELKETA bat antolatzen ari da Bilboko auzoetan. Helburua ahal den jende gehienak parte hartzea nahi da, eta apuntatzeko baldintza bakarra, bikote bakoitzak aldarrikapen bat egitea da: lanpostuak gazteentzat,jubilazio duina, emakumeen soldatak gizonezkoen soldatekin berdintzea, prekarietatea desagertzea,... Norberak nahi duena. Indautxun ere parte hartuko dugu: Kirruli Kultur Elkartean eman izena apirilaren 22arte. Bertan jokatuko da txapelketa apirilaren 23, 24 eta 25ean, eta irabazleek Bilboko finala jokatuko dute Maiatzaren 1ean.
Animatu eta bota hordagoa kapitalari!

No hay comentarios:

Publicar un comentario