2012/07/23

Gaitz Isilduak, dokumentala

Gaitz Isilduak, preso gaixo larrien familia eta lagunen bizipenen dokumentala.

Gaitz Isilduak dokumentalak gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten 14 euskal presoren lagun eta senideen ahotsak jaso ditu. Espetxean segitzen dute hamalauek, Etxerat-ek behin eta berriz salatu duenez. Pertsona preso bezala dituzten eskubideak galarazten zaizkie, ezin baitute behar bezalako tratamendua jaso ziegan. “Minbiziak edo bihotzeko gaixotasunak gogorrak badira aske izanda, are gehiago kartzelan”, azaldu dute senideek. Gainera, gaixo dauden preso horietako batzuk, Gotzone Lopez de Luzuriaga arabarrak kasu, Parot Dotrina-ren erruz hamarkada bat gehiago igaro behar dute kartzelan. Zigor erantsiak sufrimendu gehigarria eragin die senideei, ziurtasun gutxiko eta kezka askoko egunerokotasunari aurre egin beharrean aurkitu baitira.

 45 minutuan jaso dituzte, gaixo dauden presoen senide eta lagunen bizipenak, elkarrizketa formatu bidez. Ikusgai duzue hemen oso-osorik Gaitz Isilduak dokumentala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario