
Tamalez, ez da lehenego aldia izango, baina espero dugu azkena edo behintzat azkenetarikoa izatea.
Dakizuenez manifestazioa arratsaldeko 5:30tan izango du bere hasiera La Casillan, baina aurrez, goizean zehar giroa egongo da, eta ekimen ezberdinak burutuko dira Areatzan eta Alde Zaharrean: bertsolariak, herri-kirolak, trikitixa, kontzertuak,.... eguerdia bitartean.
Manifestaziora joan aurretik Kirruliren tabernatik igarotzera animatzen zaituztegu, bertan bazkalosteko kafea har dezazue.
Manifestazioarekin bat egiten dugunez 17:30tik 19:30ra bitartean Kirruli Kultur Elkartearen egoitza itxita egongo da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario