2010/03/04

PIOL, AITOR , ALEX ETA IÑIGO BORROKAN



Euskal preso politikoen kolektiboa oinarrizko eskubideen aldeko borroka berri batean murgildu zen urte berriarekin batera. Urtarrilean zehar hainbat ekimen burutu ondoren, itxialdi eta baraualdiak besteak beste, espetxez-espetxe aurrera eramango diren ekimenak burutuko dituzte urte osoan zehar, borrokaldiari jarraipena emango diotelarik modu honetan.

Martxoan, beste expetxe batzuen artean, gure auzokideak dauden Almerian, Fleuryn eta Villepinten burutuko dira hainbat ekimen eta protesta

ALMERIA: ( Aitor Fernandez, Piol)

1.astea

  • Astelehena (1): txapeo
  • Asteartea (2): txapeo
  • Ostirala (5): kontzentrazioa + janariari uko

VILLEPINTE: ( Iñigo Ripoll)

1.astea

  • Astelehena (1): kontzentrazioak patioan, sakabanketa salatuz
  • Asteartea (2): 24 orduko txapeoa, isolatuak dauden kideen egoera salatzeko
  • Asteazkena (3): kontzentrazioa, kondena bukatua duten euskal presoentzat askatasuna eskatuz
  • Osteguna (4): Jon Anzaren desagerpena salatzeko gose greba
  • Ostirala (5): janaria errefusa, gaixo dauden euskal presoen egoera salatzeko
  • Larunbata (6): kontzentrazioa patioan estatus politikoa aldarrikatuz
  • Igandea (7): patioan eskuorrien banaketa + afixak jarriko dituzte Euskal Herriko egoera azalduz

FLEURY: ( Aitor Lorente eta Alex Akarregi)

1.dibisioan gose greba mugagabea burutuko dute

1 comentario: