2013/05/21
Athleticzaleen autobusa Vallekasera
Indautxuko '7ak 1' athleticzaleen elkarteak autobusa antolatu du bertara joateko.
Egunean bertan goiz Indautxutik irten, eguna Vallecasen igaro eta partidu ostean buelta Indautxura.
Sarreraz gain autobusa soilik 10 euro izango dira.
Eman izena lehenbailen
2013/04/21
'7ak 1'ek III. futbito txapelketa burutu du
2013/04/14
III. Futbito txapelketa
2011/03/18
2010/09/14
2009/06/22
tour-era zazpiak-bat taldearekin

TOUR-era ZAZPIAK BAT TALDEAREKIN
Futbol denboraldia bukatu da baina udan ere ekintzak antolatzen jarraituko dugu. Oraingoan Frantziako tourra dela eta, Tourmalet-eko etapa ikustera joateko autobus bat aterako dugu. Etapa horretara milaka euskaldun joango dira eta asteburu on bat pasatuko dugu jai giroan. Zapatuan, uztailaren 11an, arratsaldeko 2etan irtengo gara Kirrulitik. Lau ordu inguruko bidaia daukagu eta beraz zazpiretan edo han egotea espero dugu. Edaria eta janaria eramango dugu. Haima bat montatu eta bertan garagardo kañero bat jarriko dugu barra libre eskeintzen. Gauean, parrillada bat egingo dugu afaltzeko. Hurrengo egunean txirrindulariak pasatzen ikusi eta bueltako bideari ekingo diogu. Lo egiteko bakoitzak bere denda ta saku eraman beharko ditu. Ez ahaztu han mendi puntan ez dagoela ezer, beraz ura, iganderako janaria, edari gehiago nahi baduzue …. eraman beharko duzuela. Ez ahaztu ere eguzkirako krema eta txanoren bat. Azkenik gogoratu txangoaren prezioa 50€koa dela (edaria eta janaria barne). Zazpiak bat taldekideentzako prezio berezia jarri dugu, 35€ hain zuzen ere.
2009/04/20
denok Valentziara


Bai, hori da egun hauetan Zazpiak Bat Athletic Taldeko kideok daukagun pentsamendua, Valentziara joan behar dugu eta koparekin itzuli, noski. Bidaia antolatzen hasi gara. Autobusa asteartean, gaueko 12etan, aterako da Kirrulitik eta goizeko 8retan iritsiko gara Valentziara. Buelta ere gauez egingo dugu baina handik irteteko ardua emaitzaren arabera finkatuko dugu. Bidaiak 50€ balio izango du (taldekidentzat 30€). Zerrenda irekita dago jadanik Kirrulin, animatu eta izena eman.
Aipatu behar dugu ere Sevillaren aurkako partiduan antolatu genituen ekintzak oso arrakastatsuak izan zirela. Egun itzela izan zen. Goizetik ibili ginen Indautxutik giroa sortzen eta bertso-triki-poteoan jende askok parte hartu zuen. Txiki geratu zitzaigun Kirruli herri bazkarirako, 80 lagunetik gora bildu ginen baina guztiontzat egon zen janaria eta ederki bazkaldu genuen. Uste dugu partiduan zehar eta ondoren bizitakoa kontatzea ez duela merezi, denok baitugu gogoan. Gau horretakoa eromena izan zen eta Kirruliren sabaia dago horren lekuko.
Martxoaren 28an egin genuen gure taldearen inagurazio festa. Hurrengo alean kontatuko dizuegu nola joan zen dena.
AUPA ATHLETIC
2009/04/14
mendi irteera
![]() |
| From mendi irteera |
Irteera apirilaren 15ean, asteazkena, izango da. Kotxez joango gara.
Zumaiatik Debara joango gara kostaldetik. Ibilbide erraza da eta paisaia zoragarria.
Deban, txoko batean bazkalduko dugu. Arratsaldez Getariara hurbildu, pote batzuk hartu eta Bilbora bueltatuko gara.
Prezioari dagokionez, momentuz ez dugu ezer zehaztu, baina kalkulatzen dugu guztira (gasofa, autopa, bazkaria ...) 10€ inguru aterako dela.
Zerrenda jarrita dago jadanik Kirrulin.



.jpg)



