2015/05/25

Hauteskundeen emaitzak Indautxun




Pasa den igandeko hauteskundeetan indautxuarren bi heren inguru eman zuten botoa, eta EH Bilduk hirugarren indarra izatea lortu du.

Indautxu abertzaleago eta ezkertiarrago baterantz oraindik lan asko aurrean dugula erakusten digute.
Denon artean egin beharrko lana, batu zaitez!!





2015/05/20

Udal hauteskundeak badatoz

Hauteskundeetan indautxun EH Bilduko ahaldun moduan jardungo dutenei euren kredentziala datorren larunbatean goizean, 10:00etatik 14:00ak arte, banatuko zaizkie Kirruli Kultur Elkartean. 
EZ AHAZTU!
Ta igandeak denok hautestontziak EH Bilduren papeletaz betetzera!

Maiatzak 22: 19:00tan Plaza Berrian, kanpainaren bukaera ekitaldia
Maiatzak 24: Bilborocken errekontu jaia

2015/05/17

Indautxuko 'Gure Esku Dago'ren trikipoteoa Indautxun

Pasa den larunbatean Indautxuko 'Gure Esku Dago' taldeak trikipoteoa burutu zuen auzoko kaleetatik zehar.

Datorren eksianaren 21ean  burutko den ekimenerako hainbat atxikimendu lortu zituen taldeak.

Denon artean erabakitzeko eskubidearen alde!!!




EH Bilduren ekitaldia Indautxun

40 pertsona inguru bildu ginen ostiralean Indautxun, bai Bilborako zein auzorako EH Bilduk duen programa politikoa ezagutzeko.






2015/05/12

Ostiralean EH Bilduren ekitaldia Indautxun

Datorren ostiralean, maiatzaren 15ean, EH Bilduk ekitaldia burutuko du Indautxun, 'Kirruli'ren txokoan (Poza eta Dr. Areilza kaleen artean), arratsaldeko 7etan.

Hator eta lotsarik gabe planteatu zure galdera, kezka ta zalantzak.


2015/05/10

Aste internazionalista Bilbon

Bilboko Alde Zaharreko Ernaik internazionalismoa gazte prespektibatik ulertu eta lanean jarraitzeko formakuntza saioak antolatu ditu aste internazionalistan. 7Katu gaztetxean egingo dira saio hauek maiatzaren 11tik 15era bitartean eta bertan Ukrania, Siria, Latinoamerika zein Palestinako errealitateak izango dira mintzagai. Antoltzaileek argi dute gazteon eginbeharra dela “begirada gure zilborretik altxatu eta munduko askapen borroka eta herri boterearen esperientzietatik ikasteaz batera, inperialismoaren esku-hartze eta errepresioaz ohartzea”.


2015/05/01

Kepa Junkerari buruzko esposaketa ikusteko azken aukera

Maiatzaren 3an, igandean, bukatuko ‘Hauspo bidaiaria / El fuelle viajero’ erakusketa Alondegian. Honek bidaia bat egiten du Kepa Junkera ekoizle eta musikariak bere ibilbidean igaro dituen lau hamarkadetan zehar, 80ko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte.

Bere diskografia-lanek trikitiaren mundua irauli, eta euskal musikaren ikuspegia aberastu dute. Era berean, Kepa Junkerak mugarik gabeko musika sortu du, beste leku eta kultura batzuetako lurrin, erritmo eta koloreekin nahasia, konplexurik gabe mundura irekia, errespetu osoarekin, eta, batik bat, egiten duena maite duenak duen ilusio eta jakin-minarekin.

Sarrera dohainik da, eta zabalik izango da larunbatean 11:00etatik 21:00etara eta igandean 11:00etatik 20:00etara bitartean