Mostrando entradas con la etiqueta independentistak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta independentistak. Mostrar todas las entradas

2015/03/30

Aberri Eguna 2015

Datorren igandean, apirilaren 5ean, Aberri Eguna ospatuko du Independentistak sareak Iruñan.

Jaia eta aldarrikapena uztartuko dira betiko lez, eta bertaratzeko kotxea erabiltzea saihestu nahi baduzue, autobusa irtengo da Bilbotik. Eman izena ahalik eta lasterren Kirruli Kultur Elarktean.



2014/10/07

Euskal errepublikaren aldeko mobilizazioa Bilbon igandean

Guk urriaren 12an ez dugu hispanitatearen egunik ospatuko.
Guk, Euskal Herriaren eta munduko herri guztien eskubideen eta askatasunaren aldeko aldarrikapen eguna ospatuko dugu.

Igandean euskal errepublikaren aldeko mobilizazioa Bilbon.
11:30tan plaza zirkularrean. Gora euskal errepublika!


2013/09/09

Diada 2013: Kataluniarekin bat

Irailaren 11an DIADA ospatzen da Katalunian. Iazkoak egundoko esanahia eta arrakasta politikoa izan eta ilusio handia eragin zituen euskal independentiston artean ere.
Aurtengoa, kataluniar prozesuari bultzada indartsua emango dion jauzi berria izango da, zalantzarik gabe.
Urte asko daramate Kataluniak eta Euskal Herriak elkarri begira, askatasunerako ibilbidean elkarrengandik ikasi nahian.
Horrek bi herrien arteko begirune, elkartasun eta konplizitate sakona sortu du, eta euskal herritar asko eta askok oso barneratuta ditugun sentimendu eta gogoak kaleratu eta katalaniar herriarekiko elkartasuna adierazteko momentu oso egokia dela uste dugu.

Bilbon, Via Catalanarekin elkartasun ekimena burutuko da.
Astezkena, irailak 11, 20:00tan Albia Lorategietan, giza katea.
 
INDEPENDÈNCIA!!

INDEPENDENTZIA!!

2013/03/26

Aberri Eguna 2013

Datorrren igandean, martxoak 31, 2013ko Aberri Eguna ospatuko dugu.

Aurten, Independentistak sareak Iruñan ospatuko du, bertan manifestazioa, ekitaldia, bazkaria eta ekimen ezberdinak burutuko direlarik.

Bilbotik autobusa antolatua dago, San Nikolaseko elizatik irtengo dena gozeko 9tan, ostegunerarte duzue apuntatzeko Kirruli Kultur Elkartea. Mesedez ez utzi azken egunerako.


2012/11/30

Independentziaren alde, abenduak 6 , osteguna, denok Durangora

Datorren abenduaren 6an Independentistak erakundeak antolaturiak egun osoko egitaraua izango duen ekimena burutuko da Durangon 
Azoka irekitzearekin batera hasiko da, eta etengabe izango dira ikuskizunak eta jarduera parte hartzaileak Azoka ondoko zabalgunean eta herrian zehar.
  • 10:30etan txistulariek emango diote hasiera dianekin eta geroago trikitilariak eta albokariak gehituko zaizkie, egun osoan zehar giroa animatzeko.
  • 12:00etan joaldunak.
  • 14:00etan liburuaren aurkezpena Azokan.
  • 15:30etatik aurrera  DJ Bull.
  • 16:30etatik aurrera Martxan parte hartuko duten kantu talde erraldoiak, elektrotxarangak, batukadak, eta gainetikoek euren saioak eskainiko dituzte. 
  • 17:00etan Martxa Berdea, Landako gunetik abiatuta. Bertan, aipatutako guztiek hartuko dute parte.
  • Amaiera ekitaldian abeslariak, kantu taldeak, bertsolariak, antzezleak, idazleak, dantzariak, eta abar izango dira.
Oraindik, parte hartzeko proposamen berriak jaso ahala, egitaraua osatzen joango gara. (info@independentistak.net)

Abenduak 6, denok Durangora!

