2013/07/30

Grebalarien aurkako epaiketa

Badago epaiketaren data

 Iragan ekainaren 18an, Aitorrek, Urtzik eta Jonek euren abokatuen bidez jaso zuten berria: iraliaren 11 eta 12aren artean, hilabete  eskas barru alegia, burutuko da beraien aurkako epaiketa. Iazko martxoko greba orokorrean gertatutako istiluengatik lesio, desordena publikoak, agintaritzaren aurkako atentatua eta fatxadaren zikintzeagatik epaituko dituzte, eskaera fiskala 14 urtekoa delarik inputatu bakoitzarentzat.

Gogoratu Aitor Fernández, Piol, indautxuarra dugula grebalarietako bat.


Hasieratik muntaia polizial baten aurrean geundelaren susmoa izan genuen, baina gazte hauen aurkako proba bakarrak polizien deklarazioetan oinarritzen zirela jakin genuenean argi izan genuen. Muntaia eta gehiegizko zigor hauen aurka mobilizatzeko beharra daukagu. Udako kanpaina hasia dago jada, eta ekimen desberdinak aurreikusten ditugu: Aste Nagusian, auzoetako jaietan, uztailaren 27ko bazkaria…  

Elkartasun eta salaketa kanpainara batu eta bidegabekeria hau guztion artean geldituko dugu!

Grebalariak aske!

No hay comentarios:

Publicar un comentario