2014/04/14

Aberri Eguna 2014: Gehiengoaren nahia, INDEPENDENTZIA

Euskal Herriaren etorkizunari begira garai oso erabakiorrak bizitzen ari gara.  Gure etorkizuna jokoan dago eta euskal herritarrok momentuaren garrantziaz jabetu gara. Nolako etorkizuna, nolako gizartea, nolako Euskal Herria nahi dugun erabakitzeko garaiak datozela sumatzen dugu. Eskozia eta Kataluniara begira gaude, bere etorkizunaren eraikuntzan urrats sendoak egiten ari direlako, baina argi daukagu gure bidea geuk egin behar dugula. Helburuak finkatu, urratsak zehaztu eta geuk egin behar dugu geure ibilbidea.

Iruñean egingo da Aberri Eguna apirilaren 20an, eta egun osoko egitaraua izango da. Martxa eguerdiko 12etan hasiko da Golemetan eta Sarasate Pasealekuan amaituko da, eta ondoren, bertan izango da ekitaldi politikoa. Baina ospakizunak segida izango du egun osoan zehar: herri bazkaria Anaitasuna kiroldegian, eta INDEFESTA arratsalde eta gauen zehar Iruñeako Alde Zaharrean. Adin guztietako jendearentzat ikuskizunak eta jaia.

Aberri Egun guztiz zabala eta parte-hartzailea izatea nahi dugu: independentista guztiok aniztasunean elkarturik aldarrikapena eta jaia uztartzeko eguna. Independentista guztiei Iruñeara etortzeko deia egiten diegu, denok batera gure herriaren etorkizuna erabaki nahi dugula adierazteko; independentzia nahi eta behar dugula aldarrikatzeko; gehiengoa garela erakusteko.

1. Sarearen sorreratik herritarren auzolana eta ekarpenak izan dira mugimendu honen oinarria eta martxaren animazioan parte hartzeko aukera du mundu guztiak. Beraz trikitilari, txistulari, kantu talde, txaranga, batukada zein beste edozein musika taldek ditu ateak zabalik. Berdin dantzari, antzezle edo beste edozein ikuskizun motak. Parte hartzeko asmoa duen orok eman dezala horren berri, lehenbailehen, Sarean.

2. Egun osoko egitaraua aurrera eramateko bolondres askoren laguntza beharko dugu, beraz, laguntzeko prest dagoen oro Sarearekin kontaktuan jarri.

AUTOBUSA: 09:00etan San Nikolasetik (Arenal). 10 euro.

KIRULI Kultur Elkartean APUNTATU

No hay comentarios:

Publicar un comentario