Martxoaren 29an, igandea, korrika nagusia Bilbo osoa zeharkatuko eta Areatzan amaituko du bere ibilaldia.
2015/03/21
Datorren igandean Korrika Bilbon
Martxoaren 29an, igandea, korrika nagusia Bilbo osoa zeharkatuko eta Areatzan amaituko du bere ibilaldia.
2014/11/29
Gazteak Indautxun euskaraz
Horregatik, Indautxuko gazteok ere euskeraz bizi nahi dutelako, abenduaren 5ean, ostirala, GAZTEON ARTEKO EZTABAIDA IREKI eta EUSKALDUNAK prestatuko dituzte Kirruli Kultur Elkartean, arratsaldeko 17:30tan, hainbat gai jorratuz:
- "Gazteria eta prekarietatea"
- "Indautxu eta euskara"
- "Gazteak eta feminismoa"
- "Drogak eta aisialdia"
Indautxun euskara sustatzeko tresnarik onena gazteak garelako, has gaitezen gure artean euskeraz egiten!
ZABALDU!
2014/03/04
www.uriola.info, proiektu berria Bilbon martxan
2013/11/10
'Bertsolari' filma, zuzendaria eta bertso-saioa Abandon
Bertsolariak bat-batean botatzen ditu bertsoak euskaraz. Ahozko
tradizio honek jakin du eboluzionatzen eta gure egunotara egokitzen,
bai eta belaunaldi gazteekin konektatzen ere. Estetika soileko artea
izanik, harridura sortzen du ikusgarritasuna eta efektu bereziak nagusi
diren egunotan. Azken bertsolari txapelketa nagusian, 14.000 lagun
elkartu ziren zortzi bertsolari zuzenean ikusteko. Film hau bat-bateko
poesian, isiltasunean eta arte biluzian egindako bidaia da. Zuzendariak
berak azaltzen duenez: “Gaiak berak lagundu digu estimulu moduan
filma sortzeko prozesuetan. Asko gozatu dugu inprobisatzen, gidoia
filma egin ahala idazten, lehenik amaiera pentsatzen –bertsolariek
egiten duten bezala–, bertsoen egitura eta pelikularena alderatzen,
isiluneekin eta biluztasunarekin jokatzen, bertigoarekin”.2013/10/07
LOMCE ez! Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! El 12 de Octubre, tod@s a la mani
Españolizadora, centralizadora, uniformizadora, una ley que va contra la equidad y la pluralidad, segregadora, adoctrinadora, contraria a la normalización del euskera... una bomba en el corazón de este Pueblo! Toman como excusa para esta reforma la necesidad de mejora del sistema educativo y los resultados académicos. Pero a todas luces esta ley no tiene ninguna justificación, y mucho menos en Euskal Herria (Hego Euskal Herria). Está a años luz de nuestra realidad y necesidades. Nuestra tasa de fracaso escolar y el porcentaje de quienes han acabado la ESO son parejos a los datos europeos, muy lejos de los porcentajes del Estado. Lo mismo podemos decir sobre los datos de la evaluación PISA. Por lo tanto, las razones esgrimidas son completamente falsas, desde la primera a la última!
La educación es la columna vertebral de todo país y el idioma su corazón. Bien que lo sabe también el PP. Tiene muy claro que España y el español deben ser la patria e idioma únicos de todos. España una grande y libre! Pero aquí, en casa tenemos muy claro que es Euskal Herria nuestro pueblo y el euskara nuestra lengua.
Porque la LOMCE es un insulto insoportable como pueblo y a cada uno de nosotr@s, ha llegado el momento de responder con racionalidad y desde el corazón, el momento de defender nuestro pueblo y nuestra lengua: el próximo sábado, 12 de Octubre, en la manifestación de Bilbo démosle al gobierno de Madrid una respuesta firme y contundente entre toda la ciudadanía, alumnado, profesorado, trabajador@s, madres y padres de Euskal Herria. En la educación tampoco aceptamos imposiciones! LOMCE EZ! Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki!
2013/07/30
Indautxuko Iragana hurbila gogoan
Zenbat lagun eta oroitzapen on!!
Ikusi, ikusi.
2013/03/23
Korrika 2013 Indautxun
Arratsaldeko 7:30ak aldera ailegatu zen, eta bertan Haurreskoeltako ordezkariek lekukoa hartu zuten. Urkixo zumarkalea aurrera egin genuen, Indautxuko AEKko euskaltegiraino, eta Poza kaletik itzulera egin ostean Bizkaia plazaraino, bertan Arte Ederretako museora abiatu ginen.
Indautxun ere euskaldun asko bizi garela erakutsi genuen berriro ere.
2013/03/19
KORRIKA Badator!!!!
Enekuritik jaitsiko da, ta Deustu zeharkatu ondoren, Olabeagatik Zorrotzaraino joango da.
Ondoren Bilboruntz etorriko da berriro ere Errekladetik igaroz ta Zabalbururura ailegatuko da 19:30tan.
Hurtado de Amezaga kaletik Plaza zirkularreraino helduko da 19:40tan, ta Indautxurantz etorriko da, gure auzoko plazara 19:51tan ailegatzea espero delarik.
Euskararen alde, egizu KORRIKA !!
2013/03/02
'Korrika'ri buruzko erakusketa Indautxuko AEK euskaltegian
2012/10/28
Ezagutu zuzeu.com
Zer da ZuZeu?
ZuZeu orainkari digitala da, Internetzale euskaldunok munduari begiratzeko leiho moduko bat. 2009ko Apirilean jarri zen abian, irabazi asmo gabeko ekimena delarik.Blogen blog moduko bat ere izan nahiko luke ZuZeuk, nor bere aldetik ibili beharrean, elkarren ondoan hobeto gaudelakoan.
Euskaraz sortutako albiste eta iritziez gain, beste hizkuntzetatik hartutako edukiak ere eskaintzen dira hemen esteken bidez, Internet zale euskaldunak bai baitakizki beste hizkuntza batzuk ere.
Baina, batez ere, ZuZeuren helburua, erabiltzaileek eurek orainkari digital bat egitea da. Horizontalki, sare sozialak sortuz.
Zer eskaintzen du?
Denetarik:
- Euskaldun blogari ezagunen artikuluak
- Sailak / Gaiak: ekonomia, ekologia, tekno, Euskal Herria, Kirola, Kultura, Zientzia,Arkitektura,
Komunikazioa, Hizkuntzalaritza, Gastronomia....
- Komunikabide euskaldunak: Argia, Berria, Bizkaiko Irratia, EITB, Gaur8, Hamaika, Info7,...
Bisita ezazu: http://zuzeu.com/
2012/10/04
Gabriel aresti gogoan Abandon
Euskalduna, ezkertiarra, polemikoa, kritikoa, lagunak eta etsaiak izan zituen Euskal Herrian, eta behar baino goizago hil egin zen.
Animatu eta parte hartu haren omenez antolatu diren ekitaldietara.
2012/01/14
Txillardegi gogoan
2011/12/23
Otra de recortes: Udako Euskal Unibertsitatea
UEUk Eusko Jaurlaritzan zuen partida izenduna kendu izana salatu du
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak UEUren zuzeneko dirulaguntza osoa kendu izana salatzen du.Egoera honek UEUk bere jardueraren azterketa sakona egitera behartzeaz gain, egiturazko murrizketak ere ekarriko ditu.
Hala ere, UEUk tinko azpimarratu nahi du erabaki politiko honek ez duela bere jarduera etengo eta lan egingo duela bere bazkideen, instituzioen eta gainontzeko eragileen babesa jasotzen, orain arteko bere ekarpenak aurrera jarrai dezan.
Informazio gehiago
2011/11/29
Bilbon, euskaraz bizi nahi dugu
Euskalgintza euskararen aldeko eragile eta elkarteen bilguneak, euskararen eguna egun bakar batera mugatu baino lau egunetan zehar ospatzea erabaki du aurten. Horrela, abenduaren 1etik 4ra hainbat egitasmo antolatuko dituzte ″jendearen euskararekiko burujabetasuna bultzatzeko″ eta ″Udaletxeko hizkuntza politikan aldaketak eskatzeko″.
2011/11/27
BERRIAk gure laguntza ekonomikoa behar du
Azken urteotan, hedabideak sakon aldatzen ari dira. Egunkarien salmenta jaisten ari da (BERRIArena ez da hainbeste apaldu, harpidedunen leialtasunari esker), eta informazioa sarean jasotzen dutenen kopurua gora doa etengabe. www.berria.info webguneak, adibidez, batez beste 18.000 bisitari ditu egunero (175.000 bisitari bakar eta 500.000 bisita hilean). Etorkizunera begira jartzeko sarean proiektu sendoa eskaintzearen garrantziaz jabetzen garelako, urtetik urtera gure eskaintza zabaltzen ari gara webgunean: edizio jarraitu osatuagoa, Berria TB, www.berriketan.info, webgune bereziak, bideoak... eta guztia, DOAN. Bide horretatik jarraitzeko, argi dugu edukien lanketari lotutako negozio eredu berriak sortu behar ditugula, eta horretan ari gara.
Baina paperaren salmentaren eta publizitatearen jaitsierak (azken urteetan, %30 galdua da, 1.300.000 euro) oso egoera zailean jarri du BERRIA Taldea; sareko publizitateak ez du ematen, eta etorkizunean ere ez dirudi emango duenik www.berria.info gisako proiektu bati eusteko lain. Edukiak libre eta doan ematen jarraitzeko eta sareko zein papereko eskaintzari eutsi eta osatzeko, herritarren sostengua eta bultzada behar dugu. Zure ziztada behar dugu. BERRIA proiektuak, euskarazko komunikabide nazionalak aurrera egin dezan, 5.000 laguntzaile behar ditu.
Izan zaitez berrialaguna: Informazio gehiago
2011/11/08
Euskara - katalan mintzataldea Bilbon!
Asteartero arratsaldeko 20:30etan Goizalde Kultur Elkartean (Bilbo Zaharreko plazan)
Edozein zalantza izanez gero kontaktuan jar zaitezkete ondoko helbide elektronikoan: katalankultur@gmail.com
2011/04/14
2011/04/13
Korrika Bilbon
Badator Korrika! Bilbora Zorrotzatik sartuko da datorren ostiralean, apirilak 15, 17:19etan. Gero
Jesusen Bihotzan 17:55
Deustu: 18:06
San Inazio: 18:13
Indautxuko Plaza: 18:56
Errekaldeko Plaza: 19:07
Zabalburu: 19:23
Moyua: 19:35
Alde Zaharra (Arriaga): 20:04
Uribarri: 20:14
Santutxu (Zabalbide): 20:29
Etxebarrirantz: 21;03
Animo eta parte hartu! Indautxu euskalduna izan dadila nahi dugulako, egin korrika euskararen alde! Aupa zuek!
2010/11/30
Abenduaren 3an, euskeraren eguna

Iazko bide beretik jarraituz, Bilboko euskalgintza eta kulturgintzako hainbat eragile eta taldek bigarren urtez euskararen egunaren antolakuntzari ekin diote, aurtengoan ere administrazioek euren burua zuritzeko egiten dituzten ekitaldi instituzionalen aurrean egun hau izaera herrikoieko aldarrikapen eta jai egun bihurtuz.
Honela, euskaraz bizi nahi duen herri baten aurrean administrazioen utzikeria eta oztopoak salatuaz batera, jai giroan gure hizkuntza nazionalaren nazioarteko eguna ospatzera deitu dituzte bilboko biztanleak "EUSKARA JANTZI ETA ERABILI" lelopean, horretarako egun osoko egitaraua prestatuz.
Antolatzaile eta laguntzaileen artean AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Zenbat Gara, hainbat konpartsa (Abante, Algara, Hau Pittu Hau, Altxaporru...), 7 katu, Sortzen Ikasbatuaz, EHBE, Berbaizu, Euskarri, Ttanttaka, Bilbo hiria irratia, Gaztedi, Ximelgorri aisialdi taldea eta Bilbao Musika Eskolako ikasle eta irakasleak topa ditzakegu.
Egitaraua:
- 12.00 EHEk deituriko kontzentrazioa izango da udalean "Bilbo euskalduna orain! euskararen ordenantzak onartu!" lelopean.
- 17.00 Umeentzako jolasak (puzgarriak eta tailerrak) Plaza berrian
- 19.00 euskararen pregoia euskaltzaindiatik, athletikeko nesken eskutik. Bertan abesbatzak, musikariak, bertsolariak... egongo dira.
- Ondoren, kalejirak alde zaharretik: gaztetxea, bilbo kantari eta konpartsak. Ekarri kamiseta!
- 22.00 Bertsorastafaria 7katun
Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna
Urte asko pasatu dira Argentinako diasporako euskaldunek 1949an lehen euskara eguna antolatu zutenetik. Aurten, urtero bezala, hamaika ospakizun izango dira munduan zehar diasporako euskaldunek antolatuta eta munduko bazter horietan guztietan ezezik, Bilbon ere kalera irtengo gara euskara jantzi eta erabili lelopean. Zoritxarrez, oraindik ez gaitezke ospakizun hutsetara mugatu harik eta etxean, kalean, lanean, aisialdian eta udaleko plenoetan ere euskara normaltasun osoz jantzi eta erabili arte. Nork bere ardura hartu behar du. Administrazioek ere, Bilboko Udalak kasu, artez egin behar dute jostun lana neurri egokiak hartuz, behar besteko laguntza emanez eta benetako normalizaziora eramango gaituen sustapen lana eginez. Bestalde, euskaldunok egunero jantzi beharreko jantzia dugu euskara, ez okazio berezietan soilik; eta, bide batez, armairuan begiratuta, jantzirik ez badugu, edo daukaguna eskasa baldin bada, euskaltegira hurbiltzea daukagu.
Eta horren harira gatozkizue Bilboko Plaza Barrian eta Zazpi Kaleetan aurtengo Euskararen nazioarteko Egunerako antolatu dugun ekitaldiaren berri ematera. Gure eta nahi duen ororen egunerokotasunaren isla izango den ekitaldi xumea:
Arratsaldeko bostetan hasita, umeentzako puzgarri eta jolasak izango dira; zazpietan musikaz beteko dugu Plaza Barria. Zazpi eta erdietanEuskaltzaindiaren egoitzatik aurtengo “Euskararen Pregoia” entzuteko parada izango dugu Athletic-eko jokalari eta euskararen sustatzaile denKoikili Lertxundiren eskutik. Bien bitartean bertsolariak, Bilboko zenbait abesbatza, dantzari eta musikari ere bertan izango dira. Ondoren, 3 kalejiratan banaturik, jai giroa izango dugu Zazpi Kaleetan barna. Amaitzeko, gaueko hamarretan BertsoRastAfaria izango da 7 katun.














