2010/04/09

Erasoek ez dute Ezker Abertzalea Prozesu Demokratikoaren bidetik aterako


40 militante independentistaren aurka Entzutegi Nazionaleko Fiskaltzak burutu duen 372 urteko espetxe zigorraren aurrean, Ezker Abertzaleak honakoa adierazi nahi du:

Euren jardun politikoarengatik Ezker Abertzaleko 40 militanteren aurkako eskaera fiskala PSOEren Gobernuak garatzen duen dinamika errepresiboan sakontzea dakar. Dinamika hori gogortu egin da azken hilabeteotan, ageriko helburu batekin: Ezker Abertzalea urratzen dagoen bidetik ateratzea, hau da, Prozesu Demokratikoa zapuztea.

Ezker Abertzaleak bere apustu politikoarekin Estatuarekiko konfrontazioa berau ahulen den alorrera eraman nahi du: konfrontazio politiko eta demokratikoaren esparrura. PSOEk edonola ekidin nahi du eskenatoki hori eta egoera berri hori errepresioa baliatuz eta salbuespen legeak sortu eta erabiliaz sahiestu nahi du.

Ekimen errepresibo berri honen aurrean,
Zutik Euskal Herria ebazpenean jasoriko apustu politikoan berresten da Ezker Abertzalea, bere oinarriek definituriko apostua eta herritarren aktibazioa eta indar metaketa oinarri dituena; proiektu politiko guztiak defendagarriak eta herritarren babes nahikorik izan ezkero gauzagarriak izango diren marko demokratiko bat eraikitzea helburu duen apustua.

PSOEren ahalegin errepresiboak antzuak dira, Prozesu Demokratikoa geldiezina da. Aberri Egunean Bidasoako bi aldeetan milaka eta milaka lagunek erakutsi genuen moduan, Euskal Herria geldiezina da.

Ezker Abertzalea,
2010eko apirilak 8

Hizpideak

Erraietaraino

Koldo Aldabe

Horri deitzen diote zuzenbidezko estatua Espainian. Ustelkeriaz jositako alderdiek agintzen duten estatua. Kartzelatik at geratzeko diru ustel bera erabiltzen dutenen estatua. Erraietaraino ustel den estatua.

Horri deitzen diote estatu demokratikoa, historia hurbileko genozidioak eta genozidak epaitzeko biderik ez duen Konstituzio sakratuarekin. Progresita omen den epaile batek Garzon akusatuen aulkira eraman duena eskuin muturrak bultzatutako ehizan, eta beste aldera begiratu duena auzibide politikoak ireki dituenean, tortura salaketei kasurik egin ez dienean, jendea asmatutako akusazioekin saldoka kartzelatu dituenean...

Eta 40 buruzagi independentistaren aurka 8-12 urteko kartzela zigor eskaria egin du fiskaltzak akusatuen aulkian eserarazitako epailearen lanarengatik.

Estatu horretatik ospa egin? Ahal bezain laster, gainera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario