
Kirruli Kultur Elkartearen sorreran parte hartu zuen orain dela hogeitabost urte baino gehiago eta ordutik gurekin izan da momentuoro, Indautxuko ezker abertzalearen erreferentziazko pertsona bihurtuz.

Borrokalari nekaezina, edozein manifestazio, konzentrazio edo herri asanbladara joatea besterik ez zenuen Rositarekin topo egiteko.
Bere borrokarako grinak ez du inongo
gaixotasunik
eten, azken hilabete hauetan ere gurekin izan dugu
hauteskunde kanpainan lanean, murrizketak salatuz, euskal presoen
eskubideen alde, 'Kirruli' libre dinamikan edo erabakitzeko eskubidearen
alde.

Gu
guztion lagun, berdin edadeko jendea, heldu zein gazteekin oso ondo
konpontzen zen. Irribarrea beti prest eta animosoa genuen, eta bere
izaera alai hori lortu zuen gu guztiok Rosita maitatzea.
Faltan botako zaitugu kamarada.
Agur Rosita, omenaldia
uztailak 29, asteazkena, 20:00tan Kasilda Iturrizar parkeko Pergolan
No hay comentarios:
Publicar un comentario