2011/09/03

Troiako zaldia eta Espainiako buelta

Naroa Geresta Mikel Luloaga - Bai Euskal Herriari ekimeneko koordinatzaileak

Hautsak harrotu ditu Espainiako Itzulia Euskal Herrira ekartzeko erabakiak. Ez gaitzatela nahasi, ez da kasualitatea azken hamazazpi urte hauetan Espainiako Itzulia Euskal Herritik pasa ez izana, ez eta aurten Euskal Herritik pasarazi nahi izatea ere.

Hainbaten adierazpen penagarriak jasan behar izan baditugu ere, Espainiako Itzulia Euskal Herritik pasatzeko erabakiak ez die kirol irizpideei erantzuten; ez eta euskal zalegoaren eskaerari ere.

Euskal Herrian txirrindularitzak zalego zabala du. Horren erakusle dira euskal lurraldean barna antolatzen den txirrindularitza txapelketa andana. Zer esanik ez Frantziako Tourra Pirinioetan igarotzean ikusi ohi den olatu zuri, gorri eta berdea.

Jarraitu irakurtzen

No hay comentarios:

Publicar un comentario