2010/03/21

Aberri Egunaren inguruko ekimenak Indautxun


Aberri Eguna dela eta, Indautxun ere ekimen batzuk antolatu ditugu hurrengo egunotan:

25ean arratsaldeko 5etatik, 7ak arte jaima bat ipiniko dugu Joseba Asensioren txokoan. Bertan "Independentistak" ekimenaren propaganda banatu eta aldeko atxikimenduak batuko ditugu. Ikurriñak erosteko ere aukera izango da.

30ean gauza bera egingo dugu Indautxuko plazan; eta 20.15etan Indautxuko Independentisten adierazpena irakurriko dugu eta bertara hurbilduko garen guztion argazkia atarako dugu. Asko gara, bil gaitezen! Jarraian triki-propaganda auzotik.

31an, 19.00etan, kotxe karabana San Mamesetik.

Apirilaren 4an, Aberri Egunean, autobusa antolatuko dugu Olabeaga eta Indautxuko auzokideok batera joateko Irunera. Autobusa Bihotz Sakratuaren Enparantzetik irtengo da goizeko 9.00etan, eta arratsaldeko 8.00ak aldera itzuliko gara (ekitaldiaren arabera). Aurretik apuntatu behar da.

Animatu eta parte hartu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario