2014/10/28

Raul eta 'Piol' aske nahi ditugu


Datozen egunotan indautxuar bi epaituak izango dira Espainiako Auzitegi Nazioanalean.

Azaroaren 3an, astelehena, Aitor Fernández 'Piol' epaituko dute. Kale borrokako ekintza bat leporatzen diote eta fiskalak 5 urteko espetxe zigorra esaktzen du Aitorrentzako.
Azaroaren 5 eta 6an, asteazkena eta osteguna, Raul Fuentes epaituko dute. 90. hamarkadako gertaera bat dela eta epaituko dute, eta 40 urte inguruko espetxe zigorra eskatzen du berarentzako fiskalak.

Egungo egoera politikoan gatazka politikoa behin betiko konpontzeko trabak baino ez dira datorren asteko epaiketa hauek.
Gure auzokide diren Aitor eta Raul gure elkartasuna adierazteko eta epaiketa politiko hauen aurkako gure aldarria zabaltzeko datorren astelehenean, azaroak 3, konzentrazio berezia burutuko dugu 'Kirruli'ren txokoan (Poza eta Areilza kale arteko bidegurutzean.) arratsaldeko 8etan.

Halaber elakrtasuna Auzitegi Nazionaler eramateko autoak antolatuko dira Indautxuko Kirruli Kultur Elkartetik Madrilera jeisteko prest dauden pertsona guztiekin. Eman izena tabernan.

2014/10/26

Azaroaren 8an, Gure esku dago! Denok Donostiara

Azaroaren 8an Mosaiko Erraldoia Donostian

Indautxu-Abandoko Gure Esku Dago taldeak autobusak antolatu ditu datorren azaroaren 8an Donostiara hurbiltzeko. Eskuratu zure ticketa Zuloa Tabernan (Dr. Areilza 13) edo Kafe Antzokian (San Vicente 2)

Gure Eksu dago de Indautxu-Abando ha organizado autobuses para ir el p´roximo 8 de Noviembre a Donostia. Podeis adquirir los billetes en el Bar Zuloa (Dr. Areilza 13) o en el Kafe Antzokia (San Vicente 2)

ANIMA ZAITEZTE!!!!!





2014/10/20

Kataluniako egoera politikoari buruzko hitzaldia Kirrulin

Datoren urriaren 23an, ostegunean, Kataluniako egungo egoera politikoa aztertuko dugu Kirruli Kultur Elkartean bi gonbidatu oso bereziekin.

Kataluniatik CIEMEN mugimenduko zuzendaria izango da gurekin, Ricard Vilaregut. CIEMEN nazioarteko nazio eta minorizatutako etniak aztertzen dituen kataluniako erakundea da.
Bestetik Maribi Ugarteburu izango da gurekin. Legebiltzarkidea EH Bilduren izenean eta Bizkaiko Sorturen koordinatzailea

Ostegunean, urriaren 23an, 19:30tan Kirruli Kultur Elkartean!


2014/10/12

Larunbatean, Indautxuko gazte eguna

Jada ez da ezer faltatzen Indautxuko X. Gazte Eguna ospatzeko. Datorren larunbatean izango, urriaren 18an, eta auzoko gazteek ekimenez bete dute egitaraua.

Datoren larunbatean, hator Indautxura!


2014/10/07

Euskal errepublikaren aldeko mobilizazioa Bilbon igandean

Guk urriaren 12an ez dugu hispanitatearen egunik ospatuko.
Guk, Euskal Herriaren eta munduko herri guztien eskubideen eta askatasunaren aldeko aldarrikapen eguna ospatuko dugu.

Igandean euskal errepublikaren aldeko mobilizazioa Bilbon.
11:30tan plaza zirkularrean. Gora euskal errepublika!