Iñigo Gogoan plataformak Iñigo Cabacasen heriotza
argitzeko eskatuz Bilboko auzitegiaren aurrean abenduan egindako
protesta. / MONIKA DEL VALLE / ARP
Iturria: Berria, Aitziber Laskibar Lizarribar.
Iñigo Cabacasi buruzko auziak hartu duten bidea ikusita, abokatuak dio oso zaila izango dela auzi hori artxibatzea
Xuban Nafarrateren auziaren oso bestelako martxa
darama Iñigo Cabacasenak. Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek
Athleticen zalea hil zuenetik bederatzi hilabete igaro ondoren
inputaturik ez egoteak herritarren artean haserrea eragin duen arren,
ikerketak bere bidea egiten ari dira, etenik gabe, Nafarrateren auzian
ez bezala. Cabacasen heriotzari dagokion auzia gaur-gaurkoz artxibatzea
ezinezkoa dela dio Jone Goirizelaiak, zeina familiaren abokatu lanetan
ari den. Eta ikerketa horiek amaitutakoan ere, zaila ikusten du
artxibatzea. Auzia amaieraraino joango den esperantza du, eta
horretarako indar egingo duela ziurtatu du.
Aurretiazko diligentzietan dago Cabacasen auzia: gazteari heriotza ekarri zion jardunean delitua egon zitekeela pentsaraz dezakeen zantzurik dagoen edo ez aztertzeko fasean. Ikerketa horiek amaitutakoan erabakiko da auziak aurrera egiten duen edo ez. Baliteke epaiketa egitea, aurrera eginez gero, edo artxibatzea erabaki dezake epaileak.
Baina artxibatzerik ez du espero Goirizelaiak. Lehenik eta behin, Cabacasi heriotza ekarri zion zauria eragin ziona Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota bat izan zela baieztatuta dagoelako. Auzi medikuek gaztearen gorpuari egindako probek egiaztatu zuten hori. Beraz, Rodolfo Aresek Herrizaingo sailburu zela plazaratutako zalantzak erabat argituta daude: Ertzaintzaren pilota batek hil zuen Cabacas.
Ikerketa asko
Hortik abiatuta, gertatutakoa ikertzeko diligentziak egiten ari da Bilboko epaitegia. Diligentzia asko. Lekuko bidezkoak martxan daude. Lekuko askok deklaratu dute epaitegian iazko apirilaren 5ean zer ikusi eta entzun zuten kontatzeko: Cabacasen ondoan zeuden batzuk, inguruetan besteak. Herritarrak eta ertzainak. Gertatutakoa etxeko leihotik ikusi zutenak, eta gau nahasi hartan inguruan lanean aritu ziren poliziak. Lekukoak guztiak. Hedabideetan esan denaren kontra, Athleticen garaipena ospatzen ari zirenen aurka oldartu ziren ertzainek ez dute deklaratu lekuko gisa.
Lekuko asko igaro dira auzitegitik, eta beste asko pasatuko dira oraindik. Izan ere, astero-astero pare bat egunetan deklaratzen ari dira dozenaka lekuko, eta hala jarraituko dute martxora arte.
Peritu probak ere egiten ari da auzitegia. Peritu gisa ari diren adituen azterketak. Horien artean, ertzainek jaurtitako piloten ibilbidea aztertzeko eskatu du akusazio gisa ari den abokatuak. Pilotek zer abiadura zuten zehazteko eta Cabacas buruan jo zuen pilota nondik jaurti zen argitzeko. Azterketa horiek eginda, gaztea hil zuen pilota nondik eta nork bota zuen argitzeko aukera egongo dela uste du Goirizelaiak.
Agiri bidezko probak ere eskatu ditu, bestetik, eta gertaerak berregin ere egingo dira. Baita begizko ikuskatzeak ere.
Proba horiek utzitako emaitzen arabera, ikerketa gehiago egiteko eska dezakete aldeek, auzibidean jarraitzeko edo auzia artxibatzeko.
Inputatuen ordua
Artxibatzeko aukera bazterrean utzita, oldarraldian parte hartu zuten ertzainak orduan inputatuko dituzten ustea du Goirizelaiak. Izan ere, abokatuak ertzainak hasieratik inputatzeko eskatu zuenean, hori gertaeren berri zuzena jaso ondoren erabakiko zuela jakinarazi zuen epaileak; lekuko guztien testigantzak entzunda erabakiko zuela inor inputatu edo ez. Hortaz, apiril aldean irits daitezke inputazioak. Eta ikerketek hartu duten bidea ikusita, iritsiko direla dirudi.

No hay comentarios:
Publicar un comentario