Mostrando entradas con la etiqueta indautxu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta indautxu. Mostrar todas las entradas

2015/07/27

Agur eta ohore Rosita

Rosa Hierro 'Rosita'k utzi gaitu asteburu honetan aurtengo uda guztiz goibelduz eta indautxuar eta bilbotar abertzale eta ezkertiar ororengan min handia sortuz bere heriotzak.


Kirruli Kultur Elkartearen sorreran parte hartu zuen orain dela hogeitabost urte baino gehiago eta ordutik gurekin izan da momentuoro, Indautxuko ezker abertzalearen erreferentziazko pertsona bihurtuz.


Baina bere Euskal Herriarekiko konpromisoa are eta zaharragoa izan da. Gure herriaren askapen nazional eta sozialarekiko bere atxekimendua aspaldi emana zuen, eta independentzia eta sozialismoaren helburuak lortzeko gogoak bultzaturik hamarkadak eman izan ditu erakunde politiko eta sindikal ezberdinetan.


Borrokalari nekaezina, edozein manifestazio, konzentrazio edo herri asanbladara joatea besterik ez zenuen Rositarekin topo egiteko. 
Bere borrokarako grinak ez du inongo gaixotasunik eten, azken hilabete hauetan ere gurekin izan dugu hauteskunde kanpainan lanean, murrizketak salatuz, euskal presoen eskubideen alde, 'Kirruli' libre dinamikan edo erabakitzeko eskubidearen alde.


Gu guztion lagun, berdin edadeko jendea, heldu zein gazteekin oso ondo konpontzen zen. Irribarrea beti prest eta animosoa genuen, eta bere izaera alai hori lortu zuen gu guztiok Rosita maitatzea.

Faltan botako zaitugu kamarada.

Agur Rosita, omenaldia
uztailak 29, asteazkena, 20:00tan Kasilda Iturrizar parkeko Pergolan















2015/06/06

'Piol' libre nahi dugu

Aitor Fernández 'Piol' indautxuarra hiru urteko espetxe zigorra betetzera zigortu dute.
Gogoratu behar dugu iraganean jada zazpi urte eman zituela espetxean kale borrokako ekintza batean parte hartzearen akusaziopean.
Zigor berri honek espainiar estatuko mendeku politikoan oinarriturik dago, konponbidea bilatu baino egoera politikoa nahastea eta sufrimendu gehiago eragitea du helburutzat egun gobernu espainolak eta errepresioa eragiten duten erakunde ezberdinek.

Astelehenean, ekainaren 8an, konzentrazioa Indautxun.
Piol libre nahi dugu!!


2015/06/01

Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea Indautxun

Datorren ostiralean, ekainaren 5ean, arratsaldeko 20:30tan eta Indautxu-abandoko Gure Esku Dago lantaldeak antolaturik erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea burutuko da Indautxuko auzoan.

Ostiralean, arratsaldeko 8:30etan Indautxu eta Eliptika plazak lotuko ditugu guztion artean. Batu zaitez!


2015/05/25

Hauteskundeen emaitzak Indautxun




Pasa den igandeko hauteskundeetan indautxuarren bi heren inguru eman zuten botoa, eta EH Bilduk hirugarren indarra izatea lortu du.

Indautxu abertzaleago eta ezkertiarrago baterantz oraindik lan asko aurrean dugula erakusten digute.
Denon artean egin beharrko lana, batu zaitez!!





2015/05/20

Udal hauteskundeak badatoz

Hauteskundeetan indautxun EH Bilduko ahaldun moduan jardungo dutenei euren kredentziala datorren larunbatean goizean, 10:00etatik 14:00ak arte, banatuko zaizkie Kirruli Kultur Elkartean. 
EZ AHAZTU!
Ta igandeak denok hautestontziak EH Bilduren papeletaz betetzera!

Maiatzak 22: 19:00tan Plaza Berrian, kanpainaren bukaera ekitaldia
Maiatzak 24: Bilborocken errekontu jaia

2015/05/17

Indautxuko 'Gure Esku Dago'ren trikipoteoa Indautxun

Pasa den larunbatean Indautxuko 'Gure Esku Dago' taldeak trikipoteoa burutu zuen auzoko kaleetatik zehar.

Datorren eksianaren 21ean  burutko den ekimenerako hainbat atxikimendu lortu zituen taldeak.

Denon artean erabakitzeko eskubidearen alde!!!




EH Bilduren ekitaldia Indautxun

40 pertsona inguru bildu ginen ostiralean Indautxun, bai Bilborako zein auzorako EH Bilduk duen programa politikoa ezagutzeko.






2015/05/12

Ostiralean EH Bilduren ekitaldia Indautxun

Datorren ostiralean, maiatzaren 15ean, EH Bilduk ekitaldia burutuko du Indautxun, 'Kirruli'ren txokoan (Poza eta Dr. Areilza kaleen artean), arratsaldeko 7etan.

Hator eta lotsarik gabe planteatu zure galdera, kezka ta zalantzak.


2015/05/01

Kepa Junkerari buruzko esposaketa ikusteko azken aukera

Maiatzaren 3an, igandean, bukatuko ‘Hauspo bidaiaria / El fuelle viajero’ erakusketa Alondegian. Honek bidaia bat egiten du Kepa Junkera ekoizle eta musikariak bere ibilbidean igaro dituen lau hamarkadetan zehar, 80ko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte.

Bere diskografia-lanek trikitiaren mundua irauli, eta euskal musikaren ikuspegia aberastu dute. Era berean, Kepa Junkerak mugarik gabeko musika sortu du, beste leku eta kultura batzuetako lurrin, erritmo eta koloreekin nahasia, konplexurik gabe mundura irekia, errespetu osoarekin, eta, batik bat, egiten duena maite duenak duen ilusio eta jakin-minarekin.

Sarrera dohainik da, eta zabalik izango da larunbatean 11:00etatik 21:00etara eta igandean 11:00etatik 20:00etara bitartean