2011/10/03

Gariel Aresti gogoan, ekitaldi ezberdinak Kafe Antzokian

Harrizko Aresti hartaz ekitaldi sorta abiatuko da Bilboko Kafe Antzokian.
Anje Duhalde, Josu Zabala eta Rafa Rueda bilduko dituen Lagun Artean Kantari saio berezi baten bidez (urriak 5).
Arestiren ipuinak irakurraldia izango dugu Elena Lakaren eskutik (urriak 7).
Hurrengo asteartean jarraituko du (urriak 11), Edorta Jimenez idazlearen eskutik egingo dugun Arestiren Bilbo literatura ibilbide komentatuarekin.
Ostiralean Gabriel Arestiri gorazarre hitzaldia eskainiko du Xabier Monasterio idazleak (urriak 14).

Poeta sozial eta iraultzaile bezala definitu dute, eta poeta hiritar ere bai. Sarritan esan izan da, Bilbao hiria euskararen mapan kokatzea Arestiri zor diogula. Hain zuzen ere, 50-60. hamarkadetako Bilbo industrial hura biziki presente egon da haren lanean

No hay comentarios:

Publicar un comentario