Mostrando entradas con la etiqueta bilbo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bilbo. Mostrar todas las entradas

2015/05/10

Aste internazionalista Bilbon

Bilboko Alde Zaharreko Ernaik internazionalismoa gazte prespektibatik ulertu eta lanean jarraitzeko formakuntza saioak antolatu ditu aste internazionalistan. 7Katu gaztetxean egingo dira saio hauek maiatzaren 11tik 15era bitartean eta bertan Ukrania, Siria, Latinoamerika zein Palestinako errealitateak izango dira mintzagai. Antoltzaileek argi dute gazteon eginbeharra dela “begirada gure zilborretik altxatu eta munduko askapen borroka eta herri boterearen esperientzietatik ikasteaz batera, inperialismoaren esku-hartze eta errepresioaz ohartzea”.


2015/03/21

Datorren igandean Korrika Bilbon

Martxoaren 25an, asteazkena, korrika txikia Indautxun 15:30tan.

Martxoaren 29an, igandea, korrika nagusia Bilbo osoa zeharkatuko eta Areatzan amaituko du bere ibilaldia.

Auzoetako ordutegia:
- 07:16 Enekuri etorbidea
- 07:44 Deustu
- 08:12 Olabeaga
- 08:23 San Mames
- 08:44 Zorrotza
- 09:15 Errekalde
- 09:41 Indautxuko plaza
- 09:41 Plaza Eliptikoa
- 10:04 Zabalburu
- 10:13 Abusu
- 10:41 Alde Zaharra
- 11:01 Santutxu
- 11:57 Udaletxea
- 12:10 Guggenheim
- 12:19 Plaza Eliptikoa
- 12:27 Nabarra kalea




2015/01/24

Etorkizuneko Bilbori buruzko jardunaldia


‘Bilbo, bestelako hiri eredu baten premia’ mahai-ingurua egingo dugu hilaren 27an, Paraninfoan

Elisa Garcia arkitektoak, Andeka Larrea filosofo eta antropologoak eta Karmele Rekondo arkitektoak eta hirigintza inklusiboa lantzen duen [urbanIN] kolektiboko kideak parte hartuko dute. Herritarra erdigunean kokatuko duen Bilbo eraikitzeko gakoak zein diren aztertzeko helburua izango du saioak. Asteartean, urtarrilaren 27an izango da, EHUren Paraninfoan, 19:00etan hasita.



Informazio gehiago



2015/01/18

Proposamenak jasotzeko jardunaldia

Datorren larunbatean Bilboko ezkertzale eta abertzale orok aukera izango dugu gure hiria eta azuoa hobetzen laguntzako ditugun proposamenak botatzeko eta datorren maiatzeko udal hauteskundeetan Eh Bilduk bere programan jasotzeko gure propsamenka.

Hurbil zaitez larunbatean, urtarrilaren 24an goizen zabalguneko azokara.




2014/08/23

Astebururako konpartsek antolaturiko ekimenak

Abuztuak 23, larunbata

  • 09:00 Areatza (gastronomia) Sukaldaritza lehiaketa: marmitakoa. Izena ematea (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 09:00 Zabalguneko merkatua (kirolak) Nazioarteko XVI. Xake txapelketa
  • 10:00 Arriaga plaza (bestelakoak) Txistularien diana eta txupina
  • 11:00 Zumalakarregi (kirolak) Goitiberak. I. Open aste nagusia
  • 11:00 Areatza (gastronomia) Sukaldaritza txapelketa: marmitako (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 11:00 Komantxe (azoka) Baserritarren eta artisauen azokau
  • 12:00 Euskalgune (jolasak) Betiko jolasak
  • 12:00 Areatza (gastronomia) Ardo dastaketa
  • 12:00 Areatza (gastronomia) Hegaluze banaketa (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 12:00 Komantxe (kirolak) Rokodromoa
  • 12:00 Aixe berri (jolasak) Eskalada-murru
  • 12:00 Algara (bestelako ikuskizunak) Bilbo Hiria irratiaren zuzenekoa
  • 12:00 Uribarri (bestelakoak) Fotocool
  • 12:30 Algara (bestelakoak) Mozorro poteoa
  • 12:30 Uribarri (tailerrak) Alkoholik gabeko koktel erakusketa / tailerra ( umeentzako ).
  • 13:00 Hontzak (kontzertuak) Marianito eguna: Iosebeatles rock taldearekin (tributo Beatles)
  • 13:00 Kulturgune (lehiaketa) Umeentzako mo (l) to lasterketa. Ekarri itsazue zuen motorra!!
  • 13:00 Zaratas (bestelako ikuskizunak) Olatu bainuak zarataspan
  • 13:00 Komantxe (kalejira) Trikipoteo hegoaize-rekin
  • 13:30 Uribarri (erakusketa) Taller / exhibicion de flair.
  • 14:00 Areatza (bazkaria) Konpartsen bazkaria
  • 14:30 Areatza (gastronomia) Sukaldaritza lehiaketako sarien banaketa (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 17:00 Komantxe (azoka) Herri azoka
  • 17:30 Arriaga plaza (kirolak) Konpartsen arteko herri kirolak
  • 17:30 Ripa (bestelakoak) Arrantza eskola (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 18:00 Hontzak (kontzertuak) Punk rock kontzertuak: Mi pequeña venganza + Drug rockets
  • 18:00 Algara (musika) Zaparrada berberna DJ
  • 19:00 Kaskagorri (kalejira) Merendola ta kaskapoteoa
  • 19:30 Piztiak (kalejira) Animalien eskubidetarako kalejira poteoa arriagatik
  • 19:30 Komantxe (dantzak) Dantza afrikarra
  • 20:00 Zazpi kaleak (musika) Bilbo kantari
  • 20:00 Arriaga plaza (ekitaldia) Bandera urdina eta marroiaren eta palmada sariaren banaketa
  • 20:30 Arriaga plaza (piroteknia) Suzko zezena
  • 23:00 Txori barrote (bestelako ikuskizunak) Elkartasun keinuen ordua
  • 23:00 Komantxe (kontzertuak) DJ Buhameak// Urko Gonzalez & The Funky Console
  • 23:00 Algara (musika) DJ Julen
  • 00:00 Hontzak (ekitaldia) Urte berriko kanpai-hotsak
  • 00:30 Pinpilinpauxa (musika) Arepita diablos

Abuztuak 24, igandea

  • 09:00 Areatza (gastronomia) Sukaldaritza lehiaketa: buztan-gisatua. Izena ematea
  • 10:00 Arriaga plaza (bestelakoak) Txistularien diana eta txupina
  • 10:00 Areatza (jolasak) IV Warhammer lehiaketa
  • 10:00 Aixe berri (gastronomia) Aixegosaria
  • 11:00 Areatza (gastronomia) Buztan-gisatua
  • 11:00 Komantxe (azoka) Baserritarren eta artisauen azoka
  • 11:30 Ripa (kirolak) Arrantza eskola (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 12:30 Algara (bestelakoak) Mozorro poteoa
  • 13:00 Kulturgune (jolasak) Ur guda umeen artean
  • 13:00 Karpagune (ekitaldia) Memoria egiteko ekitaldia + filtro, ahaztuak 36-77 ta askapena
  • 13:00 Zaratas (bestelako ikuskizunak) Olatu bainuak zarataspan
  • 14:30 Areatza (gastronomia) Sulkadaritza lehiaketako sarien banaketa
  • 14:30 Kaskagorri (bazkaria) Kaskabazkaria txori borrotekoekin
  • 15:00 Karpagune (bazkaria) Bazkaria ahaztuak 36-77 + askapena
  • 17:00 Komantxe (azoka) Herri azoka
  • 17:00 Pa ya (bestelakoak) Guda zikina: Pa…ya vs. Kaska
  • 17:30 Kaskagorri (kontzertuak) Honat erromeria
  • 18:00 Aixe berri (lehiaketa) V. Izotz-jaurtiketa txapelketa
  • 18:00 Karpagune (kontzertuak) Rojo cancionero: Salvador Amor ta Gabriel Ortega
  • 20:30 Arriaga plaza (bestelakoak) Suzko zezena
  • 21:00 Algara (gastronomia) Azken afaria
  • 22:20 Areatza (ekitaldia) Jaien amaiera berezia eta agurra Marijaiari

2014/08/20

Osteguna eta ostiraleko konpartsen ekimenak

Abuztuak 21, osteguna

  • 09:00 Areatza (gastronomia) Sukaldaritza lehiaketa: bakailaoa bizkaitar erara. Izena ematea (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 10:00 Arriaga plaza (bestelakoak) Txistularien diana eta txupina
  • 10:00 Areatza (kirolak) Xake-txapelketa. Partida azkarren txapelketa
  • 11:00 Areatza (kirolak) Tira gomas lehiaketa
  • 11:00 Ripa (kirolak) Futbol 3 Athletic fundazioarekin
  • 11:00 Areatza (gastronomia) Gastronomikoa. Bakailaoa bizkaitar erara (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 11:00 Komantxe (azoka) Baserritarren eta artisauen erakusketa
  • 11:00 Kaskagorri (bestelakoak) Kaskaigerilekua
  • 11:30 Areatza (ekitaldia) Txupinerei homenaldi txupina
  • 11:30 Arriagako atzekaldea (jolasak) Puzgarriak
  • 12:00 Euskalgune (tailerrak) Eskulanak
  • 12:00 Moskotarrak (antzerkia) Mari jaia globoz bidaiatzen Arriaga plazatik
  • 12:00 Komantxe (kirolak) Rokodromoa
  • 12:00 Algara (bestelako ikuskizunak) Bilbo Hiria irratiaren zuzenekoa
  • 12:00 Algara (bertsolaritza) Bertso saio didaktikoa: Jone Uria + Nerea Elustondo
  • 12:00 Uribarri (bestelakoak) Fotocool
  • 13:00 Kulturgune (bestelakoak) Piszina
  • 13:00 Aixe berri (kalejira) Aixetrikipoteo
  • 13:00 Zaratas (bestelako ikuskizunak) Olatu bainuak zarataspan
  • 13:00 Hontzak (gastronomia) Garagardo artisauen dastaketa gidatua
  • 13:00 Uribarri (jolasak) “Slising” I. Edizioa
  • 14:00 Kaskagorri (bazkaria) Kaskabazkaria
  • 14:00 Algara (bazkaria) Zikiro-yatea
  • 14:30 Esperantza – frontoia (gastronomia) Jubilatuen bazkaria
  • 14:30 Areatza (gastronomia) Sulkadaritza lehiaketako sarien banaketa (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 14:30 Mamiki (bazkaria) Konpartsakide bazkaria
  • 15:00 Hph (bazkaria) Euskaraz bizi bazkaria
  • 16:00 Kulturgune (bestelako frogak) Kukaña
  • 16:00 Algara (bertsolaritza) Bertsoak : Jone Uria + Nerea Elustondo
  • 16:00 Kaskagorri (kontzertuak) Kantaldia Fermin Valenciarekin
  • 16:30 Arriagako atzekaldea (jolasak) Puzgarriak
  • 17:00 Hph (musika) Kitarreo Kanturreoa
  • 17:00 Ripa (kirolak) Konpartsen arteko futbol 3
  • 17:00 Komantxe (azoka) Herri azoka
  • 17:30 Ripa (kirolak) Arrantza eskola (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 17:30 Zaratas (antzerkia) Txotxongiloak
  • 18:00 Hontzak (kontzertuak) Punk hardkore kontzertuak: Bajo presión + Última neurona
  • 18:00 Aixe berri (jolasak) Aixetwister erraldoia
  • 18:00 Algara (bestelako frogak) Zaparrada: “Behinola” ipuin kontalaria + txokolatada
  • 18:00 Irrintzi (kirolak) Herri kirolak
  • 18:30 Arriaga plaza (ekitaldia) Ikurriñari omenaldia
  • 18:30 Algara (kalejira) Ikurriñari omenaldia Roberto eta Kepa trikitilariekin
  • 19:00 Kulturgune (kontzertuak) Familientzako disko festa, bat bi hiru…. Festa!
  • 19:00 Komantxe (jolasak) Bertso-joku-poteoa
  • 19:00 Zazpi kaleak (kalejira) Batukimailu (Trikimailu batukada)
  • 19:30 Zaratas (musika) Musika afrikarra (bizkaiko kameruntarrak elkartea)
  • 19:30 Triangune (kontzertuak) Whisky dick – Hard rock 70´s
  • 19:30 Pa ya (gastronomia) Txokolatada
  • 19:30 Mamiki (kalejira) Kalejira Mamiki batukadarekin
  • 19:30 Uribarri (tailerrak)“Txiki ballert”. Teresa Gonzalez ardanaz ballet eskolaren eskutik.
  • 19:30 Uribarri (musika) Uribarriko kartoi bandaren kalejira.
  • 20:00 Zazpi kaleak (musika) Bilbo kantari
  • 20:00 Kaskagorri (dantzak) Elkartasun flash moba
  • 20:00 Txori barrote (kalejira) Kaña-bi trikifarra
  • 20:30 Moskotarrak (lehiaketa) “Itsasadarrari gola sartu. Azken erronka”, Jose Iragorriren oroimenez.
  • 20:30 Areatza (piroteknia) Suzko zezena
  • 20:30 Kaskagorri (kalejira) Kaskapoteonostalgikoa Ttek Elektrotxarangarekin
  • 21:00 Triangune (kontzertuak) Despeñaperros – Punk metal
  • 21:00 Algara (bestelako ikuskizunak) Monologoen txokoa: Barry Manley
  • 22:00 Kulturgune (kontzertuak) DJ Bull
  • 23:00 Moskotarrak (musika) 80ko hamarkadaren gaua
  • 23:00 Karpagune (kontzertuak) Selekta askatasuna
  • 23:00 Txori barrote (bestelako ikuskizunak) Elkartasun keinuen ordua
  • 23:00 Komantxe (kontzertuak) Glaukoma// Mad Muasel Feat Cerdos y Cerdas
  • 23:30 Algara (kontzertuak) Kontzertua: Joxe Replay + DJ Makala
  • 23:30 Mamiki (musika)DJs saioa
  • 00:00 Euskalgune (kontzertuak) Kashbad
  • 00:00 Hontzak (ekitaldia) Urte berriko kanpai-hotsak
  • 00:30 Pinpilinpauxa (musika) La pelopony
  • 01:00 Hontzak (gastronomia) Baratxuri zopa banaketa
  • 01:30 Euskalgune (kontzertuak) Su ta ke
  • 04:00 Algara (musika) DJ Antton Garai

Abuztuak 22, ostirala

  • 09:00 Areatza (gastronomia) Sukaldaritza lehiaketa: bakailaoa pil-pil erara. Izena ematea (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 10:00 Arriaga plaza (bestelakoak) Txistularien diana eta txupina.
  • 10:00 Areatza (kirolak) XVII xake txapelketa (partida arinak maratoia)
  • 11:00 Sestaotik udaletxera – de sestao al ayuntamiento (kirolak) Ibaizabaltik herriko piraguen jaitsiera
  • 11:00 Areatza (gastronomia) Gastronomikoa:umeentzako sukaldaritza: kokotxak pil-pil erara (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 11:00 Areatza (gastronomia) Sukaldaritza lehiaketa: bakailaoa pil-pil erara (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 11:00 Komantxe (azoka) Baserritarren eta artisauen azoka
  • 11:00 Askapeã±a (gastronomia) Atun errea
  • 12:00 Mamiki (tailerrak) Marijaiaren irudi tailerra (munduko jendeak)
  • 12:00 Hontzak (tailerrak) Berrerabiltzeko tailerra
  • 12:00 Aixe berri (jolasak)Eskalada-murru
  • 12:00 Komantxe (tailerrak)Umeentzako tailerral
  • 12:00 Algara (bestelako ikuskizunak) Bilbo Hiria irratiaren zuzenekoa
  • 12:00 Uribarri (bestelakoak) Fotocool
  • 12:30 Pinpilinpauxa (antzerkia) Txan Magoa
  • 12:30 Karpagune (kalejira) Triki-atun-poteoa, la Mari ta la Puri
  • 13:00 Kulturgune (kalejira) Kalejira golokarekin- piratak
  • 13:00 Altxaporrue (kalejira) Poteoa xutik-ekin
  • 13:00 Zaratas (bestelako ikuskizunak) Olatu bainuak zarataspan
  • 13:00 Uribarri (jolasak) Puzgarriak.
  • 13:00 Mamiki-txomin (bestelakoak) Gypsy session
  • 14:00 Txori barrote (bazkaria) Bazkaria
  • 14:30 Areatza (gastronomia) Sulkadaritza lehiaketako sarien banaketa. (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 16:00 Txori barrote (bestelako ikuskizunak) Elkartasun keinuen ordua
  • 16:30 Bizizaleak (bestelakoak) Jeitziera ecologikoa nerbioitik
  • 17:00 Areatza (kirolak) XVIII. Hiri krosa herrikoia:lehengo irteera: pre-benjamin, benjamin eta alebin kategoriaren neskentzat
  • 17:00 Areatza (kirolak) XVIII. Hiri krosa herrikoia: bigarren irteera: pre-benjamin, benjamin eta alebin kategoriaren mutilentzat
  • 17:00 Komantxe (dantzak) Herri azoka
  • 17:30 Areatza (kirolak) XVIII. Hiri krosa herrikoia: hirugarren irteera: haur, kadete eta gazte kategoriaren neskentza
  • 17:30 Ripa (bestelakoak) Arrantza eskola (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 17:30 Uribitarte (jolasak) Bilboko banderilla. Ur jolasak
  • 17:30 Areatza (kirolak) XVIII. Hiri krosa herrikoia: laugarren irteera: haur, kadete eta gazte kategoriaren mutilentzat
  • 17:30 Algara (antzerkia) Zaparrada: maddi pirata antzezlana
  • 18:00 Euskalgune (tailerrak) Rap-beatbox ikuskizun parte hartzailea
  • 18:00 Hontzak (dantzak) Tribal eta ekialdeko dantza erakusketa
  • 18:00 Areatza (kirolak) XVIII. Hiri krosa herrikoia: bosgarren irteera: elbarrituak
  • 18:00 Areatza (kirolak) XVIII. Hiri krosa herrikoia: seigarren irteera: txupeteak eta txikiak kategoriaren neskentzat
  • 18:00 Irrintzi (dantzak) Trabuko dantza taldea
  • 18:30 Areatza (kirolak) XVIII. Hiri krosa herrikoia: zazpigarren irteera: txupeteak eta txikiak kategoriaren mutilentzat
  • 18:30 Areatza (kirolak) XVIII. Hiri krosa herrikoia: zortzigarren irteera: senior, junior, promesak eta beteranoak
  • 19:00 Piztiak (musika) Jam session: the pushermen and friends
  • 19:30 Zaratas (musika) Musika afrikarra (bizkaiko marfiletarrak elkartea)
  • 19:30 Kaskagorri (dantzak) Dantza karibear ikastaroa
  • 19:30 Algara (gastronomia) Sardina erreketa
  • 20:30 Arriaga plaza (piroteknia) Suzko zezena
  • 21:00 Algara (bestelako ikuskizunak) Monologoen txokoa: txiki
  • 23:00 Komantxe (kontzertuak) Bongo hu selektah, bita sound (Cactus corp), King horror sound
  • 23:30 Algara (kontzertuak) Kontzertua: Porco Bravo + Nuevo Catecismo Catolico
  • 23:30 Karpagune (kontzertuak)DJ Loro eta DJ Little Lion
  • 00:00 Euskalgune (kontzertuak) Gose
  • 00:00 Triangune (lehiaketa) Playback interkonpartsak
  • 00:00 Hontzak (ekitaldia) Urte berriko kanpai-hotsak
  • 00:00 Kaskagorri (jolasak) Kulero eta kaltzontzilo lasterketa
  • 00:30 Pinpilinpauxa (musika) Las Fellini
  • 00:30 Arriagako atzekaldea (kontzertuak) DJ Kanaky zunba set
  • 01:30 Euskalgune (kontzertuak) Las tea party DJs
  • 03:00 Algara (musika) DJ Julen

2014/08/18

Konpartsen egitaraua astelehena eta astearterako

Abuztuak 18, astelehena

  • 10:00 Arriaga plaza (bestelakoak) Txistularien diana eta txupina
  • 10:00 Areatza (kirolak) Xake-txapelketa, aldi-bereko xake partidak
  • 10:00 Ripa (kirolak) Basket 3×3 txapelketa Bilbao Basket fundazioarekin
  • 11:00 Altxaporrue (azoka) Azoka ekologikoa
  • 11:00 Algara (jolasak) Euskara ikasten ari direnen eguna: toka txapelketa
  • 11:00 Aixe berri (tailerrak) Puxgarriak eta tailerrak
  • 11:00 Areatza (lehiaketa) Igel-toka txapelketa
  • 11:00 Kaskagorri (bestelakoak) Kaskaigerilekua
  • 11:00 Areatza (gastronomia) Sukaldatzen ikasten. Umeentzako sukaldaritza: izozkiak
  • 11:30 Arriagako atzekaldea (jolasak) Puzgarriak
  • 12:00 Piztiak (tailerrak) Txapa tailerra (munduko jendeak)
  • 12:00 Kulturgune (tailerrak) Umeentzako talo tailerra
  • 12:00 Komantxe (tailerrak) Umeentzako tailerrak
  • 12:00 Algara (bestelako ikuskizunak) Bilbo Hiria irratiaren zuzenekoa
  • 12:00 Aixe berri (jolasak) Eskalada-murru
  • 12:00 Uribarri (bestelakoak) Fotocool
  • 12:00 Euskalgune (tailerrak) Zirkoa
  • 12:30 Zaratas (tailerrak) Umeentzako tailerrak
  • 12:30 Kaskagorri (kalejira) Kaskapoteoa Bonboklap-ekin
  • 13:00 Moskotarrak (ekitaldia) Kepa Junkerari Aste Nagusiko erraldoiaren ematea Zabalguneko plazan
  • 13:00 Zaratas (bestelako ikuskizunak) Olatu bainuak Zarataspan
  • 13:00 Uribarri (tailerrak) Talleres infantiles
  • 13:00 Karpagune (kalejira) Triki-txapela/Peluka poteoa: La Mari ta la Puri
  • 13:00 Euskalgune (antzerkia) Akrobaziak
  • 14:00 Algara (bazkaria) Euskara ikasleen herri bazkaria
  • 14:00 Pirata gune (bazkaria) Konpartsen arteko bazkaria
  • 14:30 Kaskagorri (bazkaria) Kaskabazkaria
  • 15:00 Euskalgune (bazkaria) Euskalguneko bazkaria
  • 15:00 Altxaporrue (bazkaria) Euskal herriko nekazari gazteen bazkaria
  • 15:00 Pa ya (bazkaria) Familien aldeko bazkaria
  • 16:00 Algara (musika) Bazkalostea beñat aiartzarekin kantuan
  • 16:30 Ripa (kirolak) Basket 3×3 txapelketa Bilbao Basket fundazioarekin
  • 16:30 Hph (ekitaldia) Euskara saria
  • 16:30 Arriagako atzekaldea (jolasak) Puzgarriak
  • 17:00 Komantxe (azoka) Herri azoka
  • 17:00 Aixe berri (tailerrak) Aixetxiki
  • 17:00 Algara (antzerkia) Zaparrada: disko dantza
  • 17:00 Kaskagorri (jolasak) Kaskatriatloia
  • 17:30 Triangune (kirolak) Aerobithon
  • 17:30 Ripa (bestelakoak) Arrantza eskola (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 18:00 Hontzak (bestelako ikuskizunak) Testu eta olerki irakurketa rebertso kolektiboarekin
  • 18:00 Algara (kalejira) Kalejira beñat aiartzarekin
  • 18:00 Aixe berri (lehiaketa)II. Margo-lehiaketa
  • 18:00 Karpagune (musika) Umeentzako berbena
  • 18:00 Mamiki (dantzak) Euskal dantzak tailerra
  • 18:00 Uribarri (tailerrak)“Txiki ballert”. Teresa Gonzalez Ardanaz ballet eskolaren eskutik.
  • 18:00 Euskalgune (kontzertuak) La jodedera
  • 19:00 Zaratas (dantzak) Ekialdeko dantzako eskola Rajs al haia: sabel-dantza
  • 19:30 Kaskagorri (kontzertuak) Izerdi gorria kontzertu berezia, 25 urte 25 gonbidatu
  • 19:30 Pa ya (bestelakoak) Txokolatada
  • 20:00 Kulturgune (kalejira) Poteoa Txinbatukadarekin
  • 20:00 Zaratas (antzerkia) Bai antzerki eskola: “Play backs”
  • 20:00 Zazpi kaleak (kalejira) Bertso-trikikalejira
  • 20:00 Areatza (bestelako frogak) Güito jaurtiketa (Trikimailu)
  • 20:00 Txori barrote (kalejira) Poteoa
  • 20:00 Karpagune (jolasak) Eskalada bilbotarra
  • 20:30 Tintigorri (kontzertuak) Toni Metralla y Los antibalas
  • 20:30 Arriaga plaza (piroteknia)Suzko zezena
  • 21:00 Algara (bestelako ikuskizunak) Monologoen txokoa: Eneritz Artetxe
  • 23:00 Komantxe (kontzertuak) Zopilotes txirriaos// Mandoilek// Dronki & lites DJ
  • 23:00 Txori barrote (bestelako ikuskizunak) Elkartasun keinuen ordua
  • 23:30 Karpagune (antzerkia) DJ Askapeñ…ya
  • 23:30 Kulturgune (kontzertuak) Patrol Destroyers
  • 23:30 Zaratas (kontzertuak) Luber Jack + Insolenzia
  • 23:30 Algara (kontzertuak)Los Mambo Jambo + The Excitements
  • 00:00 Hontzak (ekitaldia) Urte berriko kanpai-hotsak
  • 00:00 Euskalgune (bestelako ikuskizunak) Konpartsen arteko karaoke gaua
  • 00:30 Pinpilinpauxa (musika) Engendro
  • 01:30 Kaixo (musika) DJ gaua – Madbol
  • 03:00 Algara (musika) Stereorocks Klub CUT COPY DJ’S + LES ALSBORREGACH

Abuztuak 19, asteartea

  • 09:00 Areatza (gastronomia) Sukaldaritza lehiaketa. Patata-tortilla. Izena ematea
  • 10:00 Areatza (bestelakoak) Txistularien diana eta txupina
  • 10:00 Areatza (kirolak) Xake-txapelketa. Itsu-itsuko xakea eta anti-xakea
  • 10:00 Ripa (kirolak) Basket 3×3 txapelketa Bilbao Basket fundazioarekin
  • 11:00 Areatza (bestelako frogak) Igel-toka txapelketa
  • 11:00 Areatza (gastronomia) Gastronomikoa. Patata-tortilla
  • 11:00 Triangune (azoka) Nekazal azoka
  • 11:30 Areatza (kirolak) Herri kirolen erakusketa
  • 12:00 Komantxe (kirolak) Rokodromoa
  • 12:00 Algara (bestelako ikuskizunak) Bilbo Hiria irratiaren zuzenekoa
  • 12:00 Aixe berri (jolasak) Eskalada-murru
  • 12:00 Komantxe (bestelakoak) Irola irratia zuzenean
  • 12:00 Uribarri (bestelakoak) Fotocool
  • 12:00 Euskalgune (jolasak) Ur jolasak
  • 12:30 Karpagune (tailerrak) Puzgarriak ta umeentzako tailerrak
  • 12:30 Zaratas (tailerrak) Umeentzako tailerrak
  • 12:30 Mamiki (gastronomia) Ardo dastaketa
  • 13:00 Kulturgune (antzerkia) Puski eta txurruski pailazoak
  • 13:00 Zaratas (bestelako ikuskizunak) Olatu bainuak zarataspan
  • 13:00 Uribarri (ekitaldia) Garagardo dasketa “La Salve”-rekin, bilboko garagardoa.
  • 13:30 Moskotarrak (lehiaketa)“Bingo gorringo” lehiaketa.
  • 14:00 Algara (bazkaria) Bazkari herrikoia: Euskal Herria-Katalunia
  • 14:30 Areatza (antzerkia) Sukaldaritza lehiaketako sarien banaketa
  • 15:00 Abante (bestelako frogak) XVII. Mus txapelketa
  • 16:00 Areatza (lehiaketa)I. Txiba lehiaketa (Trikimailu)
  • 16:00 Algara (kontzertuak) Kantaldia: Cesk Freixas + Anje Duhalde
  • 16:00 Aixe berri (solasaldia) Tular irratia zuzenean
  • 16:30 Ripa (kirolak) Konpartsen arteko basket 3×3
  • 16:30 Algara (bestelako ikuskizunak) Zaparrada: sudur gorrien kalejira
  • 17:00 Komantxe (azoka) Herri azoka
  • 17:00 Aixe berri (jolasak) Velcrowall
  • 17:30 Ripa (kirolak) Arrantza eskola
  • 18:00 Euskalgune (tailerrak) Dantza latinoak
  • 18:00 Karpagune (kontzertuak) Habana 537 musika ta dantza karibeñoak
  • 18:00 Komantxe (antzerkia) Desentxufatuak. Euskaldunberri zaharrak ez dira inoiz hiltzen
  • 18:00 Algara (kalejira) Kalejira zazpi kaleetan Beñat Aiartzarekin
  • 18:00 Piztiak (lehiaketa) Garagardo trainera lehiaketa
  • 18:00 Mamiki (bertsolaritza) Bertsolariak
  • 18:00 Irrintzi (tailerrak) Pintura taillerrak (Asebi)
  • 18:30 Triangune (tailerrak) Slackline
  • 19:00 Hontzak (kontzertuak) Musika klasikoa: biolin eta biolontxelo Bilbao kontradantzarekin
  • 19:00 Areatza (bestelako frogak) Harri – horri – har – musker – spoks lehiaketa (Trikimailu)
  • 19:00 Uribarri (tailerrak) Sabel-dantza tailerra hasiberrentzako.
  • 19:30 Pa ya (gastronomia) Txokolatada
  • 19:30 Zaratas (dantzak) Euskal dantzak
  • 19:30 Txori barrote (ekitaldia) Senideei omenaldia
  • 20:00 Moskotarrak (jolasak) Haur moltó motorren lasterketa.
  • 20:00 Zazpi kaleak (musika) Bilbo kantari
  • 20:30 Arriaga plaza (bestelakoak) Suzko zezena
  • 20:45 Algara (bestelakoak) Futbola: SSC Napoli – Athletic Club
  • 21:00 Moskotarrak (bestelakoak) Down sindrome fundazioaren kideen txosna txanda aste nagusian integrazioa eta parekotasunaren alde.
  • 23:00 Karpagune (kontzertuak) DJ bull
  • 23:00 Txori barrote (bestelako ikuskizunak) Elkartasun keinuen ordua
  • 23:30 Tintigorri (kontzertuak) Jose Antonio Paino
  • 23:30 Kulturgune (kontzertuak) Estricalla + No konforme
  • 23:30 Zaratas (kontzertuak) The Longboards+ Ultraligeros
  • 23:30 Algara (kontzertuak) Joseba Irazoki + Last Fair Deal + Capsula
  • 23:30 Aixe berri (kontzertuak) Gora Herria
  • 23:30 Kaskagorri (kontzertuak) Afu + Canteca de Macao
  • 23:30 Komantxe (kontzertuak) Krimen & Kastigo//Diferma//On
  • 00:00 Euskalgune (kontzertuak) Bastards on parade
  • 00:00 Hontzak (ekitaldia) Urte berriko kanpai-hotsak
  • 00:30 Pinpilinpauxa (musika) Terremoto de alcorcon
  • 02:00 Euskalgune (kontzertuak) Mconak
  • 03:00 Pa ya (bestelako frogak) IV edo V kroketa lehiaketa
  • 04:30 Algara (musika) DJ Jean Laffite

