Gure egitasmoa ere porlanezko horma espaniar eta frantziarren artean jaio da, baina gure sustraiak sakonak dira, eta hazten garen heinean horma itogarri hauek gaindituta, askatasuna lortuko dugu. Baina ez ahastu: Ureztatu, elikatu, zaindu.
2010/06/25
San Juan bespera Kirruli Elkartean
San Juan besperan Euskal Herrian zehar udaren hasiera ospatzen da, suteak piztuz batez ere. Baina badago beste ohitura zaharra gure herrian, etxe aurrean zuhaitz bat landatzea hain zuzen ere. Hauxe da Kirruli Elkartean aukeratu genuen ospakizuna, eta horretarako haritz bat ekarri genuen. Urte beteko haritza, txiki-txikia, baina jendea harritu egiten zen sustrai eder eta sendoak ikustean! (Beno, normala, Indautxun kaletarrak baikara). Bertan bildu ginen ikusten nola gazte batek eta hiru neskatok landatzen zuten. Eta Arantzak gogararazi zigunez, Zutik EH egitasmoa bezela, zuhaitzak ez dira urte bat edo biko gauzak: osasuntsu, sendo eta behar den moduan hazteko denbora behar dute. Eta ureztatu, elikatu eta zaindu beharko dugu. Momentuz harrien artean dago, baina hazten denean, mendira eramango dugu, bere bizileku naturalera, aske bizi dadin eta haritzek egiten dabena lasai asko egin dezan: txorien etxea, animalien janaria, bidaiarien atsedena.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario