Mostrando entradas con la etiqueta errepresioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta errepresioa. Mostrar todas las entradas

2015/06/06

'Piol' libre nahi dugu

Aitor Fernández 'Piol' indautxuarra hiru urteko espetxe zigorra betetzera zigortu dute.
Gogoratu behar dugu iraganean jada zazpi urte eman zituela espetxean kale borrokako ekintza batean parte hartzearen akusaziopean.
Zigor berri honek espainiar estatuko mendeku politikoan oinarriturik dago, konponbidea bilatu baino egoera politikoa nahastea eta sufrimendu gehiago eragitea du helburutzat egun gobernu espainolak eta errepresioa eragiten duten erakunde ezberdinek.

Astelehenean, ekainaren 8an, konzentrazioa Indautxun.
Piol libre nahi dugu!!


2015/01/12

Aski da! Errepresiorik ez



Konponbidearen alde eta atxilotuen askatasuna exijitzeko manifestazioa burutu dugu gaurkoan Indautxun.

Bihar, asteartea, 19:30tan Arriagatik abiatuko manifestazioa.


Embedded image permalink

2014/10/28

Raul eta 'Piol' aske nahi ditugu


Datozen egunotan indautxuar bi epaituak izango dira Espainiako Auzitegi Nazioanalean.

Azaroaren 3an, astelehena, Aitor Fernández 'Piol' epaituko dute. Kale borrokako ekintza bat leporatzen diote eta fiskalak 5 urteko espetxe zigorra esaktzen du Aitorrentzako.
Azaroaren 5 eta 6an, asteazkena eta osteguna, Raul Fuentes epaituko dute. 90. hamarkadako gertaera bat dela eta epaituko dute, eta 40 urte inguruko espetxe zigorra eskatzen du berarentzako fiskalak.

Egungo egoera politikoan gatazka politikoa behin betiko konpontzeko trabak baino ez dira datorren asteko epaiketa hauek.
Gure auzokide diren Aitor eta Raul gure elkartasuna adierazteko eta epaiketa politiko hauen aurkako gure aldarria zabaltzeko datorren astelehenean, azaroak 3, konzentrazio berezia burutuko dugu 'Kirruli'ren txokoan (Poza eta Areilza kale arteko bidegurutzean.) arratsaldeko 8etan.

Halaber elakrtasuna Auzitegi Nazionaler eramateko autoak antolatuko dira Indautxuko Kirruli Kultur Elkartetik Madrilera jeisteko prest dauden pertsona guztiekin. Eman izena tabernan.

2014/08/29

Raul etxeratzearen aldeko konzentrazioa

Asteartean, abuztuaren 26an, Erresuma Batuak Raul Fuentes gure auzokidea espainiaratu zuen, ordutik Soto del Realeko espetxean delarik.

Hainbat urte daramatza Indautxutik kanpo Raul.
1991. urtean atxilotua eta kartzeleratua izan ostean lau urte eman zituen espetxean.
1995. urtean kalera irten zen eta ordutik ihesean ibili izan da 2012. urterarte Liverpoolen atxilotu zutelarik.

Bere atxiloketa eta kartzelerapena egungo egoera politikoan ez dauka inongo zentzurik.
Hogei urte baino gehiago igaro dira leporatzen dioten ekintza gertatu zenetik, eta egun konponbide prozesuan murgilduta gaudelarik euskal errepresaliatuen bidea espetxea baino kalea izan behar du.

RAUL ETXEAN NAHI DUGU
Astelehenean, irailak 1, konzentrazioa Indautxun. 20:00etan Kirruliren txokoan (Poza eta Dr. Areilza kaleen artean)




2014/08/27

Raul Fuentes indautxuarra espainiaratua eta kartzeleratua

Raul Fuentes Villota indautxuarra kartzelatu dute

Erresuma Batuak espainiaratu zuen atzo, 2012an Liverpoolen atxilotua izan ostean. 1991an Barakaldoko auto batean leherkari bat jartzen saiatzeagatik epaituko dute.

Auzitegi Nazionaleko Oporretako Epaitegiak Raul Fuentes Villota espetxeratu du gaur, atzo Erresuma Batuak espainiaratu ostean. 2012ko azaroaren 16an atxilotu zuten Liverpoolen, 1995etik ihes eginda egon eta gero.

Fuentes Villota Auzitegi Gorenarekin irekita duen auzi bakarragatik epaituko dute: 1991ko ekainaren 6ko gauean Barakaldoko polizia baten auto batean leherkari bat jartzen saiatzeagatik.
Poliziak atentatua saihestu zuen Fuentes Villota eta Matalaz komandoko ustezko beste bi kide atxilotuta (Juan Maria San Pedro Blanco eta German Urizar de Paz). Lehenago, elkar tirokatu ziren.
Lau urte eta gero, behin-behineko espetxe-zigorra betetzeko epea amaituta, aske gelditu ziren, eta Fuentes Villotak ihes egin zuen.
Berriro espetxeratua izan ez zedin, defentsak esan du delitua jada iraungita dagoela. Epaitegiko hiru epaileetatik bik, ordea, baztertu egin dute argumentua.
Epaitegiko hirugarren magistratuaren ustez, delituak iraungita daude, hilketa saiakera bat baita, eta ez hilketa bat.

KONPONBIDE GARAIA DA, RAUL ETXERA!!

2013/12/03

Grebalariak aske, absoluzioaren aldeko konzentrazioa


Borroka hau ez da bukatu. Epaia ez da finkoa, fiskaltzak eta akusazio partikularrak helegitea jarri baitute. Beraz, Aitor, Jon eta Urtzi kartzelara joateko arriskuan daude oraindik, eta abenduaren 12an Irantzu epaituko dute. Bidegabekeria eta muntaia hau salatzen jarraitu behar dugu. Horregatik, deialdiak zabaltzeko eta mobilizazioetan parte hartzeko deialdi berezia egiten dizuegu.
 
Abenduak 5 (osteguna). KONTZENTRAZIOA Plaza Zirkularrean. 19:30.
Abenduak 12 (osteguna). IRANTZUREN KONTRAKO EPAIKETA
9:30 - Giza katea Deustuko Done Petri plazatik epaitegiraino.
10:30 - Kontzentrazioa epaitegiaren aurrean (Barroeta Aldamar kalea).

2013/11/30

Lagundu errepresio politikoari buruzko dokumental bat egiten



QUEREMOS REALIZAR UN DOCUMENTAL QUE MUESTRE:
El carácter político de la represión
Como se ven afectadas las personas represaliadas
Que supone el hecho de haber pasado por la detención incomunicada y la utilización política de la tortura
El uso abusivo de la prisión provisional y como afecta al desarrollo personal, laboral, formativo, a las relaciones humanas,....el haber tenido que estar entre uno y dos años en prisión provisional y estar pendiente durante años de un juicio que puede volverte ha llevar a prisión
El compromiso y la solidaridad como respuesta a los juicios y las detenciones
El derecho a la disidencia

NECESITAMOS 8.000 EUROS PARA:
Cubrir los gastos del rodaje, edición y postprodrucción del documental, etalonage, postproducción de audio, autoría del dvd, diseño gráfico, etc.
Las recompensas que os corresponden por vuestras aportaciones
Gastos de envío
Gastos bancarios y el 5% correspondiente a Verkami

APORTATACIONES POSIBLES 
10€ Descarga online del documental + Tu nombre en los títulos de crédito 
15€ A elegir entre:
- DVD del documental + Tu nombre en los títulos de crédito
- Camiseta + Tu nombre en los títulos de crédito
25€ A elegir entre:
- Descarga online del documental + Tu nombre en los títulos de crédito + Camiseta
- DVD del documental + Tu nombre en los títulos de crédito + DVD del documental "120 HORAS La tortura contra Euskal Herria"
30 € DVD del documental + Tu nombre en los títulos de crédito + Camiseta
35 €, 50 €, 100 €, 150 €

 

2013/10/22

Epaiketa politikorik ez!! Libre! Larunbatean manifestazioa Bilbon

Pasa den ostiralean asko izan ginen Indautxuko kaleetan zehar Kirruli Kultur Elkartea eta gure lagun Patxiren alde kalera irten ginenok.

Epaiketa politikoen aurkako borrokak beste hitzordu garrantzitsu bat du datorren larunbatean, urriak 26.

Arratsaldeko 5:30etatik aurrera Jesusen Bihotzeko enparantzatik 'Irtenbidearen alde, eskubideen alde. Libre. Epaiketa politikorik ez! lelopean nazio manifestaldia burutuko baita.

Kirruli eta gainontzeko kultur elkarteen alde, hator!
Patxi ta gainontzeko auziperatuekiko elkartasuna!



2013/10/13

Kirruli libre, Patxi libre!. Ostiralean manifestazioa Indautxun

Kirruli eta Patxi Libre! Manifestazioa Indautxun. Urriak 18, ostirala, 20:00tan Kirruli Kultur Elkartean

Urriaren 17tik aurrera ezker abertzalearen kontrako makroepaiketa berri bat hasiko da Madrileko Auzitegi Nazionalean, 30 euskal herritar baino gehiago epaituak izango dira haien herri eta auzoetan euren jarduera politikoa garatzeagatik.

Epaituak izango diren pertsonen artean Patxi Bengoa indautxuarra dugu.

Horrez gain 100 elkarte eta herriko taberna baino gehiago mehatxupean daude ere, eta horien artean aurkitzen da Kirruli Kultur Elkartea.

Eraso honen aurrean ezin gara geldirik egon.

Datorren urriaren 18an, ostirala, 20:00tan Indautxu mailako manifestaziorik handiena egin nahi dugu. Data arreserbau!!

Manifestazio Kirruli Kultur Elkartetik abiatuko da.

Lagundu deialdia zabaltzen, komentatu zure senide ta lagunei, zabaldu e-mailez, Facebook bidez, Twitter bidez, whatsapp,....

#KirruLibre
#PatxiLibre




2013/10/01

HERRIRAren aldeko mobilizazioak


Osteguna, urriak 3

19:30tan Konzentrazioa Indautxu plazan

Ostirala, urriak 4

19:30tan Jesusen Bihotzetik manifestazioa Arriagaraino

Larunbata, urriak 5
Manifestazio nazionala. 17:30tan Aita Donostia plazan (Bilbon)
  

 
Gogoratuko atxilotutakoen artean indautxuar bat dugula, Beñat Zarrabeitia.

2013/09/29

Kirruli itxi nahi dute, ta Patxi kartzeleratu nahi dute

Dakizuenez datorren urriaren 17an Espainiako Auzi Nazionalean "Herriko tabernen auzia" moduan ezaguna den epaiketa hasiko da.

Bertan 30 euskaldun baino gehiago epaituak izango dira beren Euskal Herriarekiko konpromezu ta militantzia politikoagatik, horietako bat gure laguna den Patxi Bengoa izanik.

Horrez gain ehun elkarte kultural baino gehiago aztertuak izango dira eta ixteko mehatxuan daude, horietako bat Indautxuko Kirruli Kultur Elkartea izanik.

Eraso berri honen aurrean erantzun sendoa antolatzeko datorren astezkenean, urriak 2, arratsaldeko 7etan burutuko dugun asanbladan parte har dezazun gonbidatu nahi zaitugu.

Hator!!


2013/08/31

Grebalarien aldeko ekimen ugari datozen egunetan

Datorren irailaren 11 eta 12an Bilboko lau gazte epaituak izango dira Bilboko epaitegietan, Deustuko hiru gazte eta Indautxuko Aitor Fernandez, Piol.

Gazte horietako hirurentzako fiskaltzak 14 urteko kartzela-zigor eskaera luzatu du, iragan martzoaren 29ko greba orokorraren egunean gertaturiko liskar batean parte hartu izanaren akusaziopean.

Gazteek behin baino gehiagotan gertaturiko liskarrean parte hartu ez zutela aldarrikatu dute, eta euren kontrako akusazioa montai polizialtzat jotzen da.

Apeiketa burutzearen hariara datozen egunetan ekimen ugari burutuko dira. 
Parte hartu!!

Irailak 2 (astelehena).   Asanblada irekia. San Pedro plazan. 20:00tan
Irailak 3 (asteartea).      Prentsaurrekoa Epaitegiaren aurrean (Albia lorategian). 11:00tan
Irailak 6 (ostirala).         Konzentrazioa Ertzaintzaren Deustuko komisaldegiaren aurrean. 19:00tan
Irailak 7 (larunbata).      Martxa: Jesusen Bihotzetik. 12:30tan
Irailak 11 (asteazkena). Konzentrazioa epaitegiaren aurrean. 09:30tan
                                       Manifestazioa Deustuan. San pedro enparantzatik. 19:30tan
Irailak 12 (osteguna).    Konzentrazioa epaitegiaren aurrean. 09:30tan

2013/08/26

Grebalariak aske ekimena

Laister, Irailaren 11 eta 12an, lau grebalarien aurkako epaiketa burutuko da Bilboko epaitegian.

Gogoratu 14 urteko espetxe zigorraren eskaera luzatua dagoelako hiru grebalarien aurka, horietako bat Indautxuko Aitor Fernandez, Piol.

Montai polizialaren aurka hilabeteak lanean daramatzate Greabalariekin elkartasun taldekoek, eta azken egunetan Bilboko Aste Nagusian, konpartsen eremuan ikusi ahal izan ditugu Grebalarien aldeko mezu ugari.

Hemen duzue pasa den asteazkenenan, abuztuaren 21ean, buruturiko konzentrazioaren irudiak.


2013/07/30

Grebalarien aurkako epaiketa

Badago epaiketaren data

 Iragan ekainaren 18an, Aitorrek, Urtzik eta Jonek euren abokatuen bidez jaso zuten berria: iraliaren 11 eta 12aren artean, hilabete  eskas barru alegia, burutuko da beraien aurkako epaiketa. Iazko martxoko greba orokorrean gertatutako istiluengatik lesio, desordena publikoak, agintaritzaren aurkako atentatua eta fatxadaren zikintzeagatik epaituko dituzte, eskaera fiskala 14 urtekoa delarik inputatu bakoitzarentzat.

Gogoratu Aitor Fernández, Piol, indautxuarra dugula grebalarietako bat.


Hasieratik muntaia polizial baten aurrean geundelaren susmoa izan genuen, baina gazte hauen aurkako proba bakarrak polizien deklarazioetan oinarritzen zirela jakin genuenean argi izan genuen. Muntaia eta gehiegizko zigor hauen aurka mobilizatzeko beharra daukagu. Udako kanpaina hasia dago jada, eta ekimen desberdinak aurreikusten ditugu: Aste Nagusian, auzoetako jaietan, uztailaren 27ko bazkaria…  

Elkartasun eta salaketa kanpainara batu eta bidegabekeria hau guztion artean geldituko dugu!

Grebalariak aske!

2013/07/21

Grebalarien aldeko bazkaria Olabeagan

Datorren larunbatean, uztailak 27, irailean epaituak izango diren lau grebalarien aldeko bazkaria burutuko da Olageagako Amets Gorri elkartean.

Dakizuenez, iazko Martxoaren 29an burututako greba ororkorrean gertaturiko istilu batzuetan parte hartzea egozten diete Deustuko hiru gazteri eta Indautxuko Aitor Fernández, Piol, lagunari. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera luzatu du hiru gazteren aurka.

Hainbat mobilizazio burutzen ari dura azken asteetan zehar grebalarien askatasunaren alde eta errepresioaren aurka, ekimen horien artean kokatzen da datorren larunbateko bazkaria.

Animatu, eta parte hartu!!


2013/07/14

Grebalariak aske: sinadurak eta bloga

En junio de 2012 la Ertzaintza procedió a la detención de tres jóvenes de Deustu (Irantzu Yaldebere, Jon Telletxea y Urtzi Martínez) y uno de Indautxu (Aitor Fernández), bajo la acusación de haber participado en unos incidentes acaecidos en Bilbo durante la jornada de Huelga General del 29 de marzo de ese mismo año. Tras comparecer ante el juez quedaron en libertad a la espera de juicio. Ya entonces temimos estar ante un montaje policial, temores que se confirmaron cuando tuvimos conocimiento de las acusaciones concretas a las que se enfrentan, basadas únicamente en una reconstrucción policial de los hechos y sin ninguna prueba que acredite su participación en los mismos. A todo ello hay que añadir una escandalosa petición fiscal de más de 42 años de cárcel para 3 de estos jóvenes (alrededor de 14 años para cada uno) y 18 meses de trabajo social para la menor de edad, imputándoles graves delitos relacionados con los mencionados incidentes.

 En base a todo lo anterior, quienes firmamos este manifiesto:

- Exigimos el fin del montaje policial y el archivo de la causa.
- Nos comprometemos a participar en las diversas iniciativas que se organicen.
- Nos comprometemos a denunciar y socializar tamaña injusticia.
- Expresamos nuestro apoyo y solidaridad hacia las personas encausadas.

SINATU / FIRMA: http://www.change.org/es/peticiones/consejeria-de-interior-no-mas-montajes-policiales

+ INFO: blog 'Grebalariak aske': http://grebalariakaske.wordpress.com/

2013/06/30

'Grebalariak aske' plataformaren asanblada irekia Indautxun


Dakizuen bezala, orain urtebete, Ertzaintzak gure auzoko laguna, Aitor Fernandez eta Deustuko beste hiru gazte atxilotu zituen 2012ko martxoaren 29ko Greba Orokorraren egunean Bilbon gertatutako istilu batzuetan parte hartu izana leporatuz. 
Epaiketa Irailean burutzea aurreikusita dago eta fiskaltzaren zigor eskaera 14 urteko  espetxe zigorra gazte horietako hiru gazterentzako, egun hartako istiluekin lotutako hainbat delitu leporatuz.
Lau gazteen askatasuna aldarrikatzeko plataforma bat antolaturik dago, eta kanpaina bat martxan dago jada.
Uztailaren 1an, astelehena arratsaldeko 7:30etan, Kirruli Kultur Elkartean burutuko den asanblada irekian parte har dezazun gonbidatu nahi zaitugu.
Denon partehartzea oso garrantzitsua da, hurbil zaitezten animatzen zaituztegu
MUNTAIA POLIZIALIK EZ! ERREPRESIOARI EZ!
BESTE EREDU EKONOMIKO ETA SOZIAL BAT ORAIN!

informazio gehiago: http://grebalariakaske.wordpress.com/


Os animamos a que acudáis este próximo lunes 1 de Julio a Kirruli Kultur Elkartea a la asamblea abierta que se celebrará  a las 19:30 con objeto de preparar y organizar la campaña de respuesta a la petición fiscal de 14 años de cárcel contra el vecino de Indautxu Aitor Fernández y dos jóvenes más debido a la acusación de participar en unos incidentes ocurridos en la Huelga General del 29 de Marzo de 2012.

Ya existe una plataforma trabajando en este ámbito, pero deseamos ampliar el núemro de personas implicadas, teniendo en cuenta que el juicio está previsto se celebre este próximo mes de Septiembre.
Animatu, eta parte hartu!!

Más información: http://grebalariakaske.wordpress.com/