Laister Azaroaren 20a izango dugu, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza 29 eta 24 urte hil zutenetik beteko dira, hurrenez hurren.
Santi eta Josuren ekarpena benetan garrantzitsua izan da gure herriarentzako, eta bi kide hauek gogoan izateko unea dugu datozen egunak.
Azaroaren 18an, astelehena, hitzaldia burutuko da Bilborocken, 19:00tan.
Azaroaren 20an lore eskaintza 12:30tan Errekalden, eta 13:00tan Ametzolan. Arratsaldean ekitaldi antolatuta dago EHUko Paraninfoan, Abandoibarran hain zuzen.
Mostrando entradas con la etiqueta guerra sucia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta guerra sucia. Mostrar todas las entradas
2013/11/12
2013/02/03
Faxismoaren biktimak. Transizio garaitik gaur egunerarte.
"Ojos que no ven - Vícitmas del fascismo desde la transición" dokumental duzue oraingoan.
1980. urtetik gaur egunerarte estatu espainolean faxistek eraso ugari burutu dituzte, eta baita biktima ugari eragin ere, bai Euskal Herrian zein estatu espainolean ere.
Ondoko dokumentalean Aitor Zabaletaren kasua agertzen da, baita Guillem Agulorena edota Carlos Palominorena, baina horren ezagunak ez diren beste hainbeste kasu daude.
Ikusi eta ikasi.
1980. urtetik gaur egunerarte estatu espainolean faxistek eraso ugari burutu dituzte, eta baita biktima ugari eragin ere, bai Euskal Herrian zein estatu espainolean ere.
Ondoko dokumentalean Aitor Zabaletaren kasua agertzen da, baita Guillem Agulorena edota Carlos Palominorena, baina horren ezagunak ez diren beste hainbeste kasu daude.
Ikusi eta ikasi.
2012/11/18
Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoan
Datorren asteartean, azaroak 20, 28 eta 23 urte beteko dira, hurrenez
hurren, Santi Brouard eta Josu Muguruza, gure lagun eta burkideak hil
zizkigutenetik. Guretzako balio emozional, sinboliko zein politikoz
beteriko data horretan, urtero egiten dugun moduan, Santi eta Josu Ezker
Abertzaleko militanteak omenduko ditugu.
Azaroaren 20ean, Santi eta Josu omenduko ditugu. Eurak, eta euren
figurak ordezkatzen duten guztia omenduko ditugu: Euskal Herriarekiko
konpromisoa eta maitasuna, konpromiso eta koherentzia militantea, Ezker
Abertzalearen baitan eginiko ekarpen oparo eta ezinbestekoa.
Ezinezkoa zaigu, halaber, Santi eta Josu oroitu eta omentzeko
antolatuko ditugun ekitaldiak Euskal Herrian bizi dugun testuinguru
politikotik bereiztea. Izan ere, urtebete bete berri da Aieteko
Nazioarteko Konferentziatik eta ETAren erabaki historikotik.
Abagune berri batean aurrean da gure herria: Justizian eta eskubide
guztien aitortzan oinarrituriko bake agertoki bat eraikitzeko aukera
ireki da parez pare. Eta aukera hori irekitzea ezinezkoa litzateke Santi
eta Josuren moduan, euren ekarpen humano, politiko eta militantea
burutu duten milaka lagunen borrokarik gabe.
Horrela bada, astearte goizean, urtero bezala burutuko ditugun lore
eskaintzetan honakoa omendu nahi dugu: bakea eta askatasuna eraikitzea
ahalbidetu duen ekarpen militantea.
Datorren asteartean lore eskaintza burutuko da goizean:
- 12:00tan Ametzola parkean, Santi Brouarden monolitoan
- 12:30tan Errekaldeko Plazan, Josu Muguruzaren monolitoan
Arratsaldez, Egiari Zor Fundazioak zazpi t'erditan Esperantza frontoian ekitaldia burutuko du.
2011/11/17
Santi ta Josu gogoan
Datorren igandean, hauteskunde egunean bertan, Azaroaren 20an 27 eta 22 urte beteko dira Santi Brouard eta Josu Muguruza Herri Batasuneko kideak espainiar faxistek erahil zituztenetik.
Aurten, bi kideak gogoraraztean gain eta euren aldeko omenaldietan parte hartzeaz gain, aukera ezin hobeagoa daukagu Azaroaren 20an gure bozkarekin eurek defendaturiko proiektu politikoaren alde egiteko.
2011/11/05
Santi gogoan, dokumentala Kafe Antzokian
Laster 27 urte beteko dira Santi Brouard bere pediatria kontsultan GALek tiroz hil zuenetik. Baina Santi gogoan dugu.
Erahilketaren XXV. urteurrenean "Euskal Herria osagai" Lekeitioko herri ekimenak burututuriko "Duintasuna omen" dokumentala datorren astearte honetan ikusteko aukera izango dugu Bilboko Kafe Antzokian.
HASI eta HBren sortzailearen bizitza eta ekinbide politikoari begirada sakona egiten zaio Arnaldo Otegi, Xabier Arzallus, Txomin Ziluaga edota Jean Louis Davant bezalako pertsonen hitzen bitartez.
Santi Brouard. Duintasuna omen
Azaroak 8, asteartea, 19:00tan
Kafe Antzokian
2010/11/05
¿Que hizo, Sr. Ramón Jauregi?
Mikel ArizaletaEl 4 de noviembre de 2010 el abogado y sociólogo José Luis Gómez Llanos recordaba al lector que ya en 1995 escribió en el periódico El Mundo 10 artículos relacionados con el GAL y sus personajes -los “más importantes de los cientos que he tenido la suerte de poder escribir estos años,… porque entonces no fuimos tantos los que denunciamos taxativamente lo que ocurrió en las cloacas del Estado”-. Hoy recojo su relato y sus preguntas y, a 25 años del asesinato de Mikel Zabaltza por
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

