2012/05/02

Eskubide guztiak, proiektu guztientzat

D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketa Maiatzaren 3an hasiko da.13 pertsona, 13 euskal herritar, Auzitegi Nazionalean epaituak izango dira.

Euren delitua: 2009ko martxoaren 1ean izan ziren hauteskunde autonomikoetan parte hartu nahi izatea, bai D3M plataforma zein Askatasuna alderdiaren bidez.
Beraien akusazioa: ETAko kide edo laguntzaileak izatea. Bakoitzarentzat, 9 edo 7 urteko kartzela zigorra eskatzen du fiskaltzak. Denetara, 109 urteko kartzela zigorra.

Guztiz politikoa den epaiketa baten aurrean gaude. Ezkerreko proiektu independentistaren aurkako beste eraso bat. Maiatzaren3an, 13 herritar izango dira Auzitegi Nazionalean, baina benetan epaitu nahi dutena proiektu politiko jakin baten parte izatea da: Euskal Herria berri bat, independentea, justizia sozialean eta askatasunean oinarrituta eraiki nahi duen proiektua.
 
zure elkartasuna adierazi !!

Maiatzak 3, osteguna, 19:30tan Plaza Zirkularrean
Maiatzak 5, larunbata, 17:30tan La Casillan



No hay comentarios:

Publicar un comentario