2012/06/20

San Juan Gaua

Datorren larunbatean, San Juan Gaua ospatzeko ekimen interesgarri bi izango ditugu Bilbon:

- Etxebarria Parkean, Bilboko konpartsak antolaturik, eta 19:00tatik aurrera umeentzako ekimenak, txokolatada, erromeria, akelarrea, sua,...

- Bilbo Zaharreko plazan, Bilbo Zaharreko Jai Batzordeak antolaturik, baita 19:00tatik aurrera merienda, animazioa, kalejira, sua, musika, parrillada eta jaia.

Zuek erabaki !!

Ondo pasa San Juan !!





Piol aske da

Aitor Fernández, Piol, atzo goizean Ertzaintzak atxilotua Martxoak 29an gertaturiko ekintza batengatik atzo gauean bertan aske geratu zen epailearen aurretik igaro ostean.

Operazio berdinean atxilotuak izan ziren gainontzeko 3 gazteak ere atzo gelditu ziren libre

2012/06/19

Piol askatu !!

Aitor Fernández, Piol, indautxuarra gaur goizean atxilotu du Ertzaintzak.

Iragan Martxoaren 29ko greba orokorraren egunean Bilboko erdigunean gertaturiko istilu batean parte hartzea egozten dio Ertzaintzak Pioli. Zehazki ertzain biri eraso egitea leporatzen diete bai Pioli, zein atxilotuak izan diren gainontzeko hiru gazteei: Irantzu Yaldebere, Jon Telletxea eta Urtzi Martinez

Azken greba orokorrean istiluak izan ziren Ertzaintzaren eta Buenos Aires kalean gora eguerdiko manifestazioarekin bat egitera zihoazen hainbat lagunen artean. Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren hormetan grebaren aldeko pintadak egiten ari ziren hainbat gazte atxilotzera irten ziren epaitegi barruan zeuden agenteak eta ezezagunek harriak jaurti zizkieten, Herrizaingo Sailak jakitera eman zuenez. Osasun zerbitzuek buruan zauriak zituzten bi ertzain artatu zituzten.

Errepresioa ez da bidea!!

Piol askatu !!

 

2012/06/11

Nafarroa bizirik, larunbatean denok Iruñara !!

Aurten 500 urte betetzen dira Nafarroako erreinua Gaztelako erreinuagatik inbaditua eta konkistatua izan zenetik.
Baina nafarrok, euskaldunak, ez dugu etsitzen eta independentziaren alde borrokatzen jarraitzen dugu,

Larunbatean hitzordu garrantzitsua dugu Iruñan, jaia eta borroka !!

Oharra: Bilbotik autobusak antolatu dira, galdetu Kirruli kultur Elkartean

Informazio gehiago:
www.1512-2012.com




2012/06/08

Kirruli gogoan, 26 urte Joseba barik


Duela 26 urte, 1986ko ekainaren 8an, indautxuko auzokidea zen Joseba Asensio “Kirruli” bere ziegan hilda agertu zen, birikietan gaixotasun bat jota.
            Komunikabideetatik kasuaren larritasuna izkutatu nahi eta prozesu judizialek akusatuen absoluzioarekin amaitu bazuten ere, ukaezina da kirruli tuberculosis bat dela medio zendu zela Herrera de la Manchako espetxean, non baldintza higieniko minimoak ez ziren betetzen, eta batez ere, espetxeetako langileak zein autoritateen laguntza mediko ezaren erruz.
            Gaur egun, 2012ko ekainean, 15 euskal preso politikoek pairatzen dute gaixotasun larri bat. Espetxean egotea ez da bat ere egokia gaixotasun larria pairatzen duen norbaitentzako.
            Espetxea, bai egituragatik baita bere arautegiagatik ere, barruan dauden pertsonak mugatzen eta baldintzatzen duen eremu bat dugu. Beraz, bertan bizitzera behartuak egoteaz gain gaitzen bat pairatzen dutenek, bereziki jasan behar dituzte traba eta muga horiek. Eremu honi dagokion tentsioa, ziega eta espetxe aldaketa etengabeak (gaixotasunen jarraipen egokia ezinezko bihurtzen dutenak), bakartze erregimena, ezartzen diren espetxe politika ezberdinak... horiek guztiek era negatiboan eragiten dute paziente hauengan.
            Horregatik, presoen eskubideak defenda eta aldarrikatzeko jaio den “Indautxura” herri bigunetik, Estatu espainolari espetxe politikaren egokitzea eta malgutzea exijitzen diogu. Horrek esan nahi du pertsona hauek ahalik eta lasterren kaleratu behar dituztela, legeak ezartzen dituen eskakizun guztiak betez.
Berriro gerta ez dadin, gaixotasun larriak dituzten presoak KALERA!!


KONTZENTRAZIOA
GAIXO LARRIAK KALERA!
Astelehenean, ekainaren 11an, iluntzeko zortziretan
Kirruliren txokoan (Licenciado Poza eta Doctor Areilza kaleetako ertzean)

Hace 26 años, el 8 de junio de 1986, aparecía muerto en su celda el vecino de Indautxu Joseba Asensio “Kirruli” víctima de una grave afección pulmonar.
            Aunque desde los medios de comunicación se quiso ocultar la gravedad del asunto y todos los procesos judiciales terminaron con la absolución de l@s acusad@s, es innegable que Kirruli murió debido a una tuberculosis contraída en la cárcel de Herrera de la Mancha donde las condiciones higiénicas mínimas no se cumplían y, sobre todo, debido a la desasistencia sanitaria por parte de personal y autoridades penitenciarias.
            En la actualidad, Junio de 2012, 15 pres@s polític@s vasc@s padecen diferentes enfermedades graves, lo que hace indispensable su excarcelación. La cárcel no es adecuada para graves enfermos.
            La cárcel, tanto por estructura como por normativa interna, limita y condiciona a las personas reclusas en ella. Esto significa que las personas que se encuentran en prisión y padecen algún tipo de enfermedad sufren de manera especial estas limitaciones y trabas. La tensión inherente a estos centros, los continuos traslados de celdas y cárceles (que imposibilitan un seguimiento adecuado de las enfermedades) el aislamiento, las diversas políticas penitenciarias aplicadas a los internos...todo ello perjudica gravemente a este tipo de pacientes.
            Por estas razones, desde Indautxura, plataforma vecinal que nace para reivindicar y defender los derechos de l@s pres@s politic@s, exigimos al Estado español una inmediata adecuación y flexibilización de la política penitenciaria que se traduzca en la liberación de estas personas, cumpliendo, a su vez, las exigencias recogidas en la ley.
¡Que no vuelva a suceder!
¡Excarcelación de l@s pres@s enferm@s!

   

2012/06/06

Indautxuko Gazte Eguna antolatzeko asanblada

Indautxuko Gazte Eguna antolatzeko asanblada irekia burutuko.


Animatu eta parte hartu !!


NOIZ: Larunbata, ekainak 9; 18:30tan


NON : Kirruli kultur Elkartean


2012/06/05

"Gazta zati bat" dokumentala Abandon

Abiapuntua
Duela lau urte inguru hasi zen gorpuzten Idiazabalen gerora Goierrin eta Euskal Herrian Nazioen Mundua izenez ezagutzera eman den mugimendua. Herri kirola, euskal dantzak, euskal musika eta oro har euskal kultura eta izaera gustuko dituzten era guztietako jendea bildu da helburu baten baitan:
Euskal Herria aldarrikatzeaz gain, nazio guztiek duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dute.


Nazioen Mundua, baina, modu alai eta baketsuan egiten du aldarrikapena. Ez da talde politikoa, talde anitz eta koloretsua baizik eta beti erakutsi du elkartuz, guztion borondatez, ametsa lor daitekeela. Dokumental hau da Nazioen Mundua mugimenduaren azken ekimena (oraingoz); eta berriro ere, erakutsi dute:
dena dela posible.

Ikuslea historiaren protagonista bihurtzen duen dokumentala
Dokumental hau Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimenak aurrera eramandako ekimena da. Jon Maia bertsolariak zuzendutako lana da.
Gazta Zati Bat dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuko du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da.
Historiaren “making off”-a da erakusten diguna. Denek ikusten dutena baino, ikusten ez dena erakutsiko digu: giza faktorea. Eta izen handien liluran erori gabe, herritar xumeengan jartzen ditu fokuak. Iragan gatazkatsua eta iluna atzean utzi eta aurrera begira era positiboan jartzen gaituen istorioa da Gazta zati bat. 

GAZTA ZATI BAT Dokumentalaren aurkezpen emanaldia
EMANALDIA: EKAINAK 6, 2 EMANALDITAN:  18'45tan eta 21'00tan
NON: BILBOKO KAFE ANTZOKIAN
JON MAIAK AURKEZTUTA

2012/06/03

Hitzaldi interesgarriak aste honetan zehar

UEUren hitzaldi interesgarriak! Debalde "La bolsan"

Udako Ikastaroen harira, hitzaldi sorta bat - UDAKO HITZALDIAK -  antolatu dituzte datorren asterako, Bilboko La Bolsa aretoan eskainiko direnak.

Ikastaroak IREKIAK eta DOANEKOAK dira.

Hona egitaraua:

 
Ekainak 4, astelehena
18:30 - "Krisia induzitua izan da" - Joseba Tobar



:



Ekainak 5, asteartea

18:30 - "Borroka sinbolikoa Euskal Herrian" - Ander Iturriotz










Ekainak 6, asteazkena

19:00 - "Euskararen inguruko diskurtso edo 'framing' berri baten premiaz" Iñaki  
Martinez de Luna  
 

Ekainak 7, osteguna
18:30 - "Euskal Herria 0 urtean" - Gabirel Ezkurdia