2011/12/04

Independentziaren aldeko ordu berdea

INDEPENDENTISTAK Sareak abenduaren 6an Durangon, eguerdian, izango den ORDU BERDEAn parte hartzeko deia egiten du, eta berdez jantzita joateko eskatzen du.

Abenduaren 6an gure herriari inposatzen zaion jaiegun espainiar baten aurrean gaude berriro ere. Euskal Herriak demokraziarako, bere etorkizuna erabakitzeko eta independentziarako duen eskubidea urratzen duen konstituzio arrotza ospatzera behartzen gaituzte. Gure herriaren gehiengoaren borondatearen aurka era antidemokratikoan inposatutako konstituzio espainiarra.
Inposaketa honen aurrean berriro ere argi berdea independentziari aldarrikatuz erantzuten du Independentistak Sareak, eta egun honetan zehar Durangora berdez jantzita joateko deia egiten du, modu honetan independentziaren aldarria ikusgarria egiteko. Eguerdian burutuko den ORDU BERDEAn parte hartzeko deia egiten du bereziki. Ekimen erreibindikatibo-kulturala izango da eta 12:30etatik 13:30etara bitartean egingo da Euskal Liburu eta Disko Azokaren barrutiaren ondoko plazan.
Ordu berde independentistak kultura, musika, bertsolaritza, literatura, sukaldaritza, dantza, …  eta gainetiko esparruetako lagunen ekarpenak izango ditu.
Gure kultura eta hizkuntzarentzat hain garrantzitsuak diren egun hauetan, Euskal Herrian ditugun sormen eremu guztiak independentziaren aldeko borrokan inplikatzera deitzen ditugu. Independentzia da gure herriaren kultura eta identitearen garapen aske, ireki eta anitzerako aukerarik onena, inongo inposaketa, kolonizazio, menpekotasun edo pertsekuziorik gabe. Estatu independiente baten sorrerak soilik eskainiko dizkio euskal gizarteari bere kultura, identitatea eta ezaugarri propioak mantendu eta garatzeko tresnak.
Horregatik independentista guztiei eta bereiziki kultura, literatura, musika, artea, oroimen historikoa, mugimendu soziala edo eta mota guztietako sormena garatzen dihardutenei, abenduaren 6an guztion artean Durangoko Azoka berdez janzteko deia egiten diegu.
Bestalde, arratsaldean kalejira berdea egingo dugu Durangoko kaleetan zehar. 18:ootan hasiko da Azoka ondoko plazan
Denok berdez jantzita Durangora! Denok ORDU BERDEra! Denok KALEJIRARA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario