2010/12/09

Egin dezagun urratsa Indautxun


Urtarrilaren 8an deituta dagoen presoen aldeko mania dela eta, Indautxun ere urrats xume bat egin nahi dugu, Euskal Herriko presoek pairatzen duten egoera latza eta bidegabezkoa auzokideen artean zabaldu eta ezagutarazi da gure helburua. Horretarako egitarau hau prestatu dugu. Animatu eta parte hartu!

Abenduak 11, larunbata: Haima jarriko dugu Dr. Areilzan informazioa banatzeko eta atxikimenduak lortzeko.

Abenduak 18, larunbata: Eguerdian ekitaldia auzoan eta 15.00etan bazkaria.

Urtarrilak 3, astelehena: 20.00etan auzo mobilizazioa "Bete dezagun Areilza".

Urtarrilak 4, asteartea: 20.00etan autokarabana Pitxitxi kalean.

Urtarrilak 8, larunbata: Kontzertua Kirrulin 20.00etan.

Urtarrilak 8, larunbata: Poteo auzotik, luntxa Kirrulin, eta gero kalejira Aita Donostiraino manian parte hartzeko.

2010/12/08

Wikileaks


Todo el mundo habla del tema. Quieres leer algunos de los asuntos "clasificados" que aparecen en wikileaks? Pincha aquí, escribe la palabra clave que te interesa, y tendrás a tu disposición el documento. (Eso sí, en inglés)

Entre amigos

Entre amigos (Unter Freunden) from ATTAC.TV on Vimeo.

2010/12/06

Busti zaitez BERDEGINTZAN (Cibelesen berdegintzan)

Bai Euskal Herriari

PostHeaderIcon Euskal Herria nola EZABATU 5 pausotan

Zalapartak amaitu ziren, jada denbora hasia da bere lana egiten eta inor gutxi gogoratzen da eguraldiaren kontuez astebururako ona iragartzen badute.

Euskal Herriaren etorkizuna ez dago eguraldi mapen eskuetan. Baina euskal herritarrak bizi dugun asimilazio estrategiak min handia egin liezaioke gure herriaren geroari.

Hilabeteak igaro ditu Eusko Autonomi Erkidegoko gobernuak EITBko sagarra barrutik janaz. Itxuran ezer aldatuko ez zela uste zuenak izan zuen erantzuna 2010eko udaberrian.

EITBko lehen eguraldi mapak aldatzen hasi zirenean inork gutxik jakin zezakeen noiz izango zuen amaiera, pausoz pauso aldaketak bat bestearen atzetik burutu dituzte azken emaitza irudikatzeraino, alegia Euskal Herria ezabatzeraino.

Espero genuen. Euskal Herriko futbol selekzioarekin egin nahi izan duten bezala, Ikurriñarekin egiten duten bezala, Euskal Herria irudikatu edo sentiarazi dezakeen oro dute jomugan.

Euskal Herria desitxuratzeko denak balio du. Euskadi eta Euskal Herria izenen arteko eztabaida antzuak, Ikurriñari espainiar bandera alboan jartzeak, Nafarroa Garaian Olentzero eta Ikurriña debekatzeak, ...

Nazio sentimendua izanagatik, zatiketa administratiboaren baitan bizitzen ohitzen bagara, nazio perspektiba edo sentsibilitatea galdu dezakegu. Horregatik aldatu dute EITBko ikuspegia, denboraren harira eta errepikatzearen poderioz asimilatu dezagun. Beraiek finkaturiko errealitatea bizi dezagun.

Ikusten ez dena, ukitzen ez dena eta usaindu ezin litekeena ahazteko arrisku bizian dago. Euskal Herria desagerrarazteko estrategiaren baitan tresna gisa darabilte EITB.