2009/09/23

Gorka Diazen harrera Indautxun


Nahiz eta saiatu, Ertzaintzak ezin izan du galarazi gaur goizaldean Gorka Díaz atzo bertan 15.000 euroren truke
askatutako presoari Indautxun egin dioten harrera. Indautxuko bizilagunek adierazi dutenez Díaz goizaldeko 1:30etan
heldu zen Indautxura eta itxaroten zeuden 50 lagunek harrera egin zioten.
Ertzaintza berehala agertu zen eta ongi etorria zapuzten saiatu zen. Bost lagun identifikatu eta pankarta bat bahitu zuen.
PSOEren agindupean aritzen den Baltasar Garzón Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak lan politikoa egiteagatik
auzipetutako Gorka Diaz Martin indautxuarra, aske geratu zen atzo. Independentismo eta Batasuna alderdi politikoaren
aurkako operazioan atxilotu zituzten orain dela bi urte. Gaur Garzónek 15.000 euro exijitu dio baldintzapeko askatasunean
geratzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario