2011/10/14

Ibon askatu!, konzentrazioa Basurtun

Ibonen bizitza arrisku larrian dago, baina Espetxetako Zuzendaritzak ez du inolako aurrerapausurik ematen, polizia autonomikoak traba ugari jartzen ditu eta Ibon Iparragirre eta bere senideen eskubideak nabarmen urratzen ari dira.
Espetxe politikaren aurpegirik ankerrenaren aurrean gaude. Gure senide eta lagunen bizitzak arrisku larrian jarriz eta eskubide urraketa muturreraino eramanez. Espainiar Gobernuak eta Espetxetako Zuzendaritzak egun Europa osoan indarrean dagoen bortizkeria politikorik handiena aplikatzen dute, euskal preso politikoei aplikatzen zaien espetxe politika.
Espetxe politikak ezin du konponbide demokratiko, bake eta eskubide urraketarik gabeko agertoki baten ukazioa betikotzeko armategia izan. Eskandalu politiko erraldoia, Giza Eskubideen alorrari dagokionez sekulako drama eta euskal jendartearen gehiengoaren nahia eta borondatearen kontrako eraso larria da espetxe politika.


No hay comentarios:

Publicar un comentario