2012/09/22

EH BIlduren hitzaldia Indautxun

Arrakastatsua, honela definitu dezakegu pasa den osteguneko arratsaldean Indautxun EH Bilduk antolatu eta aurrera erman zuen hitzaldi-eztabaida.

Maribi Ugarteburu eta Leire Pinedo izan ziren hizlari, Bizkaiako zerrendan 2. eta 3. postuan doazen emakumeak, eta 100 pertsona inguru aurrean koalizioaren proposamen sozioekonomikoa aurkeztu zuten eta baita krisiari aurre egiteko ikuspegi ezkertiar eta abertzale batetik hartu beharreko ekimenak ere.


Egungo krisia ez da soilik ekonomikoa azaldu ziguten, krisi sistemikoa dugu, hau da, krisi soziala eta baita politikoa ere, eta horren aurrean ezin dugu betiko errezetak erabili, bide berriak jorratzeko garaia dugu. 
 
Beste politika mota bat egiteko unea da, eta egin, egin daiteke, baina gizarte justuago bat lortzeko subiranotasunean sakondu beharra dauka Euskal Herriak.

EH Bilduk sozioekonomian defendatzen dituen neurri batzuk:

• Euskal Herriko ehun produktiboan inbertitzea / Invertir en el tejido productivo de Euskal Herria.

• Sektore estrategikoen kontrol publikoa zein soziala indartzea / Reforzar el control público y social sobre los sectores estratégicos.


• Aberastasunaren banaketarako sarreren (fiskalitatea) eta gastuen (politika soziala) oreka bideratzen duen politika aurrerakoia gauzatzea / Desarrollar una política progresista que permita el reparto de la riqueza mediante el equilibrio entre ingresos (fiscalidad) y gasto (política social).


• Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren eraikuntza / Construcción del Marco Vasco de Relaciones Laborales y Protección Social.


• Lan eskubideen berme eta defentsa / Garantía y defensa de los derechos laborales.


• Elikagai soberaniaren aldeko politiken garapena / Desarrollo de políticas para la soberanía alimentaria.


• Diru publikoaren kudeaketa gardena eta optimizatua bermatzea / Garantía de una
gestión trasparente y optimizada del dinero público.


• Euskal Herriak eta bere eskualdeak egituratzen duten eta ingurua errespetatzen
duten azpiegituren aldarrikapena / Reivindicación de infraestructuras que
vertebren las diversas comarcas de Euskal Herria y respeten el medio ambiente.





Euskal Herrian hedatzen ari den ilusioa eta itxaropena Indautxura ere heldu da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario