2012/01/31

Kubako haurrei buruzko dokumentalaren estreinaldia, Bilbon


Anne Monna, Oskola eta Karramarroi haur antzerki taldea Kuban izan zen 2011n. Bertan bizitakoak 40 minutuko dokumental batean bildu dituzte eta otsailaren 1ean, asteazkenean, aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokian. Emanaldia 19:00etan izango da.


Orain dela urtebete, Anne Monnak, Oskolak eta Karramarroik Guantanamo-Baracoa Antzerki Gurutzada izeneko ekimenean parte hartu zuten. Ina, Ina bombardina eta Ya viene el Olentzero antzezlanak taularatu zituen taldeak Kubako ekialdeko hainbat herri, antzoki eta eskoletan. Bidaia horretan Kubako haurren bizimodua bertatik bertara ezagutzeko parada izan zuten Anne Monnak, Oskolak eta Karramarroik.



Proiekzioa "Keinuka mugaz gaindi" kanpainaren baitan kokatzen da. Egitasmo horren helburu nagusia da Euskal Herriko eta Kubako haurren arteko zubiak eraikitzea; elkar ezagutza, elkarlana eta informazioa trukatzea, alegia. Horretarako, Kubako ehun bat ikasleren eta Euskal Herriko beste horrenbesteren arteko adiskidetasuna sustatzeko jarduerak egin dituzte: abestiak, olerkiak, liburuak eta marrazkiak trukatu dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario