197/2006
doktrina
Espainako Auzitegi Gorenak ebatzitako sententzia bat da. Horren ondorioz,
1973ko Zigor Kodearekin zigortutako presoen espetxe onurak eta erredentzioak
espetxe zigor bakoitzari aplikatzen zaizkio, eta ez guztira bete beharko
liratekeen gehienezko 30 urteko kopuruari, ordura arte egiten zen bezala.
Horrek
esan nahi du espetxe zigorrak 30 urtera luzatu egiten direla. Neurri
honek eragin larriak ditu euskal presoengan. Haien bizitzako 30 urte, alegia, bizitza oso
bat espetxean egoteak eragin oso kaltegarriak ditu, fisikoki zein
psikologikoki.
Erabaki
hau ezin da ulertu borondate politiko zehatz bati loturik izan barik. Mendekuan
onarritutako politika baten barnean.
Pasaden
uztailean Estrasburgon kokatua dagoen Europako Auzitegiak, sententzia baten medio,
esan zuen doktrina honek Giza
Eskubideen europar hitzarmenaren 5. eta 7. Artikuluak urratzen dituela, askatasun
eskubidea eta segurtasun juridikoak dogozkionak hain zuzen, azken honek atzeraginkortasunari egiten diolarik erreferentzia.
Espainar
Estatuak ebazpena berraztertzeko eskaera egin eta gero Estrasburgoko
Auzitegiak tramitera onartu du . Hau erabakitzeko martxoaren 20 an bilduko da,
nahiz eta ebazpena oraindik kaleratu ez. Sententzia
mantentzen bada, Espainar Estatuak
kunplitzeko exekuzio tramite bat
aurkeztu behar du. Eta ez badu betetzen zigortua izan daiteke.
Auzitegietan
30 askatasun demanda eskatuak gaude, eta ukatzeko argudio bakarra da
Estrasburgo ebazpena momentuz firmea ez dela.
Egoera
honetan Josu Amantes indautxuko laguna dago. Josu Amantesek ia 20 darama
espetxetik espetxera. 197/2006 doktrina honen bitartez 10 urte gehiago egon
behar izango litzateke espexean preso bere espetxe zigorra amaitzeko urte bakarra
gelditzen den arren.
BIZI OSORAKO
ZIGORRIK EZ!!!!
JOSU
AMANTES 'TXIRLAS' ASKATU ORAIN!
197/2006
DOKTRINA ETEN
Injustizia
hau salatzeko eta indautxutar honen askatasuna aldarrikatzeko, datorren larunbatean, Martxoak 16, 12:30etan Indautxuko plazan burutuko den konzentrazioan
parte hartzera animatzen zaitugu.
Denon artean ahal dugulako
No hay comentarios:
Publicar un comentario