2011/04/09

Indautxuko haritza


Iazko San Juan besperan urte beteko haritz bat landatu genuen Indautxun, Zutik Euskal Herria jaiotza ospatzeko. Neguan zehar jende askoren ustez hiltzen ari zen, eta otsailearen bukaeran hilik zegoala pentsatu genuen. Baina udaberriarekin batera hosto eta kimu berriak, sendoak, distiratsuak sortu ditu. Eta hor dago, gure ibilbidearen metafora bihurtuta, bizirik, indartsu, sendo. Astiro astiro, baina eten gabe hazten ari da, gure haritza, Indautxuko haritza, neguaren kontra, erasoen kontra, tinko eta kementsu, hor darrai.
p://kirruli.blogspot.com/2010/06/san-juan-besperan-euskal-herrian-zehar.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario