Berriki Bilboko udalak Kirruli
Kultur Elkarteak duen tabernari terraza izatea eragotzi dio.
Taberna dagoen inguruneko
auzokide bik udalarengana jo dute Kirruliko tabernaren aurka kexatuz, eta
horren ondorioz Bilboko udalak urtero berritu beharreko terrazaren lizentzia
aurten ez dio berritu Kirruli Kultur Elkarteari eta Udaltzaingoa bidali izan du
tabernara terraza ken dezagun.
Ez dago inongo dokumentazio
ofizialik kexaren arrazoiaren inguruan, eta ez dugu inongo komunikazio
ofizialik jaso. Gardentasun falta duen prozesu batean aurrean gaude, eta argi
dago arrazoi politikoak daudela Bilboko udalaren erabakiaren atzean.
Azken finean, Kirruli Kultur
Elkarteak ez du bat egiten Azkunak nahi duen Bilbaorekin, eta ez dute oso
gustuko gure presentzia Indautxuko auzoan. Indautxuko zenbat jatetxe eta
taberna dute terraza? Zergatik soilik Kirruliren aurka ekin?
Terraza izateko eskubidea
galaraztea ‘azkunada’ berri bat baino ez da, baina ez dute lortuko ezkertiarrok
eta abertzaleok Indautxutik alde egitea. Hemen jarraituko dugu betiko moduan.
Kirruli Kultur Elkarteak terraza
izatearen alde sinadura bilketa bati ekin diogu eta gure tabernatik pasa
zaitezen zure sinadura ematera gonbidatu nahi zaitugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario