2012/01/03

Proyecto Ayuntamiento: Alameda Urquijo

Berriki Bilboko Udalak "Auzokide" plana onartu berri du, non aurtengo legegintzaldian Indautxuko auzoan burutu nahi omen dituen proiektuen berri ematen duen (blog honetan bertan irakur ditzakezue proiektu horiek).
Proiektuen artean Urkixo zumarkalea aztertzea dago, horrela diote:

"Iparragirre kalearen eta Indautxu plazaren artean dagoen tartean, Urkixo zumarkalea hobetzeko azterketa egitea proposatzen da. Horrela, bada, lotune-ardatza izango da Abando zein Indautxuko bizimodu sozial eta kulturala suspertzen duen Alhondiga Bilbao zentro kulturalaren eta Indautxu plazak atsedenlekuaren artean.
Hori dela eta, oinezkoen zirkulazioak hobera egingo du, eta erosoagoa izango da inguru horretan bizitzea.
Horrez gain, argi-gune berriak ere jarriko dira, barrutiko gainerako kaleetan erabilitako estetikairizpideak eta eraginkortasun energetikorako irizpideak kontuan hartuta.


Bestalde, Doktor Areilza eta Mª Díaz de Haron bitartean dagoen zatia aztertuko da."

KOSTUA, GUTXI GORABEHERA
Plaza Arriquibar-Plaza Indautxu (850.000,00 €).
Dr. Areilza-Mª Díaz de Haro eskola parean dagoen espaloia (700.000,00 €).

No hay comentarios:

Publicar un comentario