2009/05/31

Ibilaldia, eguzki eta kolpeen artean

Urtero modura, Ibilaldia ospatu egin da, aurten Galdakaon burutu delarik. Giro aparta egon da goizean goizetik, eta eguraldiak lagundu izan du.

Ibilaldiaren ibilbidean, pankarta ugari egon dira eta nola ez presoen argazkiak. Paco Lopezen poliziak, ibilbidean sartu dira harrokeri osoz, pankartak eta argazkiak kentzeko, eta nola ez bidetik bertaratutako jendea jipoitzera. Badirudi zipaioak kargatzen zeudelarik, haietariko bi zauritu dituztela. Baina nik uste ezta hori izan hara joateko arrazoia, baizik eta gaur indar armatuen eguna delako, eta bertan desfilatu dute, erakusketa eta guzti.

Penagarria da horrelako jarrera mantenduta ETB-k, honetaz ez hitzegitea, lau ele esatea ez delako hitzegitea. Hitzak entzuten ez diren herrian bizi gara, informazioa beti kalterako erabiltzen den herrian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario