2012/01/18

"Aktibista" pelikula

Aktibista filma, Euskal Herrian egiten den lehenengo pelikula interaktibo eta partehartzailea. Benetako gertakarietan oinarrituta, Aktibista filma, akzioz, sexuz eta dibertsioz beteriko thrillerra da. Euskal Herrian Bake Akordio iraunkor bat sustatzeko helburuarekin  eginiko ekintza baketsu ikusgarri eta arriskutsu baten prestakuntza eta garapena kontatzen duen pelikula da.


Laburpena
1999an XX. mendeko ekintza baketsu ikusgarriena gauzatu zuen aktibista ameslari eta despistatua da Lia. Hamar urte beranduago, Lia aita da, eta lasai eta pozik bizi da. Bere emaztea bigarren semearekin haurdun gelditzen denean, berriz, Liak lana utzi eta misio berri bati ekiten dio: bakea lortu behar du Euskal Herrian.
Hori horrela, aspaldiko lagunak bildu eta munduan zehar bidaiatuko du, nazioarteko aktibista-sare bat, Mugarik Gabeko Aktibistak, sortzeko xedearekin, eta Euskal Herrian Bake Akordio iraunkor bat lortzen lagunduko dien beste ekintza baketsu bat egiteko asmoz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario