Indautxun, Kirruli Kultur Elkartean, 2009an Korrikaren alde buruturiko bertso-bazkaria.
Zenbat lagun eta oroitzapen on!!
Ikusi, ikusi.
2013/07/30
Grebalarien aurkako epaiketa
Badago epaiketaren data
Iragan ekainaren 18an, Aitorrek, Urtzik eta Jonek euren abokatuen bidez
jaso zuten berria: iraliaren 11 eta 12aren artean, hilabete
eskas barru alegia, burutuko da beraien aurkako epaiketa. Iazko martxoko
greba orokorrean gertatutako istiluengatik lesio, desordena publikoak,
agintaritzaren aurkako atentatua eta fatxadaren zikintzeagatik epaituko
dituzte, eskaera fiskala 14 urtekoa delarik inputatu bakoitzarentzat.
Gogoratu Aitor Fernández, Piol, indautxuarra dugula grebalarietako bat.
Hasieratik muntaia polizial baten aurrean
geundelaren susmoa izan genuen, baina gazte hauen aurkako proba
bakarrak polizien deklarazioetan oinarritzen zirela jakin genuenean argi
izan genuen. Muntaia eta gehiegizko zigor hauen aurka mobilizatzeko
beharra daukagu. Udako kanpaina hasia dago jada, eta ekimen desberdinak
aurreikusten ditugu: Aste Nagusian, auzoetako jaietan, uztailaren 27ko
bazkaria…
Elkartasun eta salaketa kanpainara batu eta bidegabekeria hau guztion artean geldituko dugu!
Grebalariak aske!
info gehiago: http://grebalariakaske.wordpress.com/
2013/07/21
Grebalarien aldeko bazkaria Olabeagan
Datorren larunbatean, uztailak 27, irailean epaituak izango diren lau grebalarien aldeko bazkaria burutuko da Olageagako Amets Gorri elkartean.
Dakizuenez, iazko Martxoaren 29an burututako greba ororkorrean gertaturiko istilu batzuetan parte hartzea egozten diete Deustuko hiru gazteri eta Indautxuko Aitor Fernández, Piol, lagunari. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera luzatu du hiru gazteren aurka.
Hainbat mobilizazio burutzen ari dura azken asteetan zehar grebalarien askatasunaren alde eta errepresioaren aurka, ekimen horien artean kokatzen da datorren larunbateko bazkaria.
Animatu, eta parte hartu!!
2013/07/14
Grebalariak aske: sinadurak eta bloga
- Exigimos el fin del montaje policial y el archivo de la causa.
- Nos comprometemos a participar en las diversas iniciativas que se organicen.
- Nos comprometemos a denunciar y socializar tamaña injusticia.
- Expresamos nuestro apoyo y solidaridad hacia las personas encausadas.
SINATU / FIRMA: http://www.change.org/es/peticiones/consejeria-de-interior-no-mas-montajes-policiales
+ INFO: blog 'Grebalariak aske': http://grebalariakaske.wordpress.com/
2013/07/01
Indautxuk bere apaia eman du: euskal presoak etxera!
Iragan den ekainaren 8an abiatu zen
Tafallan197/2006 doktrinaren aurkako “Herritarron Epaia” ekimen
ibiltaria. Iniziatiba honek euskal geografia osoko 80 herri, hiri eta
auzo zeharkatuko ditu datorren irailaren 14an Anaitasuna Pabiloian
egitekoa den ekitaldian amaitu aurretik. Bidetik norbanako, talde,
kolektibo eta eragile ezberdinen ekarpen grafikoak jasoko ditu. Dena,
euskal jendartearen baitan euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien
salbuespen neurrien amaiera eta bakea eta konponbideari aukera bat
emateko garaia dela aldarrikatzeko.
Pasa den astelehenean Indautxun izan zen ekimena.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)