2011/10/03

Banksy

Grafiti artista britainiar baten goitizena da. Uste da 1974an jaio zela, Bristol-tik hurbil, baina haren identitatea ezezaguna da.
Haren artelanak, maiz, satira grafikoak dira politika, kultura eta etikari buruzkoak batez ere. Haren irudiak harrigarriak eta umoretsuak dira askotan, eta leloekin batera ager daitezke. Mezua, gehienetan, gerra,  kapitalismo edo establishment-aren kontrakoak dira. Irudi ohikoenak honakoak dira besteak beste: arratoiak, tximinoak, polizia, soldaduak, umeak eta edadetuak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario