Txus Martin euskal preso politikoa urteak daramatza espetxean. Azkenaldi honetan eskizofrenia gaixotasuna pairatzen ari da, eta espetxe barnean egoteak ez dio batere onik egiten bere osasun egoerara.
Legediak eta zentzuak dio gaixotasun larria duten presoek kalean bizi behar dutela, euren osasun egoerarako askoz ere onuragarria delako, gaixotasuna sendatu ahal izateko.Baina Txus Martini ez diote eskubide hori onartzen.
Datorren larunbatean, abenduak 22, Galdakaoko herritik oinez martxa bat abiatuko da, Basauri igaro ostean Bilbon bukatu egingo duena, 13:00tan Moyua enparantzan.
Hor dugu hitzordua, Tomas Deunaren ostean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario