2009/07/17

AHT-ren aurkako ekintzaileek, Bizkaiko errepideetan bide mozketak burutu dituzte

Zementoz betetako bidoietan eskuak sartu eta Bizkaiko bi errepideren erdian jarri dira gaur goizean Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako ekintzaile batzuk, eta trafikoa moztu egin dute.

N-634 errepidea erabat itxita dago Abadiño eta Zaldibar artean 7:50etik, eta 11:30ak aldera arte trafiko arazo handiak egon dira N-636n, Elorrion parean.

Lehenago Zornotzan -7:40an-, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, bi lagun N-634 errepideko zubi batetik zintzilikatu dira eta trafikoan eragozpenak sortu dituzte. Hogei minutura utzi diote protestari.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak protesta egin duten zortzi lagun identifikatu eta desorden publikoa eragin izana leporatu die.

No hay comentarios:

Publicar un comentario