Gure esku dago Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko
dinamika da.
Euskaldunon erabakitzearen
eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea duena
hasierako helburu. Ezaugarria: anitza eta parte-hartzailea izatea,
tokian tokiko ekimenei aterkia eskainiz.
"Nazioa gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da" da ekimenaren leleoa.
Datorren ekainaren 8an Durangotik Iruañara bitartean burutuko den giza katea antolatu dute, jada guztioak dakizuenez, eta Indautxun giroa berotzearren eta pixkat praktikatzearren auzoko Gure Esku dago ekimenak Indautxuko giza katea antolatu du datorren ostiralerako, maiatzaren 30erako hain zuzen ere. 20:30tan Ercilla kalean dugu hitzordua, Indautxu plaza eta Eliptika plaza baietz lotu indautxuarron eskuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario