2011/12/02

Tortura Euskal Herrian dokumentala Bilbon

Tamalez, Euskal Herrian tortura aski ezaguna da.
Hala eta guztiz ere, tortura nolakoa den azaltzen duten liburuak edo bideoak ez dira asko.

Berriki torturari buruzko dokumental bat egin izan dute.
Dokumentala aurtengo udan zehar grabatu da, 2008an Bizkaian atxilotutako 10 pertsonen esperientziatik abiatuz, tortura sistema guztia azaldu eta salatzen duen lana da berau.
Lehen aldiz, Guardia Zibilaren bi koartelen irudiak plazaratuko dira eta bertan egon ziren atxilotu batzuen imaginak ere.

Dokumentalaren aurkezpen ekitaldia datorren larunbatean, abenduak 3, Bilboko Bilborocken burutuko da, eta gu guztiok gonbidatuak gaude 

No hay comentarios:

Publicar un comentario