Abenduaren 6an aukera ezin hobea dugu 2012ari, urte hain berezi eta esanguratsuari, erakustaldi independentista eder batekin agur esateko. Guztion artean independentziaren aldekotasuna zabaltzeko eta gure mugimendua berrindartzeko.
Soineko berdeak eta zapi independentistak jarrita etortzeko deia egiten dugu, egun osoan zehar Durango independentzia kolorez janzteko.
Suposatuko dezuen bezela, egun honetarako bolondresak beharko ditugu laguntzeko, zapiak saltzeko, salmenta mahaitxoan egoteko, pegatinen kuestazioa egiteko... Laguntzeko prest bazaude idatzi emaila info@independentistak.net helbidera edo deitu 943561853 telefonora.

Eta ez ahaztu Azoka barruan ere Independentistak stand propioa izango degula, Artekaleko 57 zenbakian!!! Pasa eta erosi liburua!!!

2012/09/11

Irailak 11: Katalunia eta Txile

Azken urte hauetan ematen zuen Irailak 11 Estatu Batuetan gertaturiko ekintzen egunatzat ezaguna egiten zela, baina 2001eko Irailak 11 baino lehenago egun hau jada berezia zen.


Katalunian Diada ospatzen dute, 1711ko egun honetan, hain zuzen, Bartzelona espainolengatik konkistatua izanze zen. Ez da ospakizunetarako egun bat. aldarrikatzeko eguna baizik. Aurten argi utzi dute estatu independiente gisa antolatu nahi dutela euren burua, eta horretan Euskal Herria bidelagun izango dute. Visca Catalunya lliure! Gora Euskal Herria askatuta!








Salvador Allende, Txileko lehendakari ohia 1973ko egun honetan hil zen. 1970ko hauteskunde orokorrak irabazi ostean ezkerreko gobernua osatu zuen herrialdean eta sozialismorako bideari ekin zion ekonomiako zenbait arlo nazionalizatuz. Indar armatuek eta kapitalistar indarrek ez zuten batere begi onez ikusi eta estatu kolpea burutu zuten, horren ondorioz Pinochet jenerala izan zen agintean 1973tik 1990ra bitartean, diktadura basati baten bidez eta gisa ezkubide ugari larriki bortxatuz.


Entzun Salvador Allenderen azken diskurtsoa, hil egin zen egun berean, estatu kolpea ematean

"Tienen la fuerza, podrán avasallarnos, pero no se detienen los procesos sociales ni con el crimen ni con la fuerza. La historia es nuestra, y la hacen los pueblos"




2012/08/27



Ikurriñari omenaldia eta kalejira berdea
Aurten ere independentziaren aldarrikapenak bere tokia izan du Bilboko Aste Nagusian. Atzo jendetza handia bildu zen Arriagan arratsaldeko 18:30etan Bilboko Konpartsek antolatutako IKURRIÑARI OMENALDIAn parte hartzeko. Independentistak Sareak bat egin zuen omenaldiarekin eta zapi berdeak eta bandera independentistak ugari izan ziren Arriaga inguruan.

Omenaldia hasi baino minuto batzuk lehenago Sareko kideek “independendentzia” jartzen zuen pankarta handia jarri zuten ondoko eraikin batean, eta omenaldian, ikurriña mastan gora altzatu ahala, etengabe entzun ziren “independentzia” oihuak.

Omenaldia amaitu bezain laster, Independentistak Sarearen KALEJIRA BERDEA hasi zen. Jende askok hartu zuen parte eta kalejirak manifestaldia ematen zuen. Areatzan eta Alde Zaharrean zehar egin zuen bere ibilbidea eta, musika eta dantzarekin batera, independentziaren aldeko aldarrikapena eraman zuen jaigunera.

Independentistak Saretik zorionak Bilboko independentistei, eta parte hartu zuten herritar guztiei, ekimenak izan zuen arrakastagatik eta herriz-herri hedatzen ari garen olatu berdea nabarmen agertu delako Bilboko Aste Nagusian ere.


2012ko abuztuak 24

INDEPENDENTISTAK Sarea

2012/08/20


Ikurriñari omenaldia eta kalejira berdea abuztuaren 23an
Aurten ere independentziaren aldarrikapenak bere tokia izango du Bilboko Aste Nagusian. Independentistak Sareak abuztuaren 23a, osteguna, aukeratu du jaia eta aldarrikapena uztartuz independentziaren oihua kalera ateratzeko.

Arratsaldeko 18:30etan IKURRIÑARI OMENALDIA egingo zaio, Bilboko Konpartsek antolatuta, Arriagan. Independentistak Sareak bat egiten du omenaldiarekin eta bertan parte hartzeko deia egiten die herritarrei. Ikurriña Euskal Herriaren naziotasunaren ikur nagusietako bat izanik, omenaldia gure herriaren askatasunaren aldeko grina erakusteko gune egokia dela ikusten dugu eta, horrexegatik, zapi berdeak eta bandera independentistak eramatea eskatzen diogu jendeari eta independentziaren oihuaren bitartez lau haizetara zabaltzea ikurriñaren benetako esanahia.

Omenaldia amaitu bezain laster, Independentistak Sarearen KALEJIRA BERDEA hasiko da eta musika, dantza eta independentziaren aldeko aldarrikapena eramago du jaigunera. Areatzan eta Alde Zaharrean zehar egindo du bere ibilbidea kalejirak.

Saretik independentista guztiak ekimen hauetan parte hartzera animatzen ditugu herriz-herri hedatzen ari garen olatu berdeak bere isla izan dezan Bilboko Aste Nagusian ere.

2012/03/31

Aberri eguna 2012: Apirilak 8 Iruñan

Aurten 500 urte betetzen dira 1512. urtetik, Nafarroako erreinua Gaztelako erreinuagatik konkistatua izan zenetik. Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko Independentistak sareak aurtengo Aberri Eguna Iruñan ospatzea erabaki du.

Bideoa ikusi:



kartela (ekimenak):

2012/03/14

Independentziaren alde, atera argazkia

Independentistak sareak ekimen berri bat jarri du martxan Euskal Herriaren independentziaren alde.

Euskaldun asko gara gure herriaren independentzia desiratzen dugunok, baina askotan zenbat garen islatzeko ez gara gai izan.

Horretarako, oraingoan indepedentziaren aldeko pertsonen argazkiekin mosaiko erraldoi bat egin nahi dugu, eta  www.nikindepentzia.net web orria jarri izan da martxan. Bertara zuen argazkiak igo behar dituzue. Independentistak sareko zapi, bandera, pin edo zerbait berdea jantzi, argazkia atera eta igo ezazue web horretara, oso erraza da. Taldeko argazkiak ere bidali ditzakezue.

Argazkia egin eta bidali dutenak ikusi; orain zure txanda:


2011/12/30

Independentzia aldarrikatzeko urtarrilaren 1eko mendi martxak



Gasteizko independentistak 2012ko lehen egunean Gorbeiara joateko gonbidapena luzatzen digute independentista guztioi, bertako tontorrean goizeko 11:00tan elkartu eta argazki independentista bat egiteko asmoz.






 

Abantotik aldiz, urteari ongi etorria emateko eta independentzia aldarrikatzeko II. mendi-martxa egingo dute Montaño mendira, Serantes eta La Arena hondartzaren inguruan dagoen mendi batera.

Irteera Las Karrerasko Trinitate plazatik goizeko 11etan izango da.






Animatu, eta ez ahaztu berdez jantzita joaten

2011/12/06

Espainiar konstituziorik ez, Independentzia !!

Independentistak sareak "ekintza berde bat" egin du gaur Tutera aldean, Espainiako Konstituzioaren egunean, "Espainiako nazionalismoaren ikur" Osborne zezenaren gainean. "Euskal Herriak pairatzen dituen inposaketa guztiak salatzeko", sareko kideek 'Independentzia' hizki handiz margotu dute Tutera eta Argetasen arteko zezena.
Halaber, ikurrinak, Nafarroako banderak eta independentziaren aldekoak zabaldu eta bengala berdeak piztu dituzte, "independentziari argi berdea emateko eskatzeko".
Independentistak Sareak dei egin dio euskal gizarteari "bere geroaren jabe bilakatzeko" lanean nahiz mobilizazioan jarraitzeko. "Inoiz baino argiago ikusten dugu gaur egun independentzia dela aukerarik onena Euskal Herriarendako. Oparituko ez digutenez, begibistakoa da indarrak biltzen, sentsibilizazioa zabalduz eta aktibismoa zein mobilizazioaren bidez lortu beharko dugula".

2011/12/04

Independentziaren aldeko ordu berdea

INDEPENDENTISTAK Sareak abenduaren 6an Durangon, eguerdian, izango den ORDU BERDEAn parte hartzeko deia egiten du, eta berdez jantzita joateko eskatzen du.

Abenduaren 6an gure herriari inposatzen zaion jaiegun espainiar baten aurrean gaude berriro ere. Euskal Herriak demokraziarako, bere etorkizuna erabakitzeko eta independentziarako duen eskubidea urratzen duen konstituzio arrotza ospatzera behartzen gaituzte. Gure herriaren gehiengoaren borondatearen aurka era antidemokratikoan inposatutako konstituzio espainiarra.
Inposaketa honen aurrean berriro ere argi berdea independentziari aldarrikatuz erantzuten du Independentistak Sareak, eta egun honetan zehar Durangora berdez jantzita joateko deia egiten du, modu honetan independentziaren aldarria ikusgarria egiteko. Eguerdian burutuko den ORDU BERDEAn parte hartzeko deia egiten du bereziki. Ekimen erreibindikatibo-kulturala izango da eta 12:30etatik 13:30etara bitartean egingo da Euskal Liburu eta Disko Azokaren barrutiaren ondoko plazan.
Ordu berde independentistak kultura, musika, bertsolaritza, literatura, sukaldaritza, dantza, …  eta gainetiko esparruetako lagunen ekarpenak izango ditu.
Gure kultura eta hizkuntzarentzat hain garrantzitsuak diren egun hauetan, Euskal Herrian ditugun sormen eremu guztiak independentziaren aldeko borrokan inplikatzera deitzen ditugu. Independentzia da gure herriaren kultura eta identitearen garapen aske, ireki eta anitzerako aukerarik onena, inongo inposaketa, kolonizazio, menpekotasun edo pertsekuziorik gabe. Estatu independiente baten sorrerak soilik eskainiko dizkio euskal gizarteari bere kultura, identitatea eta ezaugarri propioak mantendu eta garatzeko tresnak.
Horregatik independentista guztiei eta bereiziki kultura, literatura, musika, artea, oroimen historikoa, mugimendu soziala edo eta mota guztietako sormena garatzen dihardutenei, abenduaren 6an guztion artean Durangoko Azoka berdez janzteko deia egiten diegu.
Bestalde, arratsaldean kalejira berdea egingo dugu Durangoko kaleetan zehar. 18:ootan hasiko da Azoka ondoko plazan
Denok berdez jantzita Durangora! Denok ORDU BERDEra! Denok KALEJIRARA!

2011/03/23

INDEPENDENTISTAK SAREA Martxoaren 29an "Globalizazioa, euskal ekonomia eta independentzia" BILBOn




INDEPENDENTISTAk Sareak  independentziaren aldeko ideiak landu, eztabaidatu eta sakontzeko gune zabala jarri du martxan: independentziarako IDEIEN FAKTORIA.
Faktoriaren sorrera jendarteratzeko zenbait hitzaldi-tailer antolatu ditu, horien artean Bilbon martxoaren 29an "Globalizazioa, euskal ekonomia eta independentzia" izenburuarekin burutuko den hau.



Moderatzaileak galdera bana egingo dio gonbidatu bakoitzari aurkezpen gisa eta eztabaidari norabidea finkatze aldera. Bakoitzak 5 minutuko epea izango du lehen galdera hori erantzuteko.
Hortik aurrera, tailerreko parte hartzaile guztiek, aretoan daudenak eta internet bidez jarraituko dutenak, beren galderak idatziz egingo dituzte eta idazkari batek hatutatuko ditu interesgarrienak direnak eztabaidaren momentu bakoitzean. Kasu honetan, gonbidatu bakoitzak hiru minutuko epea izango du galdera horiei erantzuna emateko. Galderak, iradokitako hizkuntza berean egingo dira (euskara, gaztelania).
Hitzaldian erantzun ez diren galdera guztiak –denbora faltagatik edo momentuan egokiak ez zirelako– internet bidez erantzuteko konpromisoa hartuko du gonbidatu bakoitzak.
Hitzaldi-tailerraren iraupena ordu eta erdikoa izango da, gutxi gora behera.
Hizlariak: Yolanda Jubeto, Oskar Arantzabal, Anton Borja eta Joseba Barandiaran.
Lekua: Bizkaiko Batzar Nagusiak, Hurtado de Amezaga, 6
Eguna: Martxoak 29
Ordua: 19:00
Betan parte hartzera gonbidatu eta animatzen zaitugu.
Interneten bidez jarraitzeko, hau da helbidea: www.ideienfaktoria.net



2011/03/14

Argi berdea Independentziari! Aberri eguna 2011


http://independentistak.net/2011/03/13/argi-berdea-independentziari-aberri-eguna-2011/

2011-2012 agenda berdea

INDEPENDENTISTAK Sareko kideok 2010eko azaroan egin genuen Nazio Konferentzian erabaki genuenez, 2012. urterainoko epea oso garrantzitsua izango da independentziaren aldeko mugimenduarentzat, 2012a urte erreferentziala delako euskal estatua lortu nahi dugun guztiontzat.
Asmo honekin, 2011ko eta 2012ko Aberri Egunak independentziaren aldeko bultzada zikloan kokatzen ditugu. Eta bide honetatik, iraganeko erreferentziak, gure ibilbide historikoaren inguruko hausnarketa eta etorkizunerako gure proposamena uztartu nahi ditugu.
Gure iraganeko bi gertaera ekarri nahi ditugu gogora, gure herriaren imaginario kolektiboan izugarrizko garrantzia dutelako: Gernikako bonbardaketa eta Nafarroako konkista. Dakizuenez, 2012an, 75 urte betetzen dira Gernika bortizki erasotu zutenetik, eta 500 Nafarroa indarrez konkistatu zutenetik. Gure Herriaren aurkako inposaketa bortitza markatzen duten bi mugarri historiko, menperaketa, zanpaketa eta gure burujabetzaren deuseztea adierazten duten bi gertakizun.
Eta, bi aipamen historiko hauetatik abiatuta, inoiz ez berriro! esan nahi dugu, horrelako gauzak inoiz ere gerta ez daitezen, inork ez dezan inoiz ere gure herria bonbardatu edota indarrez erasotu. Eta horretarako, garbi dago gure alternatiba: independentzia.
Atzean utzi behar dira erasoak, konkistak eta menpekotasuna. Gure herriak bere buruaren jabe izan behar du, aukerarik onena hautatuz, hau da, independentziaren bidez, bere estatua eraikiz. Hau da iraganeko zama horiek gainditzeko modua, hau da ezarritako kateetatik askatzeko bidea.
Gainditu nahi dugun egoera ilunetik independentziaren argi berdera pasa behar dugu eta 2011-2012 zikloan urrats handiak eman nahi ditugu bide horretan.

Aberri Egunerako deialdia

Aurtengo eta datorren urteko Aberri Egunak deitzen ditugu gaurko agerraldi honen bidez. Aurtengoa, Euskal Herriko bi puntutan deituko dugu, Gernikan eta Baigorrin, eta hurrengo urtekoa, Iruñean. 2011 eta 2012, Baigorritik eta Gernikatik, Iruñera. Gernika, gure askatasunaren ikurra, Baigorri, nafar lurralde batasunaren ikurra eta Iruñea, Nafarroako Erresumako eta Euskal Herriko hiriburua, lotu nahi nahi ditugu bi urte hauetan.
Denbora izango dugu, jakina, 2012ko deialdiaz hitz egiteko. Aurtengoari dagokionez, “Argi Berdea Independentziari”izango da leloa , hau da, euskal nazioa aitortu eta independentziarako, askatasunerako, duen eskubide demokratikoa errespetatzeko exigentzia.
Aspaldi hasi ziren Baigorriko Basaizea Elkarteko kideak Nafarroaren Eguna antolatzen. Beti apirileko azken igandean ospatu izan da eta, dagoeneko, erreferentzia handiko eguna da Nafarroa Behean zein Garaian eta, orohar, Euskal Herri osoan.
Aurten, inoiz ez bezala, egun berean dira Nafarroaren Eguna eta Aberri Eguna eta, honenbestez, izugarrizko aukera ederra bilakatu dira bi deialdi hauek gure naziotasuna aldarrikatzeko eta Nafarroak izan duen eta duen erreferentzialtasuna aldarrikatzeko.
Basaizea Elkarteko kideekin adostu dugu beraiek antolatzen duten Nafarroaren Egunaren baitan geuk ere Aberri Eguna Baigorrin egitea, eta gaur beren jarrera zabal eta zintzoa eskertu nahi dugu, deialdi ezberdinen nortasuna bermatuz Aberri Egunerako eta Nafarroaren Egunerako hitzordu ederra prestatuko baitugu aldi berean Baigorrin eta Gernikan.
Gernikan egun osoko egitaraua burutuko dugu, eguerdian manifestaldi eta ekitaldi politiko nagusia izango da eta, ondoren, adarrikapenak eta jaiak bat egingo dute arratsaldean zehar, gauerarte. Eta Baigorrin, Nafarroaren Egunaren baitan egingo dugu eguerdian Aberri Egunaren ekitaldia, eta independentziaren aldarrikapena egun osoan kalean egon dadin bultzatuko dugu.
Beraz, Basaizea Elkarteko kideari hitza eman aurretik, gure aurtengo deialdia azpimarratu nahi dugu. Independentista guztiei deia luzatzen diegu aurtengo apirilaren 24an Gernikan eta Baigorrin antolatuko diren Aberri Egunaren ekitaldietan parte har dezaten, “Argi berdea independentziari” lelopean.
Aurten bat egiten dute Nafarroa Egunak eta Aberri Egunak datan eta deialdian. Batasuna eta askatasuna, Baigorri eta Gernika. Batean eta bestean kolore guztietako independentistak elkarturik gure Herriaren eguna ospatzeko aukera ezin hobea.
INDEPENDENTISTAK Saretik Euskal Herri osoa animatzen dugu Baigorri eta Gernika berdez jartzera eta era tinkoan erakustera 500 urte geroago, 75 urte geroago, Euskal Herria bizirik dagoela!, eta gaitera, bere askatasunaren sua behin betirako pizteko prest, independentziaren argi berdea pizteko prest. Argi berdea independentizari!