2014/08/15

Konpartsen egitaraua larunbata eta iganderako

Abuztuak 16, larunbata

  • 17:00 Zazpi kaleak (kalejira) Txupinaren kalejira zazpi kaleetatik
  • 19:00 Arriaga Plaza (ekitaldia) Harrera marijaiari, pregoia eta jaien hasierako txupina
  • 20:00 Arriaga Plaza (ekitaldia) Agurra Marijaiari
  • 20:00 Areatza (ekitaldia) Txosnak irekitzea Marijaiarekin
  • 20:30 Arriaga Plaza (piroteknia) Suzko zezena
  • 23:00 Algara (musika) DJ Ekaitz
  • 23:00 Piztiak (musika) DJ HE
  • 00:00 Hontzak (ekitaldia) Urte berriko kanpai-hotsak
  • 00:30 Pinpilinpauxa (musika) La Ogra

Abuztuak 17, igandea

  • 10:00 Somera Kalea (jolasak)IV Open magic. Izen ematea
  • 10:00 Arriaga Plaza (kalejira) Txistularien diana eta txupina
  • 10:30 Triangune (lehiaketa)III. Bloodbowl txapelketa  
  • 11:00 Somera Kalea (jolasak)IV Open magic
  • 11:00 Areatza (bazkaria) Pintxo banaketa Athletic-eko peñekin batera
  • 11:00 Arriagako atzekaldea (kirolak) Umeentzako skate eskola eta skate park
  • 12:00 Areatza (tailerrak) Umeentzako txalaparta tailerra
  • 12:00 Algara (bestelakoak) Bilbo Hiria irratiaren zuzenekoa
  • 12:00 Uribarri (bestelakoak) Fotocool
  • 12:00 Euskalgune (tailerrak) Familien arteko murala
  • 12:00 Mamiki-Txomin (bestelakoak) Ipuin kontalaria
  • 13:00 Kulturgune (tailerrak) Umeentzako musika eguna.
  • 13:00 Zaratas (bestelako ikuskizunak) Olatu bainuak zarataspan
  • 15:00 Altxaporrue (bazkaria) Bertso-bazkaria
  • 15:00 Txori Barrote (bazkaria) Txori barrote/Kaskagorri bazkaria
  • 15:00 Txinbotarrak (gastronomia) Txinbobazkari
  • 16:00  Karpagune (musika)Bazkalostea: Iñaki Revuelta abeslaria
  • 16:00  Arriagako atzekaldea (kirolak) Umeentzako skate txapelketa eta skate park
  • 17:00 Algara (kalejira) Zaparrada: kalejira erraldoi eta zaratatsua
  • 17:00 Txori barrote (jolasak) Ksktxori fuxion
  • 17:00 Komantxe (azoka) Herri azoka
  • 17:30 Ripa (kirolak) Arrantza eskola (Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival)
  • 18:00 Areatza – kiosko (musika) Txalaparta festa
  • 18:00 Karpagune (kontzertuak) Habana 537 musika ta dantza karibeñoak
  • 18:00 Hontzak (kontzertuak) Rap kontzertuak: Panic room class + Ludovico y los acéfalos
  • 18:00 Piztiak (tailerrak) Trikigune – tailerrak (Trikimailu)
  • 19:00 Maiona (kirolak) Emakumeen futbola. IV. Euskal Herria kopa. Athletic Club-Real Sociedad
  • 19:00 Pinpilinpauxa (antzerkia) Imanol Ituiño
  • 19:00 Triangune (dantzak) Dantzaplaza
  • 19:30 Zaratas (antzerkia) Ohiulari klown “Desorientadas”
  • 20:00 Kulturgune (kalejira) Poteoa Elektropatxarangarekin
  • 20:00 Algara (dantzak) Urbeltzen dantza ganbara
  • 20:30 Tintigorri (kontzertuak) Ready aim fire
  • 20:30  Arriaga plaza (piroteknia) Suzko zezena
  • 23:00 Komantxe (kontzertuak) Penadas por la ley+Pikadura
  • 23:00 Txori barrote (bestelako ikuskizunak) Elkartasun keinuen ordua
  • 23:30 Kulturgune (kontzertuak) Honat erromeria
  • 23:30 Karpagune (kontzertuak) Daddy Jeff (Selektah kolektiboa) + Lagunak
  • 23:30 Algara (kontzertuak) The Toasters + Akatz
  • 23:30 Zaratas (musika) DJ Indio gruta 77
  • 23:30 Kaskagorri (kontzertuak) Espaloian + Boppers DJ-ak eta The Cherry Boppers
  • 00:00 Hontzak (ekitaldia) Urte berriko kanpai-hotsak
  • 00:00 Euskalgune (kontzertuak) Bertako taldeen emanaldia
  • 00:30 Pinpilinpauxa (musika)Los ganglios
  • 03:00 Algara (musika)DJ Dr. Baltz eta Twist

2014/06/22

Asteazkenenan grebalarien aldeko manifestazioa

Geroz eta gehiago dira Urtzi Martinez eta Jon Telletxea grebalarien aldeko elkartasun keinuak. 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean izandako liskar batzuen harira espetxe zigorri ezarri die epaileak eta hori salatzeko hilaren 25ean 19:30ean, Bilbo mailako manifestazioa abiatuko da Jesusen Bihotzetik.



2014/06/17

2014/06/15

Euskal errepublikaren aldeko mobilizazioa

Ostegunean, ekainak 19, 20:00tan Bilboko Udaletxean.

Gora Euskal Herria askatuta!!

Gora euskal errepublika!!








2014/05/12

Bilboko preso politikoak, Bilbora!!

56 bilbotar gure hiritik kanpo ditugu, euren etxeetatik ehundaka kilometroetara.

Horien artean Felipe San Epifanio 'Pipe', Iker Olabarrieta 'Fiñu' eta Raul Fuentes indautxuarrak. Ciudad Realen, Huelvan eta Ingalaterran dauden preso hurrenez hurren.

Gurekin nahi ditugu, Indautxun nahi ditugu!

2014/04/07

Bilboko auzoetako jaien alde

Datoren asteburuan, apirilak 12 eta 13, Bilbokok areatzan auzoko jaien aldeko ekimena burutuko da.

Kale animazioa, jolasak, tailerrak, konzentrazioa, kontzertuak, gastronomia txapelketa,... denetarik, jaigiroan.



2014/03/30

Bilbo berria eraikitzeko jardunaldiak

EH Bilduk jardunaldiak antolatu ditu Bilbori buruz egindako diagnostikoaren lehenengo zirriborroa aurkezteko helburuarekin, lan horretarako arlo desberdinak bloke teoriko desberdinetan banatu dituztelarik:

 
Martxoak 31 (astelehena)
Apirilak 1
(asteartea)
Apirilak 2 (asteazkena)
Apirilak 3 
(osteguna)
18:30etan La Bolsa Udaltegian
Pertsonak lehenetsiko dituen hiria
Hiri eredu iraunkorra
Bertoko kulturan oinarrituriko hiria
Askatasuna ardatz duen hiria
·         Ogasuna eta fiskalitatea
·         Enplegua
·         Merkataritza eta kontsumoa
·         Elikadura burujabetza
·         Eskubide sozialak
·         Hirigintza
·         Mugikortasuna
·         Ingurumena
·         Etxebizitza
·         Turismoa

·         Kultura sormena
·         Jai eredua
·         Euskara
·         Kirola
·         Aisialdia
·         Hezkuntza

·         Politika feminista
·         Gazteria
·         Nagusiak
·         Aniztasuna-Migrazioa

 
Bilboko hiritar guztien ikuspuntua jaso nahi dute, era parte hartzaile batean diagnostiko hau osatzen lagun dezagun, bilbotarron beharrak ardatz izango dituztenen proposamenak denon artean eraiki asmoz.










2014/03/20

Bilbon Eskubide sozialak ikuspuntu ezberdinetatik Elkarlanean!

Eskubide sozialak ikuspuntu ezberdinetatik Elkarlanean!

24 de Marzo (Lunes): 
Pensionistas 19:00 La bolsa
Etxebizitza 19:00 Zirika gunea (Ronda 12)

Martxoak 25 (asteartea): 
Gazteak 19:00 7Katu

Martxoak 26 (asteazkena):
Hezkuntza 18:00 Ekoetxea (Pelota 5)

27 de Marzo (Jueves): 
Lana 18:00 Castaños centro civico
Hitzaldia 19:00 Zirika gunea (Ronda 12)
“La evolución del marco territorial europeo al servicio del capital ” Iñaki Gil de San Vicente

Martxoaren 28an, ostirala. Solokoetxe eskolan
18:00 Experiencias sociales de lucha Otxandioko esperientziaren irakaspenak
19:15 Karta sozialaren prozesua Bilbon
19:30 Atsedena
19:45 Bilbon aurrera begira zer? Ahora qué?
20:30 Plenarioa

Martxoaren 29an, larunbata. Plaza berrian

Medio ambient, Diversidad de orgen, Osasuna,Vivienda, Hezkuntza, Diversidad sexual, Labn eskubideak, Elikadura burujabetza, Diversidad funcional, presupuestos particiaptivos, no violencia contra las mujeres, prestaciones sociales, cuidado y sostenimiento de la vida.11:00 etatik 13:00etara

Migrantes 16:00 Médicos del mundo (Bailén 1)




2014/03/04

www.uriola.info, proiektu berria Bilbon martxan

Bilbon informazioa euskaraz, digitalean eta auzolanean zabaltzen duen hedabide baten falta zegoela ikusita uriola.info sortu dugu BERTON, PREST! eta BILBO HIRIA IRRATIAk TOKIKOMen laguntzarekin; betiere beste euskarazko hedabideei ateak zabalduz. Horrela komunikabideetan ahotsik ez duten Bilboko auzo, elkarte, talde, eragile eta abarren ekintzak ez dira ezerezean geldituko jendearengana heldu ezinik.


Uriola.info hedabide bat baino askoz gehiago da; plataforma bat. Bertan, Bilboko euskarazko hedabide ezberdinen informazio bateratua kontsumitu ahalko dugu eta hori gutxi balitz, hiritarrek parte hartzeko eta informazioa helarazteko aukera zabala izango dute.

Bi modu daude horretarako, erabiltzaile bihurtzea edota plataformako kide izatea. Erabiltzaileek albisteetan euskara hutsezko erantzunak emango dituzte eta kideek aldiz, argazkiak, artikuluak, iruzkinak zein bestelako edukiak sortu ahalko dituzte. Norbanako bakoitzak erabakiko du kide edo erabiltzaile izango den.

Erabiltzaileek plataforman bertan toki pertsonalizatua izan dezakete, profill bat; blog pribatua baina zabalkunde publikoarekin.

Erabiltzaileei, behar izanez gero, uriola.info-ren erabilera azalduko zaie ikastaro txiki baten bidez edo argibide orri bat helaraziz.

Beraz, uriola.info-k informazio emari ezberdinak izango ditu.
1. Zuk (zuek) sortutakoa. Norbanakoek euren kabuz bilbotarrei helarazi nahi dieten informazioa.
2. Uriola.info-k sortuko duena. Bilbon ematen diren prentsaurreko, ekitaldi, egitasmo eta berrien zabalkundea.
3. Kanpo blogak eta web orrialdeak. RSS bidezko lotura izango dute uriola.info-rekin.
4. Bilboko euskarazko hedabideen informazio jarioa. Bilboko hedabide ezberdin ugari dira uriola.info sortzen dutenak eta horien guztien informazioa plataforman kontsumitu daiteke zuzenean. Adibidez, BERTON eta PREST! aldizkariek eta BILBO HIRIA IRRATIAk argitaratutako oro.
5. Sare sozialetatik (Facebook eta Twitter momentuz) datorren informazioa.

Nortzuk dira kideak? Nortzuk erabiltzaileak?
· Erabiltzaileak. Izena edo ezizena eman osteaz, argitaratutako albisteetan erantzuteko aukera izango duzu, baina bestelako edukirik gehitzeko aukerarik ez duzu izango.
· Kideak. Izen-abizena duten erabiltzaileak dira, anonimoak ez diren norbanako edo taldeak. Horiek, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango dute, baita erantzunak emateko ere.

Zer egin kide egiteko eta edukiak gehitzeko?
· Sare Sozial bidez. Sortu zure erabiltzaile profila eta, ondoren, lotu kontu hori sare sozial batekin (Facebook edo Twitterrekin, momentuz). Sare sozial horietan kontua baduzu, automatikoki agertuko zara `kide´ moduan sare horretan dituzun datuekin (argazkia eta izen-abizenak).
· Kide izaera eskatuta. Bete uriola.info-n, Sartu atalean, zure datuak: izen-abizenak, biografia... eta igo zure argazki bat. Ondoren, zure profilean eskatu uriola.info-ri kide izaera. Kudeatzaile batek ziurtatuko du benetako datuak eman dituzula eta eskaera onartuko dizu. Hortik aurrera, zure iruzkinak, argazkiak, bideoak... edo zure kanpoko bloga uriola.info-ra lotzeko aukera izango duzu.

Behin izena emanda edozer esan dezaket?
Ez, noski. Gogoratu arau sinple hauek:
· BAT. Uriola.info-n parte hartzeko erregistratu beharra dago. Alegia, erabiltzaile bihurtu.
· BI. Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, uriola.info-k akusazioak eta irainak ez ditu onartuko. Halakoak baleude, uriola.info-k kentzeko eskubidea dauka.
· HIRU. Testua euskaraz idatzi behar da. Bestela, uriola.info-k kendu egingo du.

2014/02/12

Epaiketen aurkako bizikleta martxa Bilbotik zehar

Datoren larunbatean, otsailak15, egun Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituak izaten ari diren bilbotarrekiko eta ixteko mehatxua duten elkarte kulturekiko elkartasunez bizkleta martxa burutuko da goizetik zehar.

Gogoratu auzi hau dela eta Kirruli Kultur Elkartea mehatxupean dagoela eta gure auzokidea den Patxi Bengoa epaitua izaten ari dela  iraganean espetxean urte bi igaro ondoren

Bizikleta martxa Otxarkoagatik abiatuko da goizeko 11:30etan eta Santutxu, Uribarri, Deusto eta Zorrozatik ibili ondoren Indautxura, Kirruli Kultur elkartera, ailegatuko da 12:30ak inguru.

Indautxuarrok batu ostean Errekaldera joango gara, ondoren Bilbi eta Abusura, eta Alde Zaharrean bukatuko dugu martxa.

Ez ahaztu kamiseta edo zapi laranja ekartzen. Animatu eta parte hartu!!

2014/02/09

Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri' ren inguruko hitzaldiak

2014. urtean beteko dira 50 urte Gabriel Arestiren “Harri eta herri” argitaratu zela. Data gogoangarria, dudarik gabe, euskaltzale guztiontzat, poesiaren historian liburu iraultzailea izan zen, gai sozial eta politikoak jorratuz eta injustiziak salatuz. Nire aitaren etxea” olerkia ziur aski liburuaren guztien artean ezagunena da. Bere lanik esanguratsuena dudarik  gabe.


Urteurrena ospatzeko Bilbo Zaharra euskaltegiak hiru hitzaldi antolatu ditu hizlari ezagunekoin datorren aste honetarako:

Harri eta Herri. 50 urte.

Otsailak 11, asteartea, 19:00tan: Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribe
Otsailak 12, asteazkena, 19:00tan: Karmelo Landa eta Jon Juaristi
Otsailak 13, osteguna, 19:00tan: Itxaro Borda etaAurelia Arkotxa

Hitzaldi guztiak Euskaltzaindiaren egoitzako Areto Nagusian izango dira, Bilboko Plaza Berrian

Informazio gehiago:
Hitzaldiak




Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreiaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errenteak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.

2014/02/03

Bilboko Auzoen Eguna Arenalean BERTAN BEHERA GERATU DA

Bilboko auzo ezberdinetan burutzen diren auzoetako jaiak defenditzeko helburuarekin datoren asteburuan, otsailak 8 eta 9, 'Auzoen eguna' ospatzekoa zen Bilboko areatzan.

Baina astebururako iragarrita dagoen eguraldia haizetsua dela eta bertan behera geratu da.

Aurrerantzean burutuko da eta dakigunean jakinaraziko dugu zein datan.




2014/01/26

97 FM Irratia, irrati berria Bilbon

Abian da duela hiru hilabete Bilbo Handiko herri mugimendua oinarri duen 97FM irrati libre berriaren lan taldea. Lehengoan Bilboko Zirika aretoan jendaurreko lehenengo aurkezpena egin zuten eraikuntza prozesu etengabean dagoen irratiko kideek. Aretoan bildutako lagun kopurua dugu, egitasmoak Jendearengan piztu duen jakin-minaren isla zuzena. Izan ere, Tas-tas irrati libreak uda aurretik Bilbo Handiko dialean utzitako hutsuneak entzule ugari umezurtz utzi baititu. Irratiko kideek nabarmendu zuten modura, emititzeko behar duten guztia prest dago, Tas-tas.ek dialean utzitako tokia, plaza berrian kontsumitzaileen eskubideak defendatzen dituen elkarte batek eskainitako aretoa, Tas-tasek eskainitako zenbait baliabide tekniko, eta oinarrizko programazioa osatzeko beharrezkoak diren ideia eta pertsonak ere bai. Edozein kasutan, egitasmoa ziurtasunez abiatu ahal izateko, hilean 10 euro ordainduko dituzten 100 lagun bildu behar dituzte oraindik. Erronka potoloa izanik ere, baikor ekin diote irratiko lagunek helburua gauzatzeari. "Lortuko dugu. Zalantzarik ez dugu" baieztatu zuten.

Anima zaitez, eta egin zaitez bazkide!!

Informazio gehiago:
aurkezpena
http://97irratia.blogspot.com.es/
https://twitter.com/97irratia