2010/11/22

Gernikako Akordioa Indautxun


Atzo Gernikako Akordioa jendearen artean zabaltzeko eta ezagutarazteko kanpaina hasi zen Indautxun. Dr. Areilza kaletik erosketak egiten edo poteatzen zebilen jendeak Gernikako akordioa euskeraz, gaztelaniaz eta frantzesez azaltzen den liburuxka irakurtzeko aukera izan zuten. Jaima baten inguruan, trikitrixa eta txalaparta doinuaren artean, EAko eta Ezker Abertzaleko militante batzuk ehunka horri banandu zituzten. Indautxutarrek harrera ona eman zioten iniziatiba honi. Asko eta asko geratzen ziren panelak irakurtzen eta azalpenak eskatzen, eta horriak hartu eta gero, bertan geratzen ziren irakurtzen. Ekimenaren arrakasta eta jendearen jakinmina ikusita, laster errepikatuko da banaketa hau Indautxuko beste txoko batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario