2014/12/19

Indautxuar errepresaliatuen etxeratzearen aldeko konzentrazioa

Urteko azken astelehenerako, abenduaren 29rako ekimen berezia antolatu dute Indautxun auzoko preso eta errepresaliatu politiko orohar etxeratzearen alde.

Hitzordua Indautxu plazan izango da, arratsaldeko 8etan eta kalejira burutuko da.

2014/12/15

Dunixe, Garbiñe eta Karmele gogoan

Duela astebete utzi ziguten Dunixe eta Garbiñe, Karmele berriz orain hilabete batzuk. Hirurak borrokalariak, eta hirurak izan ditugu gaurkoan gogoan Indautxun.










2014/12/13

Dunixe eta Garbiñe gogoan

Dunixe eta Garbiñe, indautxuko ezker abertzaleko militante historikoen, konpromesua omentzeko datorren astelehenean, abenduak 15, 'Kirruli'ren txokoan elkartuko gara arratsaldeko 8etan.
Hator!

2014/12/11

Euskal presoen aldeko eguna Indautxun

Larunbatean hitzordu garrantzitsua dugu Indautxun euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde, beraien senideei gure elkartasuna adierazteko eta Garbiñe eta Dunixe gogoan izateko. Hator!

2014/12/09

'Denak a la inor ez' gazte dinamikarean aurkezpena

Asanblada bi burutu ostean datorren ostiralean Indautxuko gazteeek 'Denok ala inor ez' dinamikarean aurkezpen publikoa burutuko dute Kirruli Kultur Elkartean.

Euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzea helburu duen dinamika hainbat ekimen burutu nahi ditu Indautxun abenduan zehar eta urtarrilaren 10an Sarek deitura Bilbon burutuko den dispertsioaren aurkako manifestaziora bitartean.

Ekimen horietako lehena izango da hain zuzen abenduaren 12an, ostiralean, burutuko dena.

2014/12/06

Indautxuko EH BILDUren lehen asanblada

Datorren abenduaren 11an, osteguna, Indautxuko EH Bilduk bere burua aurkeztuko du auzoan.
Kirruli Kultur Elkartean izango da, arratsaldeko 7:30tan, eta Indautxuko auzoari buruz hausnartzeko eta ekarpenak jasotzeko aukera izango dugu.
Denok gonbidatuta gaude, hator!
-----------------------------------------------------------------------
El próximo jueves, 11 de Diciembre, el grupo de EH Bildu de Indautxu se presentará en público en el barrio.
Será en Kirruli Kultur Elkartea, a las 7:30 de la tarde, y tendremos oportunidad de reflexionar en torno a Indautxu y de aportar todos y cada uno de nosostros.
Estamos todos invitados, ¡vente!
 

2014/11/29

Gazteak Indautxun euskaraz

Heltzear dago abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, gure hizkuntzak ematen digun nortasuna eta aberastasuna aldarrikatzeko eguna.
Horregatik, Indautxuko gazteok ere euskeraz bizi nahi dutelako, abenduaren 5ean, ostirala, GAZTEON ARTEKO EZTABAIDA IREKI eta EUSKALDUNAK prestatuko dituzte Kirruli Kultur Elkartean, arratsaldeko 17:30tan, hainbat gai jorratuz:

- "Gazteria eta prekarietatea"
- "Indautxu eta euskara"
- "Gazteak eta feminismoa"
- "Drogak eta aisialdia"


Eztabaida irekiak izango dira eta gaiz, zen mahaiz aldatzeko askatasun osoa egongo da, beraz animatu eta etorri kuadrilaka zein bakarrik!
Indautxun euskara sustatzeko tresnarik onena gazteak garelako, has gaitezen gure artean euskeraz egiten!
ZABALDU!



2014/11/24

Preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko asanblada irekia

Gogoratu datorren OSTEGUNEAN 18:00etan, Kirruli Kultur Elkartean euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzearen aldeko dinamika prestatzeko GAZTE ASANBLADA IREKIra gonbidapena egina duela Indautxuko Ernaik.

Gazteon indarrazeuskal preso eta iheslariak etxera



2014/11/18

Recogida alimentos y material escolar para el Sahara

39 urte bete dira Marokok Ekialdeko Sahara inbaditu zuenetik, geroztik bertako biztanleek giza eskubideen urraketa larriak, erbestea, errepresioa eta Nazio Batuen ebazpenen aplikazio eza pairatu dute. Egoera larri honen berri informazio gehiago konpartitu asmoz, Indautxuko Kirruli Kultur Elkarteak Sahararen inguruko hitzaldia antolatu zuen pasa den azaroaren 6an. 

Horrekin batera, gabonetara bitartean, Kirruli Kultur Elkarteak Sahararen aldeko elikagai eta eskola materialen elkartasun bilketa bat abiatuko du. "Yalah Indautxu" izenburupean, kanpainan parte hartzeko iniziatiba ezberdinak egingo dira auzoan zehar eta bilketa puntu egonkorra Kirrulin egongo da. Bizilagun zein bisitariei euren alderik solidarioena plazaratzera gonbidatzen
ditugu eta guztion artean Saharako herritarrek bizitzen duten blokeoak eragindako gabeziak ahal den heinean arintzeko.

Jaso nahi dugun materiala:
- Janaria: gadu ezin den janaria eta txerriz osaturik ez dagoena: dilistak, garbantzuak, babarrunak, arroza, kontserba latak,...

- Eskola materiala: orriak, bolalumak, arkatzak, margoak, errotuladoreak...
 


2014/11/14

Santi ta Josu gogoan. Aurtengo ekitaldiak

Hementxe duzue aurten burutuko diren ekitaldi eta ekimen guztiak:
  • Azaroak 15, larunbata: Sorturen ekitaldi nazionala Euskaldunan 18:00etan
  • Azaroak 17, astelehena: "Zohardia" dokumentala 19:00etan Campos Eliseos antzokian.
  • Azaroak 20, osteguna: 12:00etan Ametzolan Lore eskaintza eta 12:30etan Errekaldeko plazan. Senideek deitutako ekitaldiak.
  • Azaroak 20, osteguna: 19:30 "Zohardia" dokumentala 19:30etan Errekaldeko Udaltegian. Zohardia kultur elkarteak antolatuta.
  • Azaroak 21, ostirala: 19:30 Hitzaldia Teresa Toda, Elena Bartolome eta Julen Aginakorekin, Errekaldeko Udaltegian. Zohardia kultur elkarteak antolatuta.
  • Azaroak 22 larunbata: 13:00etan Omenaldia Errekaldeko plazan. Zohardia kultur elkarteak antolatuta.

2014/11/09

Asteazkenean Kutxabanki buruzko hitzaldia Kirrulin

Azken hilabete hauetan gauza asko entzun ditugu Kutxabanken pribatizazioari buruz................baina zer esan nahi du Kutxabank pribatizatzea?

Jada pribatizaturik dago? Guztiz ala zati batean bakarrik?
Eta zer gertatuko da gure aurrezkiekin?
Utziko al dio gizarte ekintza burutzeari?

Galdera hauek erantzungo dizkigute datorren asteazkenean, azaroak 12, Kirrulin izango ditugun bi hizlari.


2014/11/07

Saharari buruzko hitzaldia Kirruli kultur Elkartean

Okupaturiko herrialde honi buruzko hitzaldia izan genuen pasa den ostegunean eta  herrialdeko errealitatea ezagutzeko oso baliagarria izan zitzaigun.

Espainiako okupazioaren garaia, Marokoren okupazioa, saharuien erresistentzia, Tindufeko kanpamenduak, Kubaren elkartasuna, saharuiar gazteen prestakuntza, egungo egoera, etorkizuneko erronkak, ...




2014/11/03

Saharari buruzko hitzaldia Kirrulin





Saharako herriaren egoera oso zaila da, oso baldintza gogorretan bizitzen ari dira eta urte asko daramatzate egoera zail honetan.

Errealitatea asko hobeto ezagutzeko aukera ederra izango dugu datorren ostegunean, azaroaren 6an, Kirruli Kultur Elkartean burutuko dugun hitzaldian.

Arratsaldeko zazpietatik aurrera Sahara herriko kazetari bat izango da gurekin eta baita giza eskubideen alorrean borrokatzen duen beste pertsona bat.

Hator!!



2014/10/28

Raul eta 'Piol' aske nahi ditugu


Datozen egunotan indautxuar bi epaituak izango dira Espainiako Auzitegi Nazioanalean.

Azaroaren 3an, astelehena, Aitor Fernández 'Piol' epaituko dute. Kale borrokako ekintza bat leporatzen diote eta fiskalak 5 urteko espetxe zigorra esaktzen du Aitorrentzako.
Azaroaren 5 eta 6an, asteazkena eta osteguna, Raul Fuentes epaituko dute. 90. hamarkadako gertaera bat dela eta epaituko dute, eta 40 urte inguruko espetxe zigorra eskatzen du berarentzako fiskalak.

Egungo egoera politikoan gatazka politikoa behin betiko konpontzeko trabak baino ez dira datorren asteko epaiketa hauek.
Gure auzokide diren Aitor eta Raul gure elkartasuna adierazteko eta epaiketa politiko hauen aurkako gure aldarria zabaltzeko datorren astelehenean, azaroak 3, konzentrazio berezia burutuko dugu 'Kirruli'ren txokoan (Poza eta Areilza kale arteko bidegurutzean.) arratsaldeko 8etan.

Halaber elakrtasuna Auzitegi Nazionaler eramateko autoak antolatuko dira Indautxuko Kirruli Kultur Elkartetik Madrilera jeisteko prest dauden pertsona guztiekin. Eman izena tabernan.

2014/10/26

Azaroaren 8an, Gure esku dago! Denok Donostiara

Azaroaren 8an Mosaiko Erraldoia Donostian

Indautxu-Abandoko Gure Esku Dago taldeak autobusak antolatu ditu datorren azaroaren 8an Donostiara hurbiltzeko. Eskuratu zure ticketa Zuloa Tabernan (Dr. Areilza 13) edo Kafe Antzokian (San Vicente 2)

Gure Eksu dago de Indautxu-Abando ha organizado autobuses para ir el p´roximo 8 de Noviembre a Donostia. Podeis adquirir los billetes en el Bar Zuloa (Dr. Areilza 13) o en el Kafe Antzokia (San Vicente 2)

ANIMA ZAITEZTE!!!!!





2014/10/20

Kataluniako egoera politikoari buruzko hitzaldia Kirrulin

Datoren urriaren 23an, ostegunean, Kataluniako egungo egoera politikoa aztertuko dugu Kirruli Kultur Elkartean bi gonbidatu oso bereziekin.

Kataluniatik CIEMEN mugimenduko zuzendaria izango da gurekin, Ricard Vilaregut. CIEMEN nazioarteko nazio eta minorizatutako etniak aztertzen dituen kataluniako erakundea da.
Bestetik Maribi Ugarteburu izango da gurekin. Legebiltzarkidea EH Bilduren izenean eta Bizkaiko Sorturen koordinatzailea

Ostegunean, urriaren 23an, 19:30tan Kirruli Kultur Elkartean!


2014/10/12

Larunbatean, Indautxuko gazte eguna

Jada ez da ezer faltatzen Indautxuko X. Gazte Eguna ospatzeko. Datorren larunbatean izango, urriaren 18an, eta auzoko gazteek ekimenez bete dute egitaraua.

Datoren larunbatean, hator Indautxura!


2014/10/07

Euskal errepublikaren aldeko mobilizazioa Bilbon igandean

Guk urriaren 12an ez dugu hispanitatearen egunik ospatuko.
Guk, Euskal Herriaren eta munduko herri guztien eskubideen eta askatasunaren aldeko aldarrikapen eguna ospatuko dugu.

Igandean euskal errepublikaren aldeko mobilizazioa Bilbon.
11:30tan plaza zirkularrean. Gora euskal errepublika!


2014/09/30

Kutxabank publiko eta soziala izateko proposamenaren aurkezpena

Datoren ostegunean, urriak 2an, Kutxabank publiko eta soziala bermatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak egin berri duen proposamena ezagutzeko aukera izango dugu erakundearen bozeramaileak, Larraitz Ugartek, Abandon emango duen hitzaldi baten bidez.

Hitzordua, arratsaldeko 7etan izango da Arrupe Etxean, Lojendio aita kalearen 2. zenbakian.


2014/09/28

Kataluniako prozesuari buruzko hitzaldia Abandon

Datoren asteartean, iraialak 30, Kataluniak burujabetzaren alde harturiko prozesua hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.
Arratsaldeko 7etatik aurrera Esquerra Republicana de Catalunyako Anna Simó k eta Eh Bilduko Peio Urizarrek hitzaldia eskainiko dute Abando Hotelean, Colón de Larreategi kaleko 9. zenbakian.


2014/09/21

Ukraina eta Donetsi buruzko hitzaldi arrakastatsua

Laurogei pertsona inguru batu ziren pasa den ostegunean Kirruli Kultur Elkarteko egoitzaren beheko solairuan Gabirel Ezkurdia politilogoa eta Pablo González Donbasetik etorritako kazetariaren hitzak entzuteko.

Txiki gertau zen beheko solairua eta egon zen jenderik hitzalduira sartu ezin izan zena, gaiarekiko dagoen interesaren seinale.



2014/09/14

Ukraina eta Donetsi buruzko hitzaldia Indautxun

Badira hilabeteak Ukrainako ekialdean gertatzen ari denari buruzko informazio jasotzen ari garela, baina ez dakigu zehazki zer gertatzen ari den Donets edo Donbasseko eskualdean.

Datorren ostegunean, irailaren 18an, gaiari helduko diogu Kirruli Kultur Elkartean eta bertako eskualdean gertatzen ari dena zehazten saiatuko gara.

Horretarako Gabirel Ezkurdia politologoa eta Pablo González kazetaria izango ditugu hizlari.


2014/09/10

Ostiralean kataluniar jaia Kirruli Kultur Elkartean

Kirruli Kultur Elkarteak bat egiten du katalanek behin baino gehiagotan erakutsitako subiranotasun eta independia nahiekin, eta aste honetan diada burutzen dela probestuz datorren ostiralean kataluniar jaia burutuko dugu Kirrulin.

Kallejoia rambla bilakatu dezagun! Eraman soinean estelada!
Hator!!


2014/09/09

Indautxuko Gazte Egunaren prestaketaketarako asanblada

Datorren urriaren 11an, larunbata, Idnautxuko X. gazte eguna ospatuko dute auzoko gazteak.

Gazte Eguna prestatzeko helburuarekin pasa den ekaina eta uztailean jada asanbalada irekiak antolatu zituzten nahi beste gazte parte har zezaten gazte egunaren antolakuntzan.

Gazte Eguneko zita hurbildu ahala antolaketa eta prestaketan sakontzeko asanblada ireki berri bat burutuko dute gazteek datorren irailaren 10ean, asteazkenean hain zuzen ere.

Animatu eta parte hartu!!


2014/09/03

Raul etxeratzeko aldarrikapena Indautxun

Pasa den abuzutuaren 26an estraditatu zuten Raul Fuentes indautxuarra Ingalaterratik Espainiara. Hurrengo egunean espainiako auzitegi nazionaletik igaro ostean astebete darama Soto del Realgo espetxean.

Hogei urte baino gehiago dira Raul indautxutik kanpo dagoenetik eta berriro ere gure artean egon dadin aldarrikatu zuten pasa den irailaren batean hainbat indautxuarrek.

Raul etxean nahi dugu!
konponbideari oztoporik ez!!

2014/08/29

Raul etxeratzearen aldeko konzentrazioa

Asteartean, abuztuaren 26an, Erresuma Batuak Raul Fuentes gure auzokidea espainiaratu zuen, ordutik Soto del Realeko espetxean delarik.

Hainbat urte daramatza Indautxutik kanpo Raul.
1991. urtean atxilotua eta kartzeleratua izan ostean lau urte eman zituen espetxean.
1995. urtean kalera irten zen eta ordutik ihesean ibili izan da 2012. urterarte Liverpoolen atxilotu zutelarik.

Bere atxiloketa eta kartzelerapena egungo egoera politikoan ez dauka inongo zentzurik.
Hogei urte baino gehiago igaro dira leporatzen dioten ekintza gertatu zenetik, eta egun konponbide prozesuan murgilduta gaudelarik euskal errepresaliatuen bidea espetxea baino kalea izan behar du.

RAUL ETXEAN NAHI DUGU
Astelehenean, irailak 1, konzentrazioa Indautxun. 20:00etan Kirruliren txokoan (Poza eta Dr. Areilza kaleen artean)




2014/08/27

Raul Fuentes indautxuarra espainiaratua eta kartzeleratua

Raul Fuentes Villota indautxuarra kartzelatu dute

Erresuma Batuak espainiaratu zuen atzo, 2012an Liverpoolen atxilotua izan ostean. 1991an Barakaldoko auto batean leherkari bat jartzen saiatzeagatik epaituko dute.

Auzitegi Nazionaleko Oporretako Epaitegiak Raul Fuentes Villota espetxeratu du gaur, atzo Erresuma Batuak espainiaratu ostean. 2012ko azaroaren 16an atxilotu zuten Liverpoolen, 1995etik ihes eginda egon eta gero.

Fuentes Villota Auzitegi Gorenarekin irekita duen auzi bakarragatik epaituko dute: 1991ko ekainaren 6ko gauean Barakaldoko polizia baten auto batean leherkari bat jartzen saiatzeagatik.
Poliziak atentatua saihestu zuen Fuentes Villota eta Matalaz komandoko ustezko beste bi kide atxilotuta (Juan Maria San Pedro Blanco eta German Urizar de Paz). Lehenago, elkar tirokatu ziren.
Lau urte eta gero, behin-behineko espetxe-zigorra betetzeko epea amaituta, aske gelditu ziren, eta Fuentes Villotak ihes egin zuen.
Berriro espetxeratua izan ez zedin, defentsak esan du delitua jada iraungita dagoela. Epaitegiko hiru epaileetatik bik, ordea, baztertu egin dute argumentua.
Epaitegiko hirugarren magistratuaren ustez, delituak iraungita daude, hilketa saiakera bat baita, eta ez hilketa bat.

KONPONBIDE GARAIA DA, RAUL ETXERA!!