
Joan den ikasturtean "Kale guztiona da" plataforma sortu zen hainbat taldek bultzatuta. Udaletxeak inposatu nahi digun ordenantza antidemokratikoaren kontra hamaika ekimen gauzatu ziren: elkarretaratzeak, burrunbadak, Arenaleko jaia... eta elkarlan honen ondorioz gero eta jende gehiagok parte hartzen zuten. Orain, irailaren 23an, Udalbatza berriro batuko da Ordenantza hori indarrean jartzeko. "Kale guztiona da"-k protesta bat antolatu du, hain zuzen ere, kontzentrazioa Udaletxearen aurrean 23an 12.30eta eta mani bat 25ean (larunbata) Eliptikatik. Animatu eta parte hartu. Gure desadostasuna entzun dezaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario