2010/12/23

Indautxun urratsa egiten ari gara

Aurreko bi asteetan kanpaina bat burutu dugu Indautxun urtarrilaren 8aren presoen aldeko manifestazioarekiko atxikimendua argazkien bidez adierazteko. Indautxuko auzokide asko hurbildu dira haien elkartasuna erakustera  "Ni ere joango naiz" orria eskuan. 250 hain zuzen ere. Eta argazki guzti hauekin kartel bat egin dugu, auzoko elkartasunari aurpegiak jarriz. Zorionak Indautxu!
Urtarrilaren 8rako egun batzuk falta dira oraindik, eta ekimen batzuk antolatuta daude:
U 3an, asteleheneroko kontzentrazioaren ordez, giza katea egingo dugu "Bete dezagun Areilza" lelopean 20:00etan.
U 4an, 20:00etan ere, autokarabana bat irtengo da Pitxitxi kaletik, manifestazioara joateko animatzen.
U 7an, ostirala, auzoko talde batzuk kontzertua eskeiniko dute Kirruli Kultur Elkartean.
U 8an, 13:00etan poteoa egingo dugu auzotik. Gero luntxa izango dugu Kirrulin bertan, eta handik irtengo gara 17:00etan kalejiran manifestazioa irtengo den tokiraino.
Parte hartu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario