2014/02/09

Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri' ren inguruko hitzaldiak

2014. urtean beteko dira 50 urte Gabriel Arestiren “Harri eta herri” argitaratu zela. Data gogoangarria, dudarik gabe, euskaltzale guztiontzat, poesiaren historian liburu iraultzailea izan zen, gai sozial eta politikoak jorratuz eta injustiziak salatuz. Nire aitaren etxea” olerkia ziur aski liburuaren guztien artean ezagunena da. Bere lanik esanguratsuena dudarik  gabe.


Urteurrena ospatzeko Bilbo Zaharra euskaltegiak hiru hitzaldi antolatu ditu hizlari ezagunekoin datorren aste honetarako:

Harri eta Herri. 50 urte.

Otsailak 11, asteartea, 19:00tan: Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribe
Otsailak 12, asteazkena, 19:00tan: Karmelo Landa eta Jon Juaristi
Otsailak 13, osteguna, 19:00tan: Itxaro Borda etaAurelia Arkotxa

Hitzaldi guztiak Euskaltzaindiaren egoitzako Areto Nagusian izango dira, Bilboko Plaza Berrian

Informazio gehiago:
Hitzaldiak




Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreiaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errenteak